Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Plagioa "besterenak diren obren kopia edo imitazioa da, norberak eginak balira bezala azaltzeko egiten dena".[1] Alor akademikoan, plagioa da inoren hitzak edo ideiak norberarenak izango balira bezala erabiltzea. Iruzurra egiteko eratzat eta praktika txartzat hartzen da. Legalki, beste norbaiten lana propioa bezala aurkezten denean egile-eskubideen aurkako arau haustea da. Historikoki Marko Valerio Martzial idazle erromatarrak kontzeptua bere epigrama batean azaldu zuen lehenengoa izan zen, I. mendean. XVI. mendean hitza beste hizkuntzerata zabaldu zen baina XIX. mende arte plagioa ez zen delitutzat jo egingo.
Plagio hitza latinetik dator, plagiārius: «bahiketa», plagium: «bahitzaile» parekoa. Hitza plagatik dator: «tranpa», «sare». [2]
Erromatar zuzenbidean plagio bahitze ekintza bat zen, ondoren, bahitua esklabu bezala saltzeko, nahiz eta liberto izan.
Jabetza intelektuala izaera pertsonaleko edota ondare izaerako eskubide multzoa da, eta egileari eta beste titular batzuei haien lan eta prestazioak antolatzeko eta ustiatzeko aukera ematen die. Jabetza horrek egilearen eskubideak egileari bere lana babesteko marko legala ematen dio. Estatu bakoitzaren legediaren arabera, arau hauste honek zigor desberdinak ekar ditzake: zigor ekonomikoa, espetxe zigorra eta eragindako kalteak ordaindu beharra.
Orokorrean, legedietan "plagio" kontzeptua ez da horrela agertzen, jatorri ez-legala den kontzeptua izateagatik.[3]
Jabetza intelektualak edozein euskarritako jatorrizko sormen lan artistiko, zientifiko eta literarioak babesten ditu: liburuak, idazlanak, musika-konposizioak, lan dramatikoak, koreografiak, ikus-entzunezko lanak, eskulturak, lan piktorikoak, planoak, maketak, mapak, argazkiak, ordenagailu programak eta datu-baseak. Interpretazio artistikoak, fonogramak, ikus-entzunezko grabazioak eta irrati emankizunak ere babesten ditu jabetza intelektualak. Zentzu orokorrean plagioak dira adibidez:
Gertabide berdina lan desberdinetan printzipioz ez da plagioa, era originalean azalduta baldin badago. Egile-eskubideak ez da ideien gainekoa, azaltzeko moduan gainean baizik.[4]
Mundu akademikoan oso ohikoa da autoplagio deitzen diogun aktibitatea. Funtsean, egile batek bere aurreko testua hartzea eta berria bezala aurkeztea da, batzutan izenburua nolabait aldatuta. Oso ohikoa da eta askotan, aldizkari zientzifikoetan argitaratzen diren artikuluak beste lanen bertsio aldatuak dira. Hori egiteko ere sarritan emaitza berriak azaltzeko dela esaten ohi da, aktibitatea zuritzeko moduan. Autoplagioa ez da delitua baina bai iruzur mota bat zeren eta berriak bezala aspaldiko lanak aurkezten baitira. Gaur egun, Interneteri esker, nahiko erraza izaten da autoplagioak detektatzea.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.