Afro-asiar hizkuntzak Iparraldeko eta Mendebaldeko Afrikan, Sahelen eta Hego-mendebaldeko Asian hedaturik dagoen hizkuntza familia da, 240 hizkuntza inguruk osatua, 285 milioi lagunek baino gehiagok erabiliak.[1]
Hizkuntzoi afro-asiar (edo afroasiar) ez ezik, afrasiar (Afrasian), lisramiko edo erythraean ere esaten zaie; aldiz, behialako kamito-semitiko izendapena baztertu eta arbuiatu izan da.[2][3][4]
Etimologia
XIX. mendearen hasieran, zenbait hizkuntzalarik amazigera, kuxtar hizkuntzak eta egiptoera filo kamitikoan bildu zituzten, haien artean zuten lotura genetikoa eta talde horrek hizkuntza semitikoen filoarekin zuen harremana ohoretuz.[5] Kamitiko eta semitiko terminoek Genesi liburuko Noeren Kam eta Sem semeen ondorengoen tribuak deskribatzen dituzte.[6]
Datazioa
Ezagutzen den hizkuntza afroasiarren arrasto zaharrena duela 5.400 urteko (ca. K.a. 3.400) inskripzio egiptoarra da.[8] Naqada II kulturako zeramika batean aurkituriko ikurrek —Antzinako Egiptoko hieroglifoen antza dute— datazio zaharrago bat (ca. K.a. 4000) iradokitzen dute.[7][9][10][11]
Halaber, Antzinako Egiptoko hizkuntza hori hizkuntza Protoafroasiarrekiko desberdina da: bien arteko banaketa denbora luzez gertatu zela ondorioztatzen da.[12][13][14]
Proto-afroasiarra
Protoafroasiar hizkuntza edo protoafroasiarra hizkuntza afroasiar guztien aurrekaria da, haietan oinarriturik berregituraturiko protohizkuntza.[15][16] Proto-afroasiarrari loturiko datazioek tarte kronologiko handia barneratzen dute, K.a. 16.000 urtetik, K.a. 7.500 urtera arte. Halaber, datazio horiek gainontzeko protohizkuntzekin erlazionatuak baino zaharragoak dira.[17][18][19]
Antzinako afroasiarra
Antzinako afroasiarra hizkuntza proto-afroasiarraren hizlarien jatorrizko leku hipotetikoa da: bertan, hiztunak komunitate linguistiko bat edo komunitate konplexuen talde gisan bizi ziren, geografikoki zabaldu eta hainbat hizkuntza garatu aurretik.
Leku hipotetiko hori egun ezezaguna da, baina batzuek Levanteko lehen nekazariekin lotzen dute, ostera Ipar eta Ekialdeko Afrikara migratu zutenak hizkuntza haiekin zabalduz.[21] Beste proposamen batzuek jatorria nekazaritzaren aurretiazko Ipar-ekialdeko Afrikako hizlari ehiztari-biltzaileetara lotzen dute.[18][20][22][23][24]
- Levanteko hipotesia. Jatorri ez-afrikarreko defendatzaileak "nekazaritza-hizkuntza zabalkuntza hipotesi" arkeologikoaren aldekoak dira: hor, hizkuntza talde nagusiak nekazaritza goiztiarreko teknologiarekin batera zabaldu ziren Neolitoan. Alexander Militarev linguistak proposatu zuen ideia hori, nekazaritzari lotutako hitzak protoafroasiar hizkuntzan berreraiki zitezkeela defendatuz. Hipotesi horrek Levante izena du, nekazaritzako teknologia Levanten (Natufian kulturan) sortu eta Ipar Afrikan zehar zabaldu zela onarturik dagoelako.[21][25] [26]
- Ipar-ekialdeko Afrikako hipotesia. Ipar-ekialdeko Afrika (Etiopia eta Eritrea, zehazki) hizkuntza familia horren jatorri gune gisa proposatu da, gune geografiko txiki batean dibertsitate handiko taldeak biltzen dituelako. Hipotesi horren moldaera ezberdinak daude:[27]
- Itsaso Gorriko hipotesia. Christopher Ehret hizkuntzalariak jatorria Itsaso Gorriko mendebaldeko kostaldean gertatu zela proposatu zuen, Eritrea eta hego-ekialdeko Egiptoranzko norabidean zabalduz. Haren ustetan, hizkuntza afroasiarrak Etiopia eta Sudango janari bilketa intentsibo goiztiarrean erabiltzen ziren, Militarev-en datazioa duela 15.000 urtera atzeratuz.[20][28] Horrez gain, txakur, arku eta gezi terminoak K.a. 9.500 urtean datatzen ditu, nahiz eta txakurren datazio arkeologiko zaharrena K.a. 1.200 urtea izan Ekialde Hurbilean, eta gezi-puntena K.a. 9.500 urtean Ipar Afrikan eta Afrikako adarrean.[20][23][29]
- Etiopiako hipotesia.[20]
- Saharako hipotesia.[30][31]
- Ipar Afrikako hipotesia. [32]
Sailkapena
Honako adar edo familietan sailkatu ohi dituzte hizkuntzalariek afro-asiar hizkuntzak:[33]
Zalantzak daude hizkuntza omotikoak talde horretan sailkatu behar ote diren[34][35] eta beja hizkuntzaren kasuan, hizkuntza kuxitikoen adarrean ala adar propioan sailkatu behar ote den.[36][37]
Sailkapenaren historia
IX. mendean, Tiareteko Judah ibn Quraysh gramatikaria lehena izan zen hizkuntza afroasiarren bi adarrak (amazigera eta semitikoa) lotzen: arabiera, hebreera eta aramera ezagutzen zituen.[38] XIX. mendean zehar, europarrek harreman hori ere proposatu zuten. 1844an, Theodor Benfeyk etiopiko izeneko hizkuntz familia proposatu zuen, hizkuntza semitiko, amazigera eta kuxtarrak barneratzen zituena.[39] Urte berean, T. N. Newmanek hausa eta semitikoen arteko harremana proposatu zuen: hori luzaroan dudan egon zen.
