From Wikipedia, the free encyclopedia
Trainerua arraunketarako ontzi mota bat da, Bizkaiko golkoan tipikoa.
Jatorrian, inguraketa-arrantzarako erabiltzen ziren arraunontziak ziren, batez ere antxoa harrapatzeko; maiz bela txiki bat izaten zuten lagungarri.
Desafioen bidez, kirol arlora pasatu zen, eta gerora, estropadak, txapelketak edo norgehiagokak antolatu ziren traineru modalitateetan.
Estropada horietan garrantzitsuena Kontxako Bandera da.
2003an Traineru Kluben Elkartea (TKE) delakoa sortu zuten, Galizia, Asturias, Kantabriako eta Euskal Autonomia Erkidegoko ontziak batzen dituena. Urte hartatik, TKE Liga antolatzen dute; hori da traineruen Liga nagusia.
Traineruan 13 arraunlari eta patroia aritzen dira. Gaur egun, arraunlariak binaka eseri ohi dira, bakoitza banda batera arraun eginez, eta brankan dagoen aurrekoa bakarrik, lagunik gabe, aritzen da. Garai batean beste antolaera batzuk ere baziren: adibidez, hankekoa bakarrik, atzeko tostan eta kontrako bandan kontrankekoa, gero bina arraunlariko bost tosta, eta azkenik aurrekoa bakarrik.
Traineruak neurri hauek izan ohi ditu: 12 metroko luzera, 95 cm brankan, 75 cm popan, eta 60,5 cm-ko garaiera. Ontzi osoaren pisuak gutxienez 200 kilokoa izan behar du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.