Dieldrina

C12H8Cl6O formulako konposatu organiko kloratua, intsektizida gisa erabiltzen dena eta aldrina oxidatuta lortzen dena. From Wikipedia, the free encyclopedia

Dieldrina

Dieldrina konposatu organikoa da, C12H8Cl6O formula duena organokloratuen familiakoa. Solido arrexka da. Uretan disolbaezina, baina disolbagarria ohiko disolbatzaile organikoetan. Intsektizida gisa baliatu izan da[1][2].

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Dieldrina
Thumb
Formula kimikoaC12H8Cl6O
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C1[C@@H]2[C@H]3[C@@H]([C@H]1[C@H]4[C@@H]2O4)[C@]5(C(=C([C@@]3(C5(Cl)Cl)Cl)Cl)Cl)Cl
MolView3D eredua
MotaLSM-36947
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,75 g/cm³ (20 ℃, solido)
Disolbagarritasuna0,02 g/100 g (ur, 20 ℃)
Fusio-puntua176 ℃
Lurrun-presioa0 mmHg (25 ℃)
Masa molekularra377,870630956 Da
Erabilera
Rolaoccupational carcinogen (en) eta kantzerigeno
Arriskuak
Denboran ponderatutako esposizio muga0,25 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
IDLH50 mg/m³
Identifikatzaileak
InChlKeyDFBKLUNHFCTMDC-PICURKEMSA-N
CAS zenbakia60-57-1
ChemSpider10292746
PubChem969491
Gmelin34696
ChEMBLCHEMBL1873703
RTECS zenbakiaIO1750000
ZVG510171
DSSTox zenbakiaIO1750000
EC zenbakia200-484-5
ECHA100.000.440
MeSHD004026
UNIII0246D2ZS0
KEGGC13718
Itxi

Dieldrina poluitzaile organiko iraunkorra da eta Stockholmeko Hitzarmenak fabrikatzea eta usatzea debekatzen du[3].

Sintesia

Dieldrina Diels-Alder erreakzio bati jarraituz eratzen da eta horri zor dio izena. Hexakloro-1,3-ziklopentadienoa Norbornadienorekin erreakzionarazten da aldrina sortuaz. Ondoren, aldrina peroxido azido batez tratatzen da, azido perazetikoz adibidez[4].

Thumb

Dieldrina teknikoak % 5-15 bitarteko ezpurutasun kloratuak izan ditzake, aldrina eta endrina bereziki.

Erabilera

Dieldrina intsektizida gisa usatu da nekazaritzan, eritasun-bektoreak diren intsektuak kontrolatzeko eta termitak borrokatzeko.

Toxikotasuna

Dieldrinaren erdibizitza lurzoruan 5 urtekoa da. Halaber, aldrina intsektizida oso azkar bihurtzen da dieldrina eta, ondorioz, ingurugiroan dagoen dieldrina-kontzentrazioa handiagoa da erabilerak aditzera emango lukeena baino[5].

Dieldrina oso toxikoa da arrainentzat eta ur-bizidunentzat, igelentzako bereziki beren enbrioiek bizkarrezurraren deformazioak izan baititzakete dieldrina-kontzentrazio oso txikitan ere.

Dieldrina lipodisolbagarria da eta gantzetan metatzen da. gainera kate trofikoan gora kontzentrazioa handitu egiten da. Gizakiongan ere aurkitu izan da.

Iraupen luzeko dieldrina-esposizioak, baxuak izan arren, gizakiongan buruko minak, zorabioak, suminkortasuna, botagura eta muskulu-espasmoak eragiten ditu[6].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.