hizkuntzalaritza From Wikipedia, the free encyclopedia
Tonua, hizkuntzalaritzan, ahotsaren maiztasun-aldaketa da, silaba edo hitz bat ahoskatzean egiten dena.[1]
Hitzezko hizkuntza guztiek erabiltzen dute intonazioa informazio paralinguistikoa, emozionala edo beste mota batekoa adierazteko, eta enfasia, kontrastea eta antzeko ezaugarriak transmititzeko. Baina, horrezaz landa, hizkuntza batzuek hitzak edo haien inflexioak bereizteko baliatzen dute tonua, kontsonanteen eta bokalen antzera. Ezaugarri hori duten hizkuntzei tonu hizkuntza deitzen zaie;[2] hizkuntza horien tonu-patroi bereizgarriei tonema izena ematen zaie, fonemekiko analogiaz. Tonu hizkuntzak arruntak dira Asiako ekialdean eta hego-ekialdean (txinera, vietnamera, thailandiera eta besteak), Pazifiko aldean, Afrikan (khoisan hizkuntzak, adibidez) eta Ameriketan (navajo, txerokiera eta besteak); munduko hizkuntzen % 70 inguru tonala dela jotzen da.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.