From Wikipedia, the free encyclopedia
Umberto Eco (Alessandria, 1932ko urtarrilaren 5a - Milan, 2016ko otsailaren 19a) italiar idazlea eta intelektuala izan zen, Erdi Aroan, semiotikan, filosofian, kritika literarioan aditua, 1980an Il nome della rosa ("Arrosaren izena") izeneko eleberria idazteagatik ezaguna da batik bat. Semiotika azterketak egin zituen batez ere.
Umberto Eco | |
---|---|
(1984) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Alessandria, 1932ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1932ko urtarrilaren 5a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2016ko otsailaren 19a) |
Bizilekua | Alessandria Milan Urbino |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Milan, 2016ko otsailaren 19a (84 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Renate Ramge (1962ko irailaren 24a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Turingo Unibertsitatea 1954) laurea (en) : filosofia |
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea |
Hizkuntzak | italiera frantsesa latina |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, eleberrigilea, saiakeragilea, pedagogoa, gidoilaria, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, semiotician (en) , idazlea, literatura-kritikaria, mediebalista, literaturan aditua eta historialaria |
Lantokia(k) | Bolonia |
Enplegatzailea(k) | Boloniako Unibertsitatea Collège de France |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | James Joyce, Jorge Luis Borges, Tomas Akinokoa, Arthur Conan Doyle, Charles Sanders Peirce eta Immanuel Kant |
Kidetza | College of 'Pataphysics (en) Linzeen Akademia CICAP (en) Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia International Association for Semiotic Studies (en) |
Izengoitia(k) | Dedalus |
Genero artistikoa | saiakera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
umbertoeco.it | |
| |
Turingo Unibertsitatearen laguntzari esker (1954), Italiako Irrati Telebistan lan egin zuen, eta Turingo Unibertsitateko irakasle ere izan zen (1956-64). Florentzian eta Milanen eskolak eman zituen, eta azkenik, 1971n, Boloniako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.
Hasierako lanak estetikaren inguruan egin zituen: Opera aperta (1962, "Lan irekia") horietan ezagunena da; lan horretako tesien arabera, musika modernoak, poesia sinbolistak eta kontakizun mota berriak (Kafka, James Joyce) mezu irekiak, zalantzazkoak, eskaintzen dituztela proposatu du, entzuleak edo irakurleak interpretazioan eta haien sorkuntzan parte har dezan.
Ondoren, komunikazioaren eta semiotikaren eremuan murgildu zen, eta zenbait lan argitaratu: A Theory of Semiotics (1976, "Semiotikaren teoria") eta Semiotics and Philosophy of Language (1984, "Semiotika eta hizkuntzaren filosofia"), biak ingelesez idatziak. Itzulpengintza, literatura kritikaz, historiaz eta komunikazioaz idatzitako lan ugarien arteko batzuk hizkuntza askotara itzuliak izan dira.
Itzulpena source ala target oriented erara egin behar den, hau da, jatorrizko testura edo iritsierakora begira egin behar den, da traduktologian gaur dabilen galdera nagusia. Jatorrizko hizkuntzara begira egiten denean, autorearen pentsakera eta haren unibertso espirituala adierazi behar ditu itzulpenak. Beraz, nahiz eta sintaxi-moldaera bat edo hitz joko bat gehixkotan agertu, Homeroren «egunsentiak arrosa koloreko behatzak zituen», esate baterako, ezin da epiteto hori alde batera utzi, esaldi bat askotan ez errepikatzeko erakutsi izan arren eskolan. Zeren jakin behar baitu irakurleak greziarrentzat beti arrosa koloreko behatzak zituela egunsentiak, ipar ameriketar batentzat Washingtonek beti ondoan DC duen bezala. (Umberto Eco) [1]
Ecoren eleberri ezagunenak, Il nome della rosa (1981, "Arrosaren izena"), XIV. mendean Italiako monasterio batean gertatutako hilketa misteriotsua du gaia, baina sakonean egia da, teologia, filosofia eta historiaren ikuspegitik zalantzan jarri eta aztertu nahi dena. Liburu hori mundu osoan best seller izan zen. 1986an Jean Jacques Annaudek eleberri horretan oinarritutako film bat zuzendu zuen. Ospe handia eman zion hurrengo lanak ere, 1989 argitaratutako Il pendolo di Foucault ("Foucaulten pendulua") izenburukoak.
Idatzitako eleberrien 30 milioi ale baino gehiago saldu zituen.[2][3]
Ecok filosofia, semiotika, hizkuntzalaritza eta estetikari buruzko saiakerak idatzei ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.