Bilboko Renfe Aldirien C-1 linea ( estilitzatua) sareko lau lineetako bat da. Lineak 14 geltoki eta 14 kilometro ditu guztira eta Bilbo–Abando-Indalecio Prieto geltokia, Bilbo udalerrian dagoena, Santurtziko geltokiarekin lotzen ditu, Santurtzi udalerrian.
Bilbo–Abando ↔ Santurtzi | |||
---|---|---|---|
Bilboko Renfe Aldirien parte da | |||
c | |||
Lineko tren bat Peñotako geralekuan, Santurtziko geltokirantz | |||
Datu orokorrak | |||
Garraio mota | Aldiriko trena | ||
Eskualdeak | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Geltokiak | 14 | ||
Bidaiariak | 2 690 000 (2019)[1] | ||
Jabea | Bizkaiko Garraio Partzuergoa | ||
Ustiapena | |||
Hasiera | 1989 | ||
Eragilea | Renfe Operadora | ||
Ibilgailuak | 5 | ||
Datu teknikoak | |||
Luzera | 13,6 km | ||
Abiadura maximoa | 90 km/h | ||
|
C-1 linea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
1989. urtean inauguratu zen, Bilbo–Abando-Indalecio Prieto eta Santurtzi geltokien artean.
2019. urtean, 2 690 000 bidaiari eraman zituen, sareko 4tik 3.[1]
Historia
1980an, "Trenbide Aldirien Plana" onartu zen, Renfe Aldiriaken lehen 12 sareak garatzeko, horien artean Bilbo dagoelarik. 1989an, Javier Bustunduy RENFEko "aldiriko" unitate operatiboko lehen zuzendari bihurtu zen, sare horien sorrera sustatuz. Asmoa zen egungo trenbide-zerbitzuak birmoldatzea eta hiri handien inguruan beste zerbitzu berri batzuk sortzea, metropoli-garraio erakargarri eta moderno bat sortuz. Beste helburu bat zen herritarrek autoa etxean uztea eta, horren ordez, trenez joatea. Izan ere, lehen uste zen trenak erdiguneraino baino ez zirela iritsi behar, eta asmoa zen erabiltzaileek "nahierara" aukeratu ahal izatea trenetik jaitsiko ziren tokia, haien helmugaren arabera, eta beste garraiobide batzuk hartu ahal izatea, hala nola metroa.[2]
Orduan, hiru linea inauguratu ziren: , eta linea. Linea horrek, zehazki, Bilbo–Abando Indalecio Prieto eta Urduña geltokiak arteko ibilbidea egiten zuen.
1999 urtera arte, eta lineen helmuga, Santurtzi eta Muskizetik abiatuta hurrenez hurren, Bilbo–Naxa geltokia izan zen. Bilboko erdigunean ibiltzen ziren trenek, Olabeagako geltokia pasatu ondoren, gaur egungo Abandoibarra gunea zeharkatzen zuten, eta itsasadarrari jarraituz, Bilbo–Parke/Guggenheim geltokian geldialdia egiten zuten. Handik Uribitarte eta Erripa kaiak igaro eta Naxako geltokira heltzen ziren. Aldiz, linearen zerbitzuek Abandoko geltokia zuten helmugatzat.
Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatuta, Bilboko Renfe Aldirien Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen proiektua egin zen, zeinaren bigarren fasea Aldirien Hegoaldeko linea baitzen, eta Olabeaga eta Naxa arteko trenbidea aldatzean zetzan, Bilbo erdigunean zehar ibiliko zen trenbide berri bat sortuz. Hala, 2000 urtean Santimami, Autonomia, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak ireki ziren, eta eta lineak Abandoko geltokira bideratu ziren trenbide berrietatik. Abandoko geltokia Renferen aldiriko trenen linea guztien geltoki-buru bihurtu zen.
