From Wikipedia, the free encyclopedia
Nazioarteko ituna Estatuen arteko akordioak dira. Mundu-mailakoak, hala nola Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, edo Estatu kopuru zehatz bati mugatuak izan daitezke, alderdi militarrei, politikoei eta bestelako alderdiei buruzko eskubideak eta betebeharrak adosteko. Nazioarteko ituna, loteslea eta nahitaezkoa da sinatzen duten Estatuentzat, normalean Nazioarteko zuzenbideko gaiek idatzitakoa eta berau araututakoa, tresna juridiko bat edo batzuk osa dezakete. Akordio gisa, gutxienez bi pertsona juridikok parte hartu behar dute beti. Adibidez, herrialde bakoitzeko gobernariak euren herrialdeen mugekin ados jartzeko biltzen dira, euren lurraldeekin arazorik ez izateko.
Ohikoena da akordio horiek Estatuen artean egitea, nahiz eta Estatuen eta Nazioarteko Erakundeen artean egin daitezkeen. Estatuen artekoa, 1969ko Tratatuen Zuzenbideari buruzko Vienako Konbentzioak arautzen ditu; Nazioarteko Erakundeena, 1986ko Nazioarteko Erakundeen eta Estatuen arteko edo Nazioarteko Erakundeen arteko Tratatuen Zuzenbideari buruzko Vienako Konbentzioak.
Estatu bateko enpresa publikoen arteko akordioak ez dira Nazioarteko itunak. Nazioarteko Justizia Auzitegiak "Anglo-Iranian Oil" kasuan (1952) gai honi buruzko iritzia emateko aukera izan zuen. Iranek akordio bat sinatu zuen "Anglo-Iranian Oil" enpresarekin petrolio baliabideak ustiatzeko. Akordio honek bi aurpegi zituen: kontzesio akordio bat zen eta, aldi berean, Iran eta Erresuma Batuaren arteko Itun baten izaera zuen. Tesi hori ez zuen onartu Nazioarteko Justizia Auzitegiak, Nazioarteko itunak Estatuen artean bakarrik egin daitezkeelako, eta enpresekin egindako akordioak Nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen arabera arautzen direlako.
Nazioarteko itunak idatziz egin behar dira, baina hitzezkoak izan daitezke. Azken kasu honetan ez ziren 1969ko Vienako Konbentzioaren arabera gobernatuko.
Izan ere, aurreko baldintzak betetzen badira, Nazioarteko itun baten aurrean gaude, jasotzen duen izena edozein dela ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.