Sestao River Club
Euskal kirol taldea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sestao River Club Sestaoko (Bizkaia) futbol taldea da, 1996an sortua, Sestao Sport zena desagertu eta gero. 1.400 bazkide ditu eta 420.000 €-tako aurrekontua.
Remove ads
Historia
Sestao Sport desagertzerakoan sorturiko talde gaztea da. Koloreak mantendu dituzte eta bigarren janzkeran izena ematen dion River Plateren kamiseta hartu dute. Maila beherenean hasi zuen ibilbidea eta 2014an Bigarren B mailako txapeldun izatera iritsi da. Ez du ordea igoerarik lortu, gertu izan bazuen ere. Albaceteren aurkako etxeko partida 3-1 irabazten zihoala 3-3 berdindu zuen eta Albaceten ere 0-2 irabazten hasi zen 2-2 berdinduz. Kanpoko golen balioak utzi zuen igoerarik gabe. Bigarren aukeran ez zen fin ibili eta kanporatua gelditu zen.
2019-20 denboraldiko Errege Kopan Lugo kanporatu zuen baina bigarren itzulian Athleticen aurka jokatzea egokitu zitzaion eta 30 urteren ondoren elkarren arteko derbi ofizialean bilbotarrak nagusitu ziren 0-4. 2022-23 denboraldian ere Athleticen aurka jokatu zuen eta 0-1 emaitzaz galdu zuen.
Remove ads
Futbol zelaia
Las Llanas, izen bereko kalean. 1923an zabaldua. 8.905 pertsonentzako lekua. Neurriak: 103 x 65 m. Entrenamendu zelaiak: Galindo futbol zelaiak, Ondejeda parkean.
Uniformea
Azken urteak
|
|
|
|
|
Datuak

2024-25 barne:
Sestao Sport
- 1916-1929: Erregional mailak.
- 1929-1931: Hirugarren Maila.
- 1931-1936: Erregional mailak.
- 1939-1940: Bigarren Maila.
- 1940-1954: Hirugarren Maila.
- 1954-1961: Bigarren Maila.
- 1961-1977: Hirugarren Maila.
- 1977-1985: Bigarren B maila.
- 1985-1993: Bigarren Maila.
- 1993-1995: Bigarren B maila.
- 1995-1996: Bigarren Maila.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 17
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 10
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 30
- Inoizko posturik hoberena: 4.a (Bigarren Mailan, 1939-1940).
Sestao River
- 1996-1999: Erregional mailak.
- 1999-2004: Hirugarren Maila.
- 2004-2005: Bigarren B maila.
- 2005-2006: Hirugarren Maila.
- 2006-2010: Bigarren B maila.
- 2010-2011: Hirugarren Maila.
- 2011-2017: Bigarren B maila.
- 2017-2021: Hirugarren Maila.
- 2021-2023: Bigarren Federazioa.
- 2023- : Lehen Federazioa.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 11
- Denboraldiak Lehen Federazioan: 2
- Denboraldiak Bigarren Federazioan: 2
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 11
- Inoizko posturik onena: 1.a (Bigarren B Mailan, 2013-14).
Guztira
2024-25 barne.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 17
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 21
- Denboraldiak Lehen Federazioan: 2
- Denboraldiak Bigarren Federazioan: 2
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 41
Remove ads
Azken urteetako ibilbidea
Remove ads
Palmaresa (Sestao River)
- Bigarren B maila (1): 2013-14
- Bigarren maila RFEF (1): 2022-23
- Hirugarren maila (2): 2004, 2006
- Bizkaiko Ohorezko futbol maila (1): 1999
Lehen taldea denboraldika
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads