Remove ads
euskal fikziozko idazlana, Bernardo Atxagarena From Wikipedia, the free encyclopedia
Obabakoak euskal literaturaren historian libururik ezagunena izan da Euskal Herritik kanpo, jadanik hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan delarik. Landa munduan girotutako ipuin bilduma da, errealismo magikoaren eragin nabariarekin eta literatura unibertsalari egindako milaka keinu intertestual baliatuz. Zenbait kritikarik neorruralismoa deituriko korrontearen barruan kokatu dute.
Obabakoak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Bernardo Atxaga |
Sorrera-urtea | 2025 |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | Obabakoak |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Argitaletxea | Erein |
Orrialdeak | 396 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Historia | |
Jasotako sariak |
Bernardo Atxaga asteasuarrak 1988an kaleratu zuen lehen aldiz Erein argitaletxearen bidez. Lan honi esker, hurrengo urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten, gisa horretan, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea izatera iritsi zen.
Liburua ipuin enmarkatuen moduan eginda dago, hau da, ekintza nagusi baten barruan kontatzen dira. Hala ere, guztiak ere independenteak izan arren, beren artean trama orokor bat osatzen dute, eta Obaba fikziozko herri eta erdigunea da lotune horietako bat. Beraz, nobela tankera ere badu liburuak.[1]
Liburua ipuin bilduma eta eleberriaren arteko hibridazio bat bezala uler daiteke, ipuin gehienek lotura edo jarraitutasun bat mantentzen dutenez gero. Kontakizun gehienak azaltzen diren pertsonaia, dokumentu eta grabazioetan oinarritzen dira. Haien artean, Atxagak ahozko tradizioko sinesmen bat baliatzen du: Belarri-zulotik sartu eta burmuinaz elikatzen den muskerrarena.
Ia 400 orrialdeak bi atal nagusitan banatuta daude. Lehenengoak ez du izenburu propiorik eta bigarrenak, luzeenak, bai. Jarraian, kapitulu guztien izenburuak azalduko ditugu.
2011ko urrian errusiera izango da itzulitako 25. hizkuntza liburu honetarako. Guztira, hauek dira bertsio guztiak: Euskara, ingelesa, gaztelera, frantsesa, alemana, italiera, portugesa, nederlandera, suediera, norvegiera, daniera, finlandiera, kroaziera, errumaniera, poloniera, turkiera, greziera, albaniera, katalana, galiziera, asturiera, japoniera, arabiera, hebreera eta koreera.
2005ean, Montxo Armendariz orbaibartar zuzendariak liburua zinemara eraman zuen, Obaba filmarekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.