Ezkerraldea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ezkerraldea[1] Bilboaldea eskualdeko azpieskualdea da, izenak berak dioenez, Ibaizabalen ezkerreko ibaiertzeko esparrua hartzen duena. Bilbo ezkerraldea edo Somorrostro izenak ere hartzen ditu, azken hau forma historikoa delarik.[1] Historikoki, hala ere, Enkarterriko azpieskualdea izan da.
Ezkerraldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
![]() | |
![]() Goian Zorrotzako kaia; behean kolore urdin ilunez, Ezkerraldea Bilbo Metropolitarraren barruan | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerriak | Alonsotegi, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestao |
Herri handiena | Barakaldo |
Geografia | |
Koordenatuak | |
Azalera | 59,54 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Euskal Herriko bosgarren, zortzigarren eta bederatzigarren udalerririk populatuenak inguru honetakoak dira, hots, Barakaldo, Portugalete eta Santurtzi, hurrenez hurren. Azpieskualdeak gaur egun 220.000 biztanle baino gehiago ditu.
XX. mendean, bere ezaugarri historiko nagusia industriarekin lotutakoa izan da.
Udalerriak
Armarria | Udalerria | Alkatea | Alderdi Politikoa | Biztanleria (2016) | % Biztanleria | Lurraldea km² |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Alonsotegi | Joseba Mirena Urbieta Lemos | EAJ | 2.855 | 1,29 | 21,00 |
![]() |
Barakaldo | Amaia Del Campo Berasategui | EAJ | 98.403 | 44,60 | 25,03 |
![]() |
Portugalete | Mikel Torres Lorenzo | PSE-EE | 46.372 | 21,02 | 3,21 |
![]() |
Santurtzi | Aintzane Urkijo Sagredo | EAJ | 45.703 | 20,72 | 6,80 |
![]() |
Sestao | Ainhoa Basabe Meléndez | EAJ | 27.286 | 12,37 | 3,50 |
GUZTIRA | 220.619 | %100 | 59,54 km² |
Geografikoki Zierbena udalerria ere azpieskualde honi dagokion arren, arrazoi historikoak direla eta udalerri hau Meatzaldea eskualdearen parte da.
Industria
Bizkaiko Labe Garaiek eskualde honetan, bereziki Barakaldon eta Sestaon garatu zuten euren aktibitate nagusia 1902tik 1996 arte.
Industria Iraultzarekin lotuta, eta garraiobide moduan, 1893an ireki zuten Bizkaia Zubia, Bilboko itsasadarraren gainean, Areeta eta Portugalete lotzen dituena.
Musika
Euskal Rock Erradikalak eskualde honetan aurkitu zuen habia nagusietakoa 1980 inguruan, Zarama, Eskorbuto eta Parabellum taldeak emanez.
Kirolak
Futbola
- Club Portugalete taldea (1909).
- Sestao Sport Club taldea (1916-1996).
- Barakaldo CF taldea (1917).
- Sestao River Club taldea (1996).
Arrauna
Eskualdean tradizio luzea eta arrakastatsua dago arraunketan, bereziki Sestao, Santurtzi eta Portugaleteko traineruekin. Eskuinaldearekin konparatuta, palmaresa dexente emankorragoa daukate hemengo ontziek horkoek baino.
Arraun taldeen kokalekuak itsasadarrean daude. Hauek dira, barrualdetik kostalderako norabidean sailkatuta:
- Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea, Bizkaitarra traineruarekin eta Iberia Arraun Elkartea, Hojalatera, (Sestao).
- Iberia Arraun Elkartea (Sestao).
- Portugalete Arraun Elkartea, Jarrilera (Portugalete).
- Itsasoko Ama, Sotera (Santurtzi).
- Zierbena Arraun Elkartea.
Azpiegiturak
Garraioak
Errepideak
- A-8 E-70 Kantauriko Autobidea (Irun-Santiago Compostelakoa)
- BI-628 Ballontiko ardatza
- BI-3743 Bilbo-Santurtzi errepidea
Trena
ADIFen trenbideak Ezkerraldea zeharkatzen du, bidaiarientzako zein zama garraiorako zerbitzuak ustiatzen direla.
Bidaiarientzako zerbitzuari dagokionez, Renfeko Aldirien C-1 lineak Bilbo udalerria eta Ezkerraldea lotzen ditu, Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi zeharkatuta. Bestalde, C-2 lineak Bilbo udalerria Barakaldo eta Meatzaldearekin lotzen du.
C-1 linearen amaieran, Santurtzin, Bilboko portura heltzen den trenbide-adarra dago, zama garraiorako trenek erabiltzen dutena. Portuan Bilbao Mercancías geltokia kokatzen da.
Metroa
Bilboko metroaren 2. lineak Basauri eta Etxebarri, Bilbo eta Ezkerraldea lotzen ditu, Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi udalerriak zeharkatuta.
Santurtziko Kabiezes auzoaren inguruan kotxetegi berriak eraikitzeko proiektua dago, eta etorkizunean linea Meatzaldera luzatuko da.
Portua
Bilboko portua Santurtzin kokatuta dago eta Euskal Herriko garrantzitsuena da.
Arrantza kaiei dagokionez, Santurtziko portua, Zierbena eta Portugaletekoak aipatzekoak dira.
Ospitaleak
- Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Barakaldon kokatuta, Osakidetzako sareko ospitalerik handiena da, eta Bilboaldea, Enkarterri eta Mungialdea eskualdeentzako, eta hainbat espezialitatetarako Euskal Autonomia Erkidego osoko zein erkidegoaz kanpoko erreferentziazko zentroa da.
- San Eloy Ospitalea, Barakaldon ere kokatuta, Osakidetzako sareko eskualdeko ospitalea da, eta Barakaldo eta Sestao udalerrietako biztanleak artatzen ditu.
- San Juan de Dios ospitalea, Santurtzin, ospitale pribatua da eta Osakidetzarekin hitzarmena du kirurgia, kanpo-kontsultak, ospitaleratzea, erradiodiagnostikoa, erreabilitazioa eta larrialdi zerbitzuak publikora eskaintzeko.
Pertsonaia ezagunak
- Jose Luis Lopez Panizo (Sestao, 1922-1990), Athletic Clubeko jokalaria.
- Ignacio Ellacuria (Portugalete, 1930-1989), Askapenaren teologiaren bultzatzailea.
- Periko Solabarria (Portugalete, 1930-2015), apaiz ohi eta politikari ezkertiar abertzalea.
- Javier Sádaba (Portugalete, 1940-), filosofoa.
- Javier Clemente (Barakaldo, 1950-), futbol jokalari eta entrenatzailea.
- Andolin Eguzkitza (Santurtzi, 1953-2004), euskarazko idazlea eta eskualdeko lehenengo euskaltzaina.
- Patxi Lopez (Portugalete, 1959- ), Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria eta PSE-EEko idazkari nagusia.
- Carlos Sobera (Barakaldo, 1960-), kazetaria, telebista aurkezlea eta aktorea.
- Roberto Moso (Santurtzi, 1960-), Zarama taldeko abeslaria.
- Iosu Esposito (Santurtzi, 1960 - 1992), Eskorbuto taldeko gitarra jotzailea.
- Unai Basurko (Portugalete, 1973-) itsas-kirolaria.
- Julen Guerrero (Portugalete, 1974-) Athletic Clubeko jokalaria.
- Sonia Gonzalez (Barakaldo, 1977-), euskarazko idazlea.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.