Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Poluitzaile Organiko Iraunkorrei buruzko Stockholmeko Hitzarmena ingurumenari buruzko nazioarteko ituna da, 2001eko maiatzaren 22an Stockholmen sinatua eta 2004ko maiatzaren 17an indarrean jarria. Hitzarmen horren helburua da `poluitzaile organiko iraunkorren (POP) ekoizpena eta erabilera ezabatzea edo murriztea[1][2].
Poluitzaile Organiko Iraunkorrei buruzko Stockholmeko Hitzarmena | |
---|---|
Law identifier (en) | 平成16年条約第3号 |
Mota | tratatu |
Data | 2001eko maiatzaren 22a |
Indarrean sartze | 2004ko maiatzaren 17a |
Kokaleku | Stockholm |
Depositary (en) | Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia |
Webgune | pops.int |
1995ean, Nazio Batuen Ingurumen Programaren (NBIP) Administrazio Kontseiluak poluitzaile organiko iraunkorrei buruzko mundu-mailako neurriak hartzeko eskatu zuen. Neurri horiek honela definitzen zituen: "ingurumenean irauten duten, elikagai-sarearen bidez biometatzen diren eta giza osasunean eta ingurumenean ondorio kaltegarriak eragiteko arriskua duten substantzia kimikoak".
Ondoren, Segurtasun Kimikoari buruzko Gobernu arteko Foroak (IFCS) eta Segurtasun Kimikoari buruzko Nazioarteko Programak (IPCS) 12 substantzia kaltegarrienen ebaluazioa prestatu zuten.
Stockholmeko Hitzarmena onartu zen 2001eko maiatzaren 22tik 23ra Stockholmen egindako batzarrean. Hitzarmena 2004ko maiatzaren 17an sartu zen indarrean.
Hamabi konposatu kaltegarrietatik bederatzi debekatzea, malaria kontrolatzeko DDTaren erabilera mugatzea eta dioxinen eta furanoen oharkabeko ekoizpena murriztea adostu zuten Stockholmen juntatutakoek.
Hitzarmeneko parteek adostu zuten prozedura bat, zeinaren bidez konposatu toxiko iraunkorrak berrikusi eta hitzarmenera gehi daitezkeen, baldin eta mugaz gaindiko iraunkortasun- eta mehatxu-irizpide batzuk betetzen badituzte. 2009ko maiatzaren 8an Genevan egindako konferentzia batean, hitzarmenari gehituko zitzaizkion produktu kimiko berrien lehen multzoa adostu zen.
2022ko irailean 186 parte daude Hitzamenean (185 Estatu eta Europar Batasuna)[3]. Estatu ez berresle nagusien artean ez daude Ameriketako Estatu Batuak, Israel eta Malaysia.
Stockholmeko Hitzarmena 850/2004 (EE) Erregelamenduan onartu zen, EBko legeriari jarraiki[4]. 2019an, azken hori 2019/1021 (EB) Erregelamenduak ordezkatu zuen[5].
Hitzarmenaren funtsezko elementuen artean dago herrialde garatuei eskatea finantza-baliabide berriak eta gehigarriak jartzea eta neurriak hartzea nahita ekoitzitako POPen ekoizpena eta erabilera ezabatzeko. Halaber, ezarri zitzaien POP hondakinak ingurumen-aldetik arrazoizkoa den moduan kudeatzeko eta ezabatzeko betebeharra.
Gainera Poluitzaile Organiko Iraunkorrak Berrikusteko Batzordea sortu zen. Batzordea parteek izendatutako 31 zientzialariz osatuta dago. Harez gero, batzordeak 7 bilera egin ditu eta beharrezkoak ikusi dituen aldaketak proposatu ditu.
Beheko taulan Hitzarmenak bere baitan hartzen dituen POPak zerrendatzen dira.
