From Wikipedia, the free encyclopedia
1991ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 36. edizioa izan zen. Erromako Cinecittà estudioetan ospatu zen, Italian, maiatzaren 3an. Aurkezleak Gigliola Cinquetti (1964ko irabazlea) eta Toto Cutugno (1990eko irabazlea) izan ziren.
1991ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Maiatzaren 3, 1991 |
Egoitza | Cinecittà, Erroma |
Aurkezlea(k) | Gigliola Cinquetti Toto Cutugno |
Antolatzailea | Radiotelevisione Italiana (RAI) |
Partaide kopurua | 22 |
Irabazlea | "Fångad av en stormvind" Carola Suedia |
Hasiera batean, lehiaketa Sanremon ospatzea erabaki zen, Teatro Ariston antzokian, han ospatzen den Sanremoko kantu jaialdiaren omenez, Eurovision lehiaketa sortzeko eredua izan zelako. Hala ere, Golkoko Gerraren inguruan segurtasun kezkak azaldu ziren, eta RAIk lehiaketa Italiako hiriburura eramatea erabaki zuen.
Garailea Suediako Carola izan zen, "Fångad av en stormvind" kantuarekin. Suediaren hirugarren garaipena izan zen. Suediako Carolak eta Frantziako Aminak puntu kopuru berdina lortu zuten. 1969tik lehen aldiz eman zen berdinketa bat sailkapenaren buruan, baina 1969an ez bezala, berdinketa hausteko arauak zeuden indarrean. Bai Suediak bai Frantziak lau hamabi-puntu sorta lortu zituzten, baina Suediak bost hamar-puntu sorta lortu zituen eta Frantziak bi; hori dela eta, Suedia suertatu zen garaile.
Hogeitabi herrialdek hartu zuten parte, aurreko urteko kopuru berdina, ordungo errekorra. Herbehereek etena egin zuten partaidetzan, erabakitako data Herbeheretan Memoria Eguna izateagatik. Maltak hamasei urte ostean bueltatzeko aukera izan zuen. Alemaniak lehen aldiz hartu zuen parte herrialde bateratu bezala.
Ordena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 | Jugoslavia | Serbokroaziera | Baby Doll | "Brazil" (Бразил) | Brasil | 21 | 1 |
02 | Islandia | Islandiera | Stefán & Eyfi | "Nína" | — | 15 | 26 |
03 | Malta | Ingelesa | Georgina & Paul Giordimaina | "Could It Be" | Izan al daiteke | 6 | 106 |
04 | Grezia | Greziera | Sophia Vossou | "I anixi" (Η άνοιξη) | Udaberria | 13 | 36 |
05 | Suitza | Italiera | Sandra Simó | "Canzone per te" | Zuretzako abestia | 5 | 118 |
06 | Austria | Alemana | Thomas Forstner | "Venedig im Regen" | Venezia euritan | 22 | 0 |
07 | Luxenburgo | Frantsesa | Sarah Bray | "Un baiser volé" | Ostutako musu bat | 14 | 29 |
08 | Suedia | Suediera | Carola | "Fångad av en stormvind" | Haize ekaiztsu batek harrapatuta | 1 | 146 |
09 | Frantzia | Frantsesa | Amina | "C'est le dernier qui a parlé qui a raison" | Hitz egiten azkenak dauka arrazoia | 2 | 146 |
10 | Turkia | Turkiera | İzel Çeliköz, Reyhan Karaca & Can Uğurluer | "İki Dakika" | Bi minutu | 12 | 44 |
11 | Irlanda | Ingelesa | Kim Jackson | "Could It Be That I'm In Love" | Izan al daiteke maiteminduta nagoela | 10 | 47 |
12 | Portugal | Portugesa | Dulce Pontes | "Lusitana paixão" | Lusitaniar grina | 8 | 62 |
13 | Danimarka | Daniera | Anders Frandsen | "Lige der hvor hjertet slår" | Bihotzek taupadak egiten dituzten lekua | 19 | 8 |
14 | Norvegia | Norvegiera | Just 4 Fun | "Mrs. Thompson" | — | 17 | 14 |
15 | Israel | Hebreera | Duo Datz | "Kan" (כאן) | Hemen | 3 | 139 |
16 | Finlandia | Finlandiera | Kaija Kärkinen | "Hullu yö" | Gau ero bat | 20 | 6 |
17 | Alemania | Alemana | Atlantis 2000 | "Dieser Traum darf niemals sterben" | Amets hau ez da inoiz hil behar | 18 | 10 |
18 | Belgika | Nederlandera | Clouseau | "Geef het op" | Emazu amore | 16 | 23 |
19 | Espainia | Gaztelania | Sergio Dalma | "Bailar pegados" | Helduta dantzatzea | 4 | 119 |
20 | Erresuma Batua | Ingelesa | Samantha Janus | "A Message to Your Heart" | Mezu bat zure bihotzera | 10 | 47 |
21 | Zipre | Greziera | Elena Patroklou | "SOS" | — | 9 | 60 |
22 | Italia | Napoliera | Peppino di Capri | "Comme è ddoce 'o mare" | Zeinen goxoa den itsasoa | 7 | 89 |
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.