2004an Santimamiko geltoki intermodala eraiki zuten, trenbidea Bilboko metroa, Bilboko tranbia eta Bilbao Intermodalekin lotzen dituena.[3]
2009an Desertu–Barakaldo geltokia eta Arrontegi zubiaren arteko trenbidearen estalketa-lanei amaiera eman zitzaion.[3]
Ibilbidea
Bidea
eta linearen trenak Abandoko Indalecio Prieto geltokitik ateratzen dira, Castejon—Bilbo burdinbidearekin batera, eta Zabalburuko geralekura iristen dira, Abando inguruan. Handik, linea utzi eta Castejonera joango dira, iparralderantz Ametzolako geltokirantz, Bilbo—Santander burdinbidearekin batera. Handik, bakarrik, Abando inguratzen jarraitzen du Autonomia geltokira iritsi arte, tranbiaren azpitik, eta Santimamira doa, San Mames estadioaren azpitik. Hemen dago Santimamiko geltokia, Termibus, tranbia eta metroarekin korrespondentzia duena. Tuneletik irten ondoren, Olabeagako geltokia agertzen da, Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen atzean. BI-636 , A-8 , AP-8 , N-634 eta Bilboko itsasadarraren artean "harrapatuta" dagoen tarte baten ondoren, Zorrotzako geltokira iristen da, auzo homonimoan. Jarraian, Kadagua ibaia zeharkatzen du, Barakaldon sartzen da eta Lutxanako geltokira iristen da. Handik, itsasadarrarekiko paraleloan jarraitzen du, Arrontegi zubiaren azpian, Bizkaiko labe garaien etorbidearen azpian, Desertu–Barakaldoko geltokira iristeko. Kastaños errekastoa gurutzatu ondoren, linearen trenak Muskizera desbideratzen da bidea, Bilbo—Muskiz burdinbidetik, edo zuzen jarraitzen du Sestaoko geltokira, Santurtzirako norabidean. Sestaoren atzean, baita Sestaon ere, la Iberiako geralekua dago, hiriaren erdigunetik hurbilago. Gero, itsasadarraren paraleloan, beti bezala, Azeta parketik igaro eta Portugaleteko geralekura iristen da, Portugalete zeharkatzen du tunel baten azpitik eta Peñotan irteten da, beste geraleku bat herrian. Azkenik, Santurtzin, Santurtziko geltokia dago. Hemen amaitzen da linearen ibilbidea.
Geltokiak
Geltokia | Gunea | Udalerria | Konexioak | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
■ | Bilbo–Abando-Indalecio Prieto | 1. gunea | Bilbo | A2314 A2324 A3115 A3122 A3136 A3137 A3144 A3151 A3223 A3336 A3340 A3514 A3515 A3521 A3911 A3912 A3912 A3917 A3925 01 03 10 28 30 40 56 58 62 71 72 75 77 85 A1 A2 A5 A7 E1 G2 G3 G4 G5 G6 G7 G8 | ||||
● | Zabalburu | 1. gunea | Bilbo | A2312 A3512 A3514 A3515 A3915 A3916 A3923 A3926 A3927 A3933 30 71 75 76 G5 G7 | ||||
● | Ametzola | 1. gunea | Bilbo | 27 57 72 77 A8 G3 | ||||
● | Autonomia | 1. gunea | Bilbo | 57 88 | ||||
● | Santimami | 1. gunea | Bilbo | A0651 A2318 A3247 A3341 A3342 A3343 A3414 A3512 A3513 A3523 A3915 A3916 28 38 62 | ||||
● | Olabeaga | 1. gunea | Bilbo | A3 | ||||
● | Zorrotza | 1. gunea | Bilbo | 18 85 | ||||
● | Lutxana–Barakaldo | 2. gunea | Barakaldo | A3115 A3122 A3137 | ||||
● | Desertu–Barakaldo | 2. gunea | Barakaldo | A3136 A3141 A3144 2 | ||||
● | Sestao | 2. gunea | Sestao | A3115 A3122 A3129 A3131 A3142 | ||||
● | la Iberia | 2. gunea | Sestao | |||||
● | Portugalete | 2. gunea | Portugalete | |||||
● | Peñota | 2. gunea | Santurtzi | A3135 A3321 | ||||
● | Santurtzi | 2. gunea | Santurtzi | A2315 A3115 A3136 A3323 A3332 A3333 A3335 |
Ustiapena
Gaur egun, Renfe Operadora enpresak ustiatzen du linea.
Maiztasunak
C-1 lineko maiztasunak, 2021eko maiatzaren 18an[4] | |||||||||||||||||||||
Astelehendik Ostiralera | Larunbatak | Igandeak | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
05:00 | 06:00 | 09:00 | 13:00 | 16:00 | 18:00 | 21:00 | 23:00 | 05:30 | 07:30 | 23:00 | 05:30 | 07:30 | 23:00 | ||||||||
30' | 20' | 30' | 20' | 30' | 20' | 30' | 60' | 30' | 60' | 30' |
Batez besteko denborak
Ibilbideko batez besteko denborak adierazgarriak dira, eta trafikoaren edo beste ezusteko batzuen arabera alda daitezke.
