argitaletxea From Wikipedia, the free encyclopedia
Erein Euskal Herriko argitaletxea da, Donostian egoitza duena. 1976ko abenduan sortu zen, Edorta Kortadi, Xabier Lete, Anjel Lertxundi, Jose Manuel Castells, Asentxio Ondartzabal, Julen Lizundia eta Jexuxmari Mujikaren eskutik. Hasierako helburua euskaraz argitaratzea zen baina argitaratutako lehenengo liburua Eugenio Ibarzabalen Diálogos en torno a las elecciones izango zen, Franco hil ondorengo hauteskunde garaian sortu baitzen argitaletxea eta gaiaren interesagatik. Jarraian argitaratu ziren Baleren Bakaikoaren Euskadiko dependentzia ekonomikoa (1977) eta Patxi Goenagaren Gramatika bideetan (1978)[1] Aipamen berezia merezi du Ipurbeltz, euskarazko komiki aldizkariak, 1977an sortua eta 2008arte iraun zuena. Literatura alorreko argitalpen esanguratsuenen artean Bernardo Atxagaren Obabakoak, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Anjel Lertxundiren Aise eman zenidan eskua eta Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso nabarmentzen dira.
Erein | |
---|---|
Datuak | |
Mota | argitaletxea |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Euskal Editoreen Elkartea |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
webgune ofiziala |
Erein argitaletxea euskal kultura bultzatzeko eta garatzeko lanean ari den argitaletxea da. Alde horretatik, hiru ildo nagusitan dihardu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.