Demografia
Hizkuntza afroasiarrak hiztunen kopuruaren arabera zerrendaturik, bakoitzaren hizkuntza-familia, hizkuntza afroasiarren barnean aipatuz:
- Arabiera (semitikoa). I. eta IV. mendeen artean sorturiko hizkuntza semitikoa da;[40] hizkuntzak izena arabiar talde etnikoaren ondoren eskuratu zuen, garaian (greziarren ikuspuntutik) penintsula arabigoan, eta honen inguruko mugetan (Mesopotamia ekialdean, Libanoko mendiak eta Siria iparraldean) bizi ziren pertsonak talde berean bilduz.[41] Arabiar munduko lingua franca da, eta Arabiera klasiko bezala ezagutzen den hizkuntzaren bariazioa, Islamaren liturgia hizkuntza da.[42][43][44] Hori dela eta, bere arabieraren aldaera guztien hiztunak batzean, 422 milioi hiztun inguru izanik (ama hizkuntza dutenak eta bigarren hizkuntzatzat dutenak barne), munduko bostgarren hizkuntza zabalduena da.[45][46] Gainera, Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntza ofizialetako bat da.[47]
- Hausa (txadar). Hausa etniako mendebaldeko Afrikako herrialde ezberdinetan (Nigeria, Ghana, Kamerun gehienbat, eta Sudan, Benin eta Boli Kostako talde minoritarioetan) eta Sahelean hitz egiten den hizkuntza tonala da.[48][49][50] Gune hauetako lingua franca izanik, 100 eta 150 milioi hizlarik erabiltzen dute, beren ama-hizkuntza edo bigarren hizkuntza gisan.[51] Hizkuntza txadar zabalduena da.
- Oromoera (kuxtarra). Etiopiako Oromo etniak eta Afrikako Adarreko beste etniek hitz egiten hizkuntza da.[52] Afrika guztian zehar emigranteek hitz egiteaz gain, Etiopia eta iparekialdeko Kenyan lingua franca denez,[53][54] hizkuntza kuxtar erabiliena da (36 milioi hizlariekin soilik Etiopian eta beste milioi erdi bat Kenyan)[55] eta Afrikar hizkuntzetatik ama-hizkuntza populazio handienetarikoa duena.[56]
- Amharera (semitikoa).[57]
- Somaliera (kuxtarra).[58]
- Tigrinyera (semitikoa).
- Afarrera (kuxtarra).
- Shilhera (amazigera).
- Kabiliera (amazigera).
- Hebreera (semitikoa).
- Atlasikoa (amazigera).
- Tarifitera (amazigera).
- Gurageera (semitikoa).[59]
- Tigreera (semitikoa).[60]
- Wolaitta (omotikoa).
- Maltera (semitikoa).[61]
- Asiriako neo-arameera (semitiko).[62]
Antzekotasunak
Fonologia
Hizkuntza afroasiarrek konpartitu ditzaketen sistema fonetikoak, hizkuntza honen aurrekariaren (proto-afroasiarra) ezaugarriak zirela onartu liteke.[63] Egindako hizkuntza proto-afroasiarren berregiteek bokal sistema sinplea atxikitzen diote, hiru bokal labur /i, a, u/ eta hiru bokal luzek /ī, ā, ū/ osatua.
