From Wikipedia, the free encyclopedia
Henry James (New York, 1843ko apirilaren 15a – Londres, 1916ko otsailaren 28a), AEBetako idazle eta literatur kritikaria izan zen. Bere azken urteetan Erresuma Batuko herritar bihurtu zen.
Henry James | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1843ko apirilaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak (1843 - 1915) Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua (1915eko uztaila - 1916) |
Bizilekua | Lamb House (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Chelsea eta Londres, 1916ko otsailaren 28a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Cambridge Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Henry James, Sr. |
Ama | Mary Walsh James |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, gidoilaria, antzerkigilea, legelari-poeta, literatura-kritikaria, editore-laguntzailea eta ipuingilea |
Lantokia(k) | Paris |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Henrik Ibsen eta Honoré de Balzac |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Phi Beta Kappa Elkartea |
Mugimendua | errealismoa |
Genero artistikoa | Gothic literature (en) |
| |
Henry James Ozeano Atlantikoaz bestaldeko literaturaren idazlerik onenetakotzat hartu izan da. Bere idazlanek mundu zahar eta berriko pertsonaiak lotzen dituzte maiz. Pertsonaien barneko drama psikologikoak nahiago izan zituen eta alienazioa ohiko gaia da bere idazlanetan.
Jamesen estiloak perpaus eta deskripzio luzeak ditu. Hasieran estiloa erraza eta argia zen, baina izkribu-kopiatzaile bat erabiltzen hasi zenean aldatu omen zen. Henry James pixka bat totela zen, baina astiro mintzatzeari esker gainditzea lortu zuen. Literatura onak gizon azkar baten solasaldiaren antza eduki behar zuela uste zuenez gero, bere idazlanen diktaketa izan daiteke perpausen aldaketaren zergatia. Bere prosa batzuetan barroko bihurtzen da.
Bere bizitzaren zati batean Europan bizi zen. Bere idazlanetan ohiko gaia da amerikar bat Europan bizitzen egotearena. Horrela aurez aurre ipini zituen amerikarren lañotasuna (sofistikaziorik eza) eta europarren sofistikazioa.
Ez zuen dirutza handirik lortu bere liburuengatik, baina harremanak zituen goiko klasekoekin. Nahiz eta haietakoa ez izan, Henry James familia dirudun batean jaioa zen eta, beraz, haien arazoak ondo ulertzen zituen. Bere liburuetarako ideiarik onenak horrelako bileretako txutxu-mutxuetatik atera zituen.
James literatur kritikaririk onenetakoa izan da eleberriaren historian. Artikulu asko idatzi zituen eleberrigile askori buruz. Klasikotzat jotzen da Nathaniel Hawthorneri buruzko bere azterlan luze eta zehatza.
Henry James gutunen idazlerik garrantzitsuenetako bat izan zen.Hamar mila baino gehiago idatzi zuen eta haietako hiru mila inguru argitaratu dira. Gutunak idatzi zizkien bai idazle ospetsuei —Robert Louis Stevenson eta Joseph Conrad, adibidez—, bai bere lagun-taldekoei. Gaiak “txorakeriak” ziren (berak esan zuen bezala) baita gai pertsonalak, arte-gaiak edo gizartekoak ere.
Kritikarien artean Jamesek zuen ospea amildu zen hil eta hurrengo hamarkadetan. Batzuek areriotasuna erakutsi zioten bere atzerriratzea dela eta, baita ingeles herritartasuna hartzeagatik ere. Beste batzuek kritikatu zuten Jamesen estilo zaila edo sexua edo beste gai eztabaidatsuak nola tratatu zituen.
Hala ere, nahiz eta kritika horiek ez desagertu, Henry James balioetsia izan da bere sakontasun psikologikoagatik, egoerak edo argumentuak sortzeko maisutasunagatik, umoreagatik eta hizkuntza maisuki menderatzeagatik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry James |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.