Eranskina | Konposatua | CAS zenbakia | Noiztik zerrendan | Salbuespenak | |
---|---|---|---|---|---|
Ekoizpena | Erabilera | ||||
A: Ezabatzea | Aldrina | 309-00-2 | 2001 | ez | ez |
A: Ezabatzea | α-Hexakloroziklohexano | 319-84-6 | 2009 | ez | ez |
A: Ezabatzea | β-Hexakloroziklohexano | 319-85-7 | 2009 | ez | ez |
A: Ezabatzea | Klordano | 57-74-9 | 2001 | ez | ez |
A: Ezabatzea | Klordekono | 143-50-0 | 2009 | ez | ez |
A: Ezabatzea | Dekabromodifenil eter | 1163-19-5 | 2017 | Berariazko salbuespenen erregistroan ageri diren aldeei buruz xedatutakoaren arabera | Ibilgailuak, aireontziak, ehunak, plastikozko kaxetako gehigarriak, etab., poliuretano-aparra eraikinak isolatzeko |
A: Ezabatzea | Deklorano plus | 13560-89-9, 135821-03-3, 135821-74-8 | 2023 | ez | |
B: Mugatzea | DDT | 50-29-3 | 2001 | Erabilera berezietako ekoizpena | Eritasun-bektoreak kontrolatzeko |
A: Ezabatzea | Dikofol | 115-32-2 | 2019 | ez | ez |
A: Ezabatzea | Dieldrina | 60-57-1 | 2001 | ez | ez |
A: Ezabatzea | Endosulfan | 115-29-7, 959-98-8, 33213-65-9 | 2011 | Berariazko salbuespenen erregistroan ageri diren aldeei buruz xedatutakoaren arabera | Landare-izurriak kontrolatzeko konplexuak |
A: Ezabatzea | Endrina | 72-20-8 | 2001 | none | none |
A: Ezabatzea | Heptakloro | 76-44-8 | 2001 | none | none |
A: Ezabatzea | Hexabromobifenilo | 36355-01-8 | 2009 | none | none |
A: Ezabatzea | Hexabromoziklododekano | 25637-99-4, 3194-55-6, 134237-50-6, 134237-51-7, 134237-52-8 | 2013 | Berariazko salbuespenen erregistroan ageri diren aldeei buruz xedatutakoaren arabera | Poliestireno hedatua eta poliestireno estruitua eraikinetan |
A: Ezabatzea | Hexabromodifenil eter eta heptabromodifenil eter | various | 2009 | ez | Baldintza jakin batzuetan birziklatzea |
A: Ezabatzea
C: Nahi gabeko ekoizpena |
Hexaklorobentzeno | 118-74-1 | 2001 | ez | ez |
A: Ezabatzea
C: Nahi gabeko ekoizpena |
Hexaklorobutadieno | 87-68-3 | 2015 | ez | ez |
A: Ezabatzea | Lindano | 58-89-9 | 2009 | ez | Giza osasunerako farmazia-produktuak, buruko zorriak eta hazteria kontrolatzeko, bigarren mailako tratamendu gisa |
A: Ezabatzea | Metoxikloro | 2023 | ez | ez | |
A: Elimination | Mirex | 2385-85-5 | 2001 | ez | ez |
A: Ezabatzea
C: Nahi gabeko ekoizpena |
Pentaklorobentzeno | 608-93-5 | 2009 | ez | ez |
A: Ezabatzea | Pentaklorofenol bere gatzak eta esterrak | hainbat | 2015 | Erabilera berezietako ekoizpena | hainbat |
A: Ezabatzea | Azido perfluorohexanosulfoniko (PFHxS), bere gatzak eta erlazionatutako konposatuak | hainbat | 2022 | ez | ez |
A: Ezabatzea | Azido perfluorooktanikoa (PFOA), bere gatzak eta erlazionatutako konposatuak | hainbat | 2019 | Erabilera berezietako ekoizpena, su-itzaltzeko aperrak izan ezik | hainbat |
B: Murriztea | Azido perfluorooktanosulfoniko (PFOS), bere gatzak eta perfluorooktanosulfonil fluoruro | hainbat | 2009 | Erabilera berezietako ekoizpena | Metal gogorrak xaflatzea, intsektu-beitak inurri hosto-ebakitzaleak kontrolatzeko |
A: Ezabatzea
C: Nahi gabeko ekoizpena |
Bifenilo polikloratuak (PCB) | hainbat | 2001 | ez | ez |
C: Nahi gabeko ekoizpena | Polikloratutako dibentzondioxinak eta dibentzofuranoak (PCDD/PCDF) | hainbat | 2001 | – | – |
A: Ezabatzea
C: Nahi gabeko ekoizpena |
Naftaleno polikloratuak | hainbat | 2015 | Erabilera berezietako ekoizpena | Naftaleno polifluoratuen ekoizpena, oktafluoronaftalenoa barne |
A: Ezabatzea | Tetrabromodifenil eter eta pentabromodifenil eter | hainbat | 2009 | ez | Baldintza jakin batzuetan birziklatzea |
A: Ezabatzea | Kloratutako kate motzeko parafinak (C10–13; kloro-edukia > 48%) | 85535-84-8, 68920-70-7, 71011-12-6, 85536-22-7, 85681-73-8, 108171-26-2 | 2017 | Erabilera berezietako ekoizpena | Aditiboak transmisio-uhaletan, kautxua garraiatzeko uhaletan, larrua, gehigarri lubrifikatzaileak, aire zabaleko dekorazio-lanparetarako hodiak, pinturak, itsasgarriak, metalen tratamendua, plastifikatzaileak |
A: Ezabatzea | Toxafeno | 8001-35-2 | 2001 | ez | ez |
A: Ezabatzea | UV-328 | 25973-55-1 | 2023 | Berariazko salbuespenen erregistroan ageri diren aldeei buruz xedatutakoaren arabera |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.