euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Anjel Lertxundi Esnal edo Andu Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 5a) euskal idazlerik oparoenetarikoa da. Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik. Idazle lanetan, bi ezizen erabili izan ditu: Andu —aitaren baserriaren izena— eta Iñaki Aldai. Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskarak duen idazle onenetakotzat jotzen da Lertxundi, eta ofizio handienekoen artekoa.
Anjel Lertxundi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anjel Lertxundi Esnal |
Jaiotza | Orio, 1948ko martxoaren 5a (76 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, film-zuzendaria eta zinema gidoilaria |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Andu eta Iñaki Aldai |
Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu eta bi film zuzendu ditu: 1985ean Hamaseigarrenean, aidanez (izen bereko bere liburuan oinarritua) eta 1987an Kareletik.[1] Horretaz gain, hainbat hedabidetan esku hartu du, tartean Berria egunkarian. Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan aritu zen 1985 arte. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain oso izendatzeko proposatu dute. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak Andu Lertxundiren 69 ekarpen jasota dauizka.[2]
Anjel Lertxundi ez da teknofiloa, baina hasiera-hasieratik garrantzi handia eman dio Interneti. Euskal idazleen artean, eremu horretan gehien nabarmendu direnetariko bat da.
Anjel Lertxundik Hitz beste izeneko blog pertsonala dauka, Berria.eus webgunean. Blog horretan argitaratzen du egunero Berria egunkarian idazten duen zutabea, Hitz beste, baina blogean idazleak atal bat gehitzen dio zutabeari, post scriptum bat, eta hor Lertxundik azaldu ohi du zelan idatzi duen zutabe bakoitza, zergatik aukeratu dituen hitz edo adierazpide batzuk eta ez beste batzuk, alegia, azaltzen ditu bere idazkuntzaren nondik norakoak.
Hainbat hitz asmatu ditu Anjel Lertxundik, Interneti lotuak, eta hitz horiek bidea egin dute sarean:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.