From Wikipedia, the free encyclopedia
Philip Milton Roth (Newark, New Jersey, AEB, 1933ko martxoaren 19a – New York, 2018ko maiatzaren 22a) estatubatuar nobelagilea izan zen. 1959an argitara emandako Goodbye, Columbus lanarekin lortu zuen arrakasta literatur munduan, 1960ko National Book delako saria eskuratuta. 1969an Portnoy's Complaint lana best-seller izan zen. Geroztik beste hainbat lan idatzi zituen, besteak beste bere alter ego literarioa, Nathan Zuckerman oinarri duten liburuak. Ildo horretako lehen nobela 1979ko The Ghost Writer izan zen. 1997an Pulitzer saria eskuratu zuen sail bereko American Pastoral liburuari esker. Rothen lanek sarritan bere jaioterria, Newark, dute eszenatokitzat edo abiapuntutzat, eta izaera autobiografikoa ere haien ezaugarrietako bat da; era berean, errealitate eta fikzioaren arteko mugak lanbro agertzen dira, betiere estilo arinak eta burutsuak marraztuak horiek; eta lanok juduen eta amerikarren euren identitatearen azterketa interesgarri eta bikainak dira.[1] 2012ko urrian, Les Inrockuptibles aldizkariari eskainitako elkarrizketan idazteari lagatzeko asmoa azaldu zuen [2][3].
Philip Roth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philip Milton Roth |
Jaiotza | Newark, 1933ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Newark Warren |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Manhattan, 2018ko maiatzaren 22a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Bard College Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claire Bloom (1990 - 1994) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea 1955) Arte-masterra : Ingelesezko literatura Weequahic High School (en) Rutgers Unibertsitatea (1951 - 1952) Bucknell University (en) (1952 - 1954) gradu : Ingelesezko literatura Chicagoko Unibertsitatea (1956 - |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, gidoilaria, saiakeragilea, zientzia-fikzio idazlea, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta poeta |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Hunter College (en) Pennsylvaniako Unibertsitatea Iowako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | John Updike, Primo Levi, Louis-Ferdinand Céline, Charlotte Brontë, Henry James, Sherwood Anderson, Henry Miller, Ernest Hemingway, William Faulkner, Albert Camus, Bernard Malamud, Ralph Ellison, Aharon Appelfeld (en) , Nikolai Gogol, Anne Frank, Gustave Flaubert, Ivan Klíma, Alessandro Piperno, Lev Tolstoi, Günter Grass, Mark Twain, James Joyce, Jerome David Salinger, Joseph Conrad, Emily Brontë, Franz Kafka, Milan Kundera, Saul Bellow, Raoul Schrott (en) eta Fiodor Dostoievski |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Phi Beta Kappa Elkartea |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa ateismoa |
|
Philip Roth Newarkeko Weequahic izeneko auzoan hazi zen. Europako erdialdetik, Galitziatik, etorritako judu familia baten ondorengoa zen. 1950ean Newarkeko institutuan graduatu zen [4], eta 'Ingeles hizkuntza' lizentzia ikasteari ekin zion Bucknell Unibertsitatean. Chicagoko unibertsitatean jarraitu zuen formatzen, eta ingeles literaturaren gaineko graduondokoa egin zuen (1955); aldi batean bertan jardun zuen irakasle, idazmen ikastaroak ematen, eta horretan jarraitu zuen Iowako unibertsitatean eta Princetonen. Gerora, eta erretiroa hartu arte (1991), Pennsylvaniako unibertsitatean literatur konparatua irakatsi zuen. Ikasketak amaitu eta 1959 bitartean, aurreneko liburua argitaratu zuen artean, bi urtean Ameriketako Estatu Batuetako Armadan izan zen. Sasoi horretan narrazio laburrak eta aldizkarietarako iruzkin kritikoak (literatur zein zinemaren arlokoak) idatzi zituen. Chicagoko unibertsitatean Margaret Martinson ezagutu zuen, idazlearen lehenengo emaztea izango zena. 1963an banandu ziren eta Martinson bost urte geroago hil egin zen auto-istripu batean. Margaret Rothek sortutako andrazko pertsonaietako batzuen inspirazio-iturri izan zen ('Lucy Nelson' pertsonaiarena When She Was Good eleberrian, kasu, edo 'Maureen Tarnopol' andrearena My Life As a Man lanean).[5]
1990ean, Roth Claire Bloom ingeles aktorearekin ezkondu zen. 1994an elkarrengandik banandu ziren, eta handik bi urtera Bloomek argitaratutako liburu batean senar ohiaren gainean gogorrak idatzi zituen. Idazleak gerora idatzitako I Married a Communist eleberrian 'Eve Frame' pertsonaiak Bloomi egiten dio erreferentzia, eta Rothen mendekua-edo liteke.[6]
Izenburua | Urtea | Protagonista / Narratzailea | Sariak |
---|---|---|---|
Goodbye, Columbus | 1959 | Neil Klugman | 1960 National Book Award |
Letting Go | 1962 | Gabe Wallach | |
When She Was Good | 1967 | Lucy Nelson | |
Portnoy's Complaint | 1969 | Alexander Portnoy | |
Our Gang | 1971 | Trick E. Dixon | |
The Breast | 1972 | David Kepesh | |
The Great American Novel | 1973 | Word Smith | |
My Life As a Man | 1974 | Nathan Zuckerman Peter Tarnopol |
|
The Professor of Desire | 1977 | David Kepesh | |
The Ghost Writer | 1979 | Nathan Zuckerman | |
Zuckerman Unbound | 1981 | Nathan Zuckerman | |
The Anatomy Lesson | 1983 | Nathan Zuckerman | |
The Prague Orgy | 1985 | Nathan Zuckerman | |
The Counterlife | 1986 | Nathan Zuckerman | 1986 National Book Critics Circle Award |
Deception | 1990 | Philip Roth | |
Operation Shylock | 1993 | Philip Roth | 1994 PEN/Faulkner Award for Fiction |
Sabbath's Theater | 1995 | Mickey Sabbath | 1995 National Book Award |
American Pastoral | 1997 | Nathan Zuckerman | 1998 Pulitzer Prize for Fiction; 2000 Prix du Meilleur Livre Étranger |
I Married a Communist | 1998 | Nathan Zuckerman | 1998 Ambassador Book Award |
The Human Stain | 2000 | Nathan Zuckerman | 2001 PEN/Faulkner Award for Fiction; 2001 WH Smith Literary Award; 2002 Prix Médicis Étranger |
The Dying Animal | 2001 | David Kepesh | |
The Plot Against America | 2004 | Philip Roth | 2005 Sidewise Award for Alternate History |
Everyman | 2006 | Izen gabekoa | 2007 PEN/Faulkner Award for Fiction |
Exit Ghost | 2007 | Nathan Zuckerman | |
Indignation | 2008 | Marcus Messner | |
The Humbling | 2009 |
Simon Axler | |
Nemesis | 2010 |
Bucky Cantor |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Philip Roth |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.