Ordea, hizkuntzalaritza historikoko adituek proposaturiko kontsonante sistemen artean ez da adostasunik aurkitu, aukerak konplikatuegiak direlako. Hurrenez, Ehret-en (1995) berreraikitzearen eta Orel y Stolbova-ren (1995) hipotesiak biltzen dituen taula dugu:[12][64][65]
Ezpainkari | Lateral | Koroari | Sabaikari | Belar | Ezpain belar | Ubular | Faringari | Glotal | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Leherkari | (*pʼ) | *tʼ | <*kʼ> | (*kʼʷ) | <*qʼ> | ||||
<*p> | *t | <*k> | (*kʷ) | <*q> | *ʔ | ||||
*b | *d | <*g> | (*gʷ) | ||||||
Afrikatu | *tɬ͡ | <*ʦʼ> | *ʧʼ | ||||||
<*tɬ͡> | <*ʦ> | *ʧ | |||||||
(*dɮ͡) | *ʣ | ||||||||
Igurzkari | (*sʼ) | ||||||||
(*f) | *ɬ | *s | (*ʃ) | *x | (*xʷ) | *ħ | *h | ||
(*z) | (*ɣ) | (*ɣʷ) | *ʕ | ||||||
Ahostun | *m | *n | (*ɲ) | (*ŋ) | (*ŋʷ) | ||||
*l | *r | *j | *w | <*ʀ> |
Parentesi arteko fonemak (); soilik Ehret-ek berreraikitakoak dira.[12] Kortxete arteko fonemak <>; Orel y Stolbova-ak berreraikitakoak dira.[64] Puntuazio marka gabeko fonemak; bi adituek berreraikitakoak dira.[12][64]
Gramatika eta sintaxia
Hizkuntza afroasiarretan zabalduriko ezaugarriak (baina ez unibertsalak), hurrengoak dira:[66][67]
- Kontsonante enfatiko multzoa, asko glotalak, faringariak edo inplosiboak bilakatuz.
- Aditza-Subjektua-Objektu hizkuntz tipologia, Subjektua-Aditza-Objektua joeraz.
- Bi generoko sistema singularrean, femeninoa /t/ soinuak markaturik.
- s itsaski kausatiboa.
- Atzizki posesiboak.
- Nisba deribazioa -j (egiptoar goiztiarrean) edo -ī (semitikoan).
- Hitzen inflekzioa sustraiko aldaketek, aurrizki eta atzizkiek eragin dezakete.
Lexikoa
Ehret (1995) eta Orel y Stolbovaren (1995) hiztegi etimologikoen artean, kontsentsua adierazten duten sustraien ereduak:[65]
Zenbakia | Proto-Afroasiar forma | Esanahia | Berbere | Txadar | Cushitiko | Egiptoar | Omotiko | Semitiko |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | *ʔab | aita | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ||
2 | (ʔa-)bVr | zezena | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ||
3 | (ʔa-)dVm | gorria, odola | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | |
4 | *(ʔa-)dVm | landa, lurra | ✔ | ✔ | ||||
5 | ʔa-pay- | ahoa | ✔ | ✔ | ✔ | |||
6 | ʔigar/ *ḳʷar- | etxea, ixitura | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | |
7 | *ʔil- | begia | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ||
8 | (ʔi-)sim- | izena | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ||
9 | *ʕayn- | begia | ✔ | ✔ | ||||
10 | *baʔ- | joan | ✔ | ✔ | ✔ | |||
11 | *bar- | semea | ✔ | ✔ | ✔ | |||
12 | *gamm- | ilajea, bizarra | ✔ | ✔ | ✔ | |||
13 | *gVn | masaila, kokotsa | ✔ | ✔ | ||||
14 | *gʷarʕ- | eztarria | ✔ | ✔ | ✔ | |||
15 | *gʷinaʕ- | eskua | ✔ | ✔ | ||||
16 | *kVn- | ko-emaztea | ✔ | ✔ | ✔ | |||
17 | *kʷaly | giltzurruna | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ||
18 | *ḳa(wa)l-/ *qʷar- | esan, deitu | ✔ | ✔ | ||||
19 | *ḳas- | hezurra | ✔ | ✔ | ✔ | |||
20 | *libb | bihotza | ✔ | ✔ | ✔ | |||
21 | *lis- | mingaina | ✔ | ✔ | ✔ | |||
22 | *maʔ- | ura | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ||
23 | *mawVt- | hil | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ||
24 | *sin- | hortza | ✔ | ✔ | ✔ | |||
25 | *siwan- | jakin | ✔ | ✔ | ✔ | |||
26 | *inn- | ni, gu | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ||
27 | *-k- | beroren | ✔ | ✔ | ✔ | ✔ | ||
28 | *zwr | hazia | ✔ | ✔ | ||||
29 | *ŝVr | sustraia | ✔ | ✔ | ||||
30 | *šun | lo egin, amestu | ✔ | ✔ |
Hiztegi etimologiakoak
- (Frantsesez) Cohen, Marcel. 1947. Essai comparatif sur le vocabulaire et la phonétique du chamito-sémitique. Paris: Champion.
- (Ingelesez) Diakonoff, Igor M. et al. 1993–1997. "Historical-comparative vocabulary of Afrasian," St. Petersburg Journal of African Studies 2–6.
- (Ingelesez) Ehret, Christopher. 1995. Reconstructing Proto-Afroasiatic (Proto-Afrasian): Vowels, Tone, Consonants, and Vocabulary (= University of California Publications in Linguistics 126). Berkeley and Los Angeles: University of California Press.
- (Ingelesez) Orel, Vladimir E. and Olga V. Stolbova. 1995. Hamito-Semitic Etymological Dictionary: Materials for a Reconstruction. Leiden: Brill. ISBN 90-04-10051-2.
- (Ingelesez) John Huehnegard: "Afro-Asiatic" en The Cambridge Encyclopedia of the World's Ancient Languages, ed. R. D. Woodard, Cambridge University Press, 2004, p. 138-156, ISBN 0-521-56256-2.
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.