lineak Bilbo–Abando-Indalecio Prieto geltokia honako hauekin komunikatzeko aukera ematen du:[5]
- Santimami -rekin 5 minutuan
- Desertu–Barakaldo -rekin 13 minutuan
- Portugalete -rekin 18 minutuan
- Santurtzi -rekin 22 minutuan
Flota
Linean 5 ibilgailuk egiten dute lan guztira.[6]
Eraikitzailea | Eredua | Zenbakia | Urtea | Luzera (m) | Garaiera (m) | Edukiera | Ateak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles | Renfe 446 | 5 | 1989 | 75,93 | 4,185 | 759 | 9 |
Tarifak
Linea honek Bilboko Renfe Aldiriak sareko tarifak aplikatzen ditu.[7]
2020ko Bilboko Renfe Aldirietako tarifak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Txartela | 1 gune | 2 gune | 3 gune | 4 gune | 5 gune |
Joango txartela | 1,80 € | 1,95 € | 2,05 € | 2,60 € | 3,35 € |
BARIK edo Credirenfe | 1,06 € | 1,41 € | 1,56 € | 1,92 € | 2,46 € |
Hileko abonamendu mugatua | 32,40 € | 35,20 € | 39,60 € | 57,10 € | 67,55 € |
Hileko abonamendu mugagabea | 49,10 € | 53,30 € | 55,65 € | 65,30 € | 74,40 € |
Deskontuak:
|
Guneak
Lineak Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2 gune zeharkatzen ditu:[8]
Bidaiariak
Azkeneko bi hamarkadetan bidaiari gehieneko urtea 2001 izan zen, 13 280 000 balioztapen egin zirela.
Ordutik, linearen erabilpena urtez urte jeitsiz joan da, izan ere 2002tik Bilboko metroaren 2. linea martxan jarri eta ondorengo luzapen ezberdinak direla eta bidaiarien aldaketa gertatu da trenetik metrora.
Bestalde, 2003ko azaroan linearen ixtea ere nabaritu da, izan ere garaian Bilbo–Parke/Guggenheim geltokia Renfeko aldirien sareko geltokirik erabiliena izan zen. Hala, 2012an izandako igoera txikia salbu, gainontzeko urteetan urtez urte bidaiarien beherakada gertatu da.
2003tik 2004ra bidaiarien beherakada nabaria gertatu zen, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren hitzetan lan-gatazkek zerbitzuan eragindako gertakarien kausaz.[9]
2005ean Bilboko metroa Sestaora heldu ondoren lanegunetan bidaiarien beherakada nabaria gertatu zen, hurrengo urtean 1,5 milioi bidaiari galdu zirela. Antzeko joera ikusi zen 2007an metroa Portugaletera eta 2009an Santurtzira heldu ondoren. Azken luzapen hau ireki eta gero, 2010ean beherakadarik handiena gertatu zen aurreko urtearekin alderatuz, linearen bidaiarien %53a galdu zela, ia 6,7 milioi bidaiari garraiatzetik 3,6 milioi garraiatzera pasaz.[10]
2011tik (2 927 000 bidaiari) beherakada ahulduz joan da, 2012an 2 591 000 2013an 2 396 000 eta 2014an 2 259 000 bidaiari garraiatuz.[11]
2014an hondoa jo eta hurrengo bi urteetan bidaiarien igoera gertatu da, nahiz eta oso ahula izan, 2016an 2 309 000 bidaiari zenbatu zirela.[12]
2016 eta 2019 artean, bidaiari kopurua handitzen hasi zen, 2016an 2 309 000 izatetik 2019an 2 890 000 izatera.[1]
Etorkizuna
Geltoki hauetan lanak egitea aurreikusi da:
- Desertu–Barakaldo geltokia: geltokia guztiz moldatuko da, trenbidearen 200 m. lurperatuz. Geltokia eta merkatal-gunea jasoko dituen eraikin berria egingo da.
- Lutxana–Barakaldo geltokia: egungo geltokia Sefanitro aldera mugitzen bada, baliteke Burtzeña auzoan geltoki berria eraikitzea.
- La Iberiako geralekua: geralekua Siderurgiaren Museoari zerbitzu emateko birkokatuko da.
- Portugaleteko geralekua: geralekua lurperatuko dute, sei solairuko merkatal-gunea eta Sotera de la Mier kalera joango diren igogailuak eraikitzeko.
- Bizkaia Zubiko geltokia: Portugaleten Bizkaiko Zubiaren ondoan geltoki berria eraikitzeko nahia azaldu zen, Peñota eta Portugalete geltokien artean. Geltokien arteko trenbidea tunel batetik igarotzen da, eta trenbide tartea eraiki zenetik, etorkizunari begira geraleku berri hori eraikitzeko prestatu zen.
Gainera:
- Trenbidea aldirietako trenek ez ezik merkantzia-trenek ere erabiliko dute. Bilboko portutik datozen trenek ez dute linea erabiliko, Serantes mendipean zehar dagoen tunela erabiliz linean zehar ibiliko baitira.[13][14]
- Urdialaitzeko hiritarrek Bilboko Renfeko Aldirien linea honen zabalkuntza eskatu dute Bilbon lan egiten dutenen zerbitzura.[15]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.