Bifenilo polibromatu

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bifenilo polibromatu

Bifenilo polibromatuek 209 konposatu organikoen multzoa osatzen dute. Konposatu horien ezaugarria da bifenilo molekularen batetik hamarrera bitarteko hidrogeno-atomo bromoz ordezkatuta egotea. Solido zurixka edo kolorgeak dira: Uretan disolbaezinak dira, baina disolbagarriak ohiko disolbatzaile organikoetan. Hexabromobifenilloa (C12H4Br6 ) da guztietan ezagunena. Honek dozena bat isomero baino gehiago ditu, bromo-atomoen posizioen arabera bereizten direnak[1].

Thumb
Bifenilo polikloratuen egitura orokorra
Datu azkarrak Mota, Identifikatzaileak ...
Bifenilo polibromatu
Thumb
Motakonposatu kimiko
Identifikatzaileak
CAS zenbakia59536-65-1
ZVG491098
MeSHD011075
Itxi

Sua atzeratzeko erabili izan dira. Ordenadore-monitoreak, telebistak, ehunak eta beste hainbat osagai egiteko baliatutako plastikoei erantsi izan zaizizkie.

Bifenilo polibromatuak poluitzaile organiko iraunkorrak dira. Stockholmeko Hitzarmenak fabrikatzea eta erabiltzea debekatzen zuen 2009an[2].

Ugaztunengan nerbio-sistema zentralari erasotzen diote.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.