Azido perfluorohexanosulfoniko

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Azido perfluorohexanosulfoniko

Azido prefluorohexanosulfonikoa konposatu organikoa da, C6F13SO3H formula duena, organofluoratuen familiakoa eta konposatu per eta polifluoroalkilatuen klasekoa. Solido kristalino beix kolorekoa da[1].

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Azido perfluorohexanosulfoniko
Thumb
Formula kimikoaC6HF13O3S
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
MotaSubstantzia per eta polifluoroalkilatuak eta perfluorosulfonic acids (en)
Masa molekularra399,944 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyQZHDEAJFRJCDMF-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia355-46-4
ChemSpider61053
PubChem67734
Reaxys1813793
Gmelin132448
ChEMBLCHEMBL1906987
EC zenbakia206-587-1
ECHA100.005.989
UNIIZU6Y1E592S
Itxi

Poluitzaile organiko iraunkorra da eta Stockholmeko Hitzarmenak fabrikatzea eta erabiltzea debekatu zuen 2022an[2].

Sintesia

Azido prefluorohexanosulfonikoa eta bere klaseko konposatuak Simons-en fluorazio elektrokimikoaren bidez prestatzen dira[3].

Erabilera

Azido perfluorohexanosulfonikoak, bere gatzek eta erlazionatutako konposatuek ezaugarri oso bereziak dituzte: beroari, agente kimikoei eta marruskadurari erresistentzia handia eta ura, olioa eta koipea uxatzeko ahalmena. Kontsumo-produktu askotan baliatzen zen hala nola, tapizak, ehunak, inprimagailuetako tintak, sua itzaltzeko aparrak edo sukaldeko tresna itsagaitzetan[2].

Toxikotasuna

Azido prefluorohexanosulfonikoa eta bere gatzak txit erresistenteak dira degradazio biologiko eta termalarekiko bere karbono-fluoro lotura sendoengatik. Degradazioaren aurrean horren erresistenteak izateak ekartzen du ingurunean denbora oso luzez irautea. Zortzi urte behar ditu degradatzeko.

Gizakiongan nerbio-sistemari, garunaren garapenari, sistema endokrinoari eta tiroideari eragiten diote[2].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.