2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa

From Wikipedia, the free encyclopedia

2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Remove ads

2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 59. edizioa izan zen. Kopenhageko B&W Hallerne aretoan ospatu zen, Danimarkan. Finalerdiak maiatzak 6 eta 8an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 10ean. Aurkezleak Pilou Asbæk, Nikolaj Koppel eta Lise Rønne izan ziren. Lehiaketako garailea Austria ordezkatzen zuen Conchita Wurst drag artista izan zen, "Rise Like a Phoenix" kantuarekin. Austriak lortutako bigarren garaipena izan zen, lehenago 1966an irabazi zuelarik. Bigarren postua Herbehereetako ordezkaria zen The Common Linnets duoarentzat izan zen, "Calm After the Storm" kantuarekin herrialdearen postu hoberena lortuz 1975 ostean. Suediako ordezkaria zen Sanna Nielsen, "Undo" kantuarekin, hirugarren izan zen.

Datu azkarrak Lehen finalerdia, Bigarren finalerdia ...
Remove ads
Thumb
B&W Hallerne, Eurovision 2014-ko egoitza, jatorriz ontziola izandako eraikina.
Thumb
Conchita Wurst "Rise Like a Phoenix" abesten lehiaketaren eszenatokian.

37 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urteetan baino gutxiagok. Polonia lehiaketara itzuli zen bi urteko eten baten ostean, eta Portugal urte baten ostean. Aldiz, Bulgaria, Kroazia, Serbia eta Ziprek partaidetzari uko egin zioten arazo ekonomikoak zirela eta.

Conchita Wursten partaidetza eta garaipenak erantzun eta erreakzio ezberdinak eragin zituen, LGBT eskubideen garapen kontrajarriak medio.

Remove ads

Lehiaketa

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Danimarka) zuzenki sailkatu ziren finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortzen zutelarik finalerako pasea.

Lehen finalerdia

Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Frantzia eta Danimarkari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...

Bigarren finalerdia

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Erresuma Batua eta Italiari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...

Finala

Informazio gehiago Ordena, Herrialdea ...
Remove ads

Kanpo estekak


Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads