Remove ads
konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Parafina kloratuek konposatu organokloratuen multzo bat osatzen dute. Normalean alkano lineal kloratuen nahaste bat dira. Karbono-katearen luzeraren arabera 3 azpimultzotan banatzen dira:
Parafina kloratu | |
---|---|
Formula kimikoa | NA |
Mota | konposatu kimiko |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 63449-39-8 |
ZVG | 491130 |
EC zenbakia | 264-150-0 |
ECHA | 100.058.300 |
CosIng | 55264 |
Katearen luzeraren eta kloro-edukiaren arabera parafina kloratuak likido edo solido kolorgeak edo horixkak dira[1].
Kloro-edukia % 48 baino gehiago dituzten kate motzeko parafina kloratuak poluitzaile organiko iraunkorrak dira eta Stockholmeko Hitzarmenak fabrikatzea eta erabiltzea debekatu zituen 2017an hainbat salbuespenekin, pintura eta itsasgarrietan usatzea adibidez[2].
Parafina kloratuak kloro gasa alkano linealekin erreakzionaraziz 80-100 C-tan sintetizatzen dira. Argi ultramoreak prozesua laguntzen du haibat kasutan. Erreakzioa exotermikoa denez hozte-sistema egokia paratu behar da. Desiatutako klorazio-maila lortzen denean, erreakzioa gelditu egiten da erreakzio-ontzira iristen den kloro-fluxua etenaz[3].
Alkanoaren katearen luzeraren arabera klase batekoak edo bestekoak erdietsiko dira.
2013an mundu osoko parafina kloratuen produkzioak 1.000.000 tona gainditu zuen[4].
Parafina kloratuek aplikazio-eremu zabala dute industrian: sua atzeratzeko agente, plastifikatzaile edo gehigarri gisa metalurgian, pinturetan, ehungintzan edo gainestalduretan[2].
SCCPek joera azkarra dute lurzoruarekin eta sedimentuekin lotzeko eta bertan iraun dezakete denbora luzez- Halaber biosferan nonahi aurkitu dira: uretan, uretako eta lehorreko ugaztunetan eta elikagaietan. Partikularki, ur-ingurunean iraupen luzeko eragin kaltegarria izan dezakete.
Gizakiengan begien eta larruazalaren narritadura eragin dezakete sarri aplikatuz gero[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.