Asiako ekialdeko hizkuntza From Wikipedia, the free encyclopedia
Japoniera (japonieraz: 日本語, nihongo edo nippongo) Asia ekialdeko hizkuntza bat da. 127 milioi hiztun ditu, gehienak Japonian, baina baita mundu guztian zehar ere, japoniar jatorrikoen artean.
Japoniera | |
---|---|
日本語 | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Japonia, Hawaii, Brasil, Guam, Marshall Uharteak, Palau, Taiwan |
Hiztunak | 126 milioi |
Rankinga | 9 |
Ofizialtasuna | Angaur uhartea (Palau) Japonia de facto |
Eskualdea | Ekialdeko Asia |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Ez du (Japoniako Gobernuak eragin handia du) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza japoniar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza eranskaria, moraic language (en) , time–manner–place (en) , adjective-noun (en) , hizkuntza sintetikoa, direct–inverse alignment (en) , pitch accent (en) , postposizioa eta pro-drop language (en) |
Denbora gramatikalak | orainaldia eta lehenaldia |
Modu gramatikalak | desiderative (en) |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, akusatiboa, datiboa, lative case (en) , ablatiboa eta instrumentala |
Alfabetoa | kanjia, kana, Katakana eta Hiragana |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ja |
ISO 639-2 | jpn |
ISO 639-3 | jpn |
Ethnologue | jpn |
Glottolog | nucl1643 |
Wikipedia | ja |
Linguasphere | 45-CAA |
ASCL | 72 |
IETF | ja |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Hizkuntza eranskaria da eta ohorezko sistema konplexua du, igorlearen eta hartzailearen arteko harremanaren eta japoniar gizarteko mailaren araberako hiztegia darabilena. Hizkuntza isolatu gisa sailkatzen bada ere, zenbait teoriak beste batzuekiko balizko harremanak proposatzen dituzte, koreerarekin, hizkuntza austronesiarrekin, drabidikoekin edo altaikoekin.
Japonierak eta euskarak badituzte zenbait antzekotasun fonetikan eta gramatikan. Antzekotasun horiek, hala ere, ez dira genetikoak, bi hizkuntzek ez dutelako sorburuari dagokion ahaidetasun harremanik.
Antzina, japoniarrek ez zuten berezko alfabetorik. Erdi Aroan, jakintsuek txinera erabiltzen zuten idazki budistak eta kronikak idazteko zein irakurtzeko. Europan latina legez, Japonian txinera zen eskolatuen hizkuntza. Halaxe, literatura bi zatitan banatu zen: alde batetik, gizonezkoek txineraz idatziriko testuak; bestetik, emakumeek hiragana izeneko silaba-sortaz idatzitako japonierazko testuak. Txinatar ideogramak desegokiak ziren, ordea, eta transkripzio fonetikoa egiteko, monje budistek katakanak (hiraganaren gisako silabak) asmatu zituzten, kanjietatik abiatuta.
東京都 (Tōkyō-to) izenak hitzez hitz hau esan nahi du: ekialde (東) + hiriburu (京) + metropoli (都), hots, ekialdeko hiriburu handia. Kanak (hiragana eta katakana deitzen dira) kanjien zati sinpleetatik eratorriak dira eta soinuak adierazteko darabiltzate: する (suru, "egin") = す (su) + る (ru). Jatorria japonieran edo txineran duten hitzetan hiragana erabiltzen da; eta maileguzko hitzetan, berriz, katakana: カレー (karē, "kurria"), ウィキペディア (Uikipedeia "Wikipedia").
Japonierazko ahoskera letra erromatarrekin adierazteko, Hepburn erromanizazioaren berrikusitako bertsioa erabiltzen da Wikipedian. Hepburnen oinarrizko arau batzuk zehatz-mehatz jarraituz, japonierazko hitzak erraz ahoska daitezke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.