From Wikipedia, the free encyclopedia
Islandiera (íslenska) Islandiako hizkuntza ofiziala da. Hizkuntza germaniko horrek flexibotasun nabaria mantentzen du, latina, greziera klasikoa edota antzinako ingelesaren antzera. Germaniar hizkuntzen artean, islandierak, alemanierak eta faroerak bakarrik gordetzen dituzte kasuak. Egun ere, bere antzinako formaren nahiko antzekoa da.
Islandiera | |
---|---|
ايسلاندى — íslenska | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Islandia Danimarka eta baita Norvegia, AEB eta Kanadan ere |
Hiztunak | 320.000 |
Ofizialtasuna | Islandia |
Araugilea | Islandiar Ikasketen Árni Magnússon Institutua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak ipar-germaniar hizkuntzak Scandinavian languages (en) mendebaldeko eskandinaviar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, hizkuntza fusionatzailea, adjective-noun (en) eta hizkuntza sintetikoa |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia eta geroaldia |
Modu gramatikalak | indikatiboa, subjuntiboa eta agintera |
Genero gramatikalak | genero femeninoa, genero maskulinoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, akusatiboa, datiboa eta genitiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa, Icelandic alphabet (en) eta Icelandic Braille (en) |
Aurrekaria | Old Icelandic (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | