Donostiako Loiola auzoko Txominenean jaio zen. Hiru urteko zelarik, Donostiako Egia auzora aldatu zen familiarekin. Hamahiru urterekin idazkaritza ikasten hasi eta hamaseirekin, berriz, erizaintzaren ikasketari ekin zion. Historiako lizentzia eskuratu zuen Bartzelonan 1975 urtean.[1]
Familia abertzale batean sortua, hiru neba-arreba ziren eta aita zortzi urtez egon zen kartzelan heriotza-zigorra jasota. Aita hil zenean hasi zitzaion euskararen aldeko jarrera sendotzen. Ramon Saizarbitoriak eta Ibon Sarasolak gurasoek markatutako bidetik aldentzeko indarra eman ziotela adierazi du.[2]
Hedabideetan ere lan egin du, artikuluak idazten eta solaskide moduan. 1977an Egin egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik EITB, El Diario Vasco (Zabalik gehigarrian, bereziki eta ostean zutabegile bezala astero), Deia eta El Mundon ere jardun du.
(Katalanez)Per què, menut? (Sant Boi de Llobregat: Ediciones del Mall, 1982). Itz. Josep Daurella
(Gaztelaniaz)¿Por qué, Panpox? (Sant Boi de Llobregat: Ediciones del Mall, 1986). Itz. egilea bera: Arantxa Urretabizkaia
(Bulgarieraz)Червената тетрадка; Защо пампушко? (Sofia: Panorama, 2018). Itz. María Pachkova. Liburuak Koaderno gorriaren itzulpena eta beste lan batzuk ere jasotzen ditu.
(Bulgarieraz)Червената тетрадка; Защо пампушко? (Sofia: Panorama, 2018). Itz. María Pachkova. Liburuak Zergatik panpoxen itzulpena eta beste lan batzuk ere jasotzen ditu. Bulgarierarako itzulpena aurkeztu da Bulgariako Sofia eta Plovdiv hirietan, Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 kultur hiriburutzak bultzatutako programari esker sortutako liburua.[14]
Hiru mariak
(Gaztelaniaz)Las tres marías (Donostia: Erein, 2011). Itz. Cristina Fernández