2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 51. edizioa izan zen. Atenaseko O.A.C.A. Olympiako Klisto Gymnastirio aretoan ospatu zen, Grezian. Finalerdia maiatzaren 18an jokatu zen, eta finala maiatzaren 20an. Aurkezleak Maria Menounos eta Sakis Rouvas (2004ko greziar ordezkaria) izan ziren.
Remove ads
Garailea Finlandiako Lordi taldea izan zen, "Hard Rock Hallelujah" abestiarekin. Finlandiaren lehen garaipena izan zen. Aurreko pop irabazleengandik aldentzen zen hard rock generoagatik eta taldearen munstro-janzkerengatik nabarmendu zen Lordiren garaipena.
Hogeita hamazazpi herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioko errekorra baino bi gutxiago. Armeniak lehen agerpena egin zuen. Bestalde, Austria eta Hungariak partaidetza eten zuten. Serbia eta Montenegrok parte hartzeko izena eman ostean utzi zuen lehiaketa, ordezkaritza hautatzeko prozesuan Serbia eta Montenegroko telebista-erakundeen artean desadostasuna azaleratu zelako; hala ere, botoa emateko eskubidea gorde zion Europako Irrati-Telebista Batasunak Serbia eta Montenegrori.
Remove ads
Lehiaketa
Lehiaketak finalerdi bat eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta beraiez aparte, aurreko edizioko lehen hamar sailkatuak zuzenki agertu ziren finalean. Gainontzako herrialdeek finalerdian jokatu zituzten finalerako hamar pase.
Finalerdia
Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.
- Lerro batzuk gaztelaniaz ere.
- Lerro batzuk frantsesez ere.
Finala
- Hitz batzuk gaztelaniaz.
- Lerro batzuk frantsesez ere.
Remove ads
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Eurovision webgune ofiziala
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads