idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Unai Elorriaga López de Letona (Bilbo,[1] Bizkaia, 1973ko otsailaren 14a[2]) euskal idazlea, irakaslea eta itzultzailea da. Bost eleberri kaleratu ditu gaur arte. SPrako tranbia lehen eleberriarekin, 2001ean plazaratutakoa, Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen.
Unai Elorriaga | |
---|---|
(2024) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kalifornia, 1973ko otsailaren 14a (51 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, katedraduna eta haur literaturaren idazlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bilbon jaio arren, betidanik Algortan (Bizkaia) bizi izan da. Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak lizentziatura eskuratu zuen, Euskal Filologiaren espezialitatean. Geroztik, hizkuntza eta literatura irakasle, hizkuntza zuzentzailea, itzultzaile eta ikertzailea izan da. Edebé argitaletxean eta Labayru ikastegian lan egin du. 2003 urteaz geroztik nagusiki literatura idazten dihardu.[1]
Literatur ideia batzuk saiakera izan zuen argitaratutako lehen idazlana, Labayruren eskutik 2001ean. Gerora SPrako tranbia etorri zen (Elkar, 2001), bere lanik esanguratsuena euskaraz argitaratua eta honek izan zuen arrakasta eta gero idazketa lanbide profesionaltzat lantzea erabaki zuen, 2016an irakasle plaza lortu zuen arte.[3] Elorriagak idazle bezala fama eta ospea lortu zituen SPrako Tranbiak 2002ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi eta gaztelerara itzuli zuenean, Euskal Herritik kanpo ezaguna eginez. Harrezkero Alfaguarak argitaratzen dizkio gaztelerara itzulitako liburuak. Saria lortu duen bigarren euskal idazlea da; Bernardo Atxaga 1989an Obabakoak lanarekin izan zen lehenengoa.
Bi urte geroago, 2003an, Van't Hoffen ilea argitaratzea lortu zuen Elkar Argitaletxea eta Beasaingo Udalak eskaintzen duten Igartza bekari esker.[4] Vredaman 2005ean iritsi zen lau kontakizunez osaturik.[4] Amaia Gabantxok egin zuen ingelesezko itzulpena ("Plants Don't Drink Coffee") 2009an plazaratu zuen Archipelago Books argitaletxeak New Yorken.[5] Kontakizun hauetako bat haur eta gazteei egokitu zien Unaik Matxinsaltoen belarriak haur liburua argitaratuz 2006ean.[6]
Lau urteren lanaren emaitza izan zen Londres kartoizkoa da, diktaduren nondik norakoak jorratzen dituen lana 2009an argitara emana.[7]
2015ean beste sari garrantzitsu bat jaso zuen, Kritika Sari Nazionala Iazko hezurrak eleberriagatik eta Espainiako Narratiba Sari Nazionalean eta Euskadi Literatura Sarian ere finalista izan da. 2016an 107 kiwi haurrentzako liburua izan zen Euskadi Literatura Sariaren finalisten artean.[8]
Unai Elorriagaren lanak hainbat hizkuntzetara itzuli dira, hala nola, italiera, ingelera, galiziera, alemaniera, errusiera eta abar, gaztelerara berak itzultzen dituelarik.
Egunkari desberdinetan parte hartzen du[9][10] eta munduko zenbait Unibertsitateetan ere hizlari lanak egin izan ditu.[11][12]
Londres kartoizkoa da | |
---|---|
Datuak | |
Argitaratze-data | 2009 |
ISBN | 978-84-9783-731-6 |
Matxinsaltoen belarriak | |
---|---|
Audioa | |
Unai Elorriaga, Matxinsaltoen belarriak liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2006 |
Ilustratzailea | Eider Eibar |
Bilduma | Xaguxar |
Orrialdeak | 122 |
ISBN | 84-9783-399-6 |
Zizili | |
---|---|
Audioa | |
Unai Elorriaga, Zizili liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2012 |
Ilustratzailea | Mai Egurza |
Bilduma | Xaguxar |
Orrialdeak | 99 |
ISBN | 978-84-15337-84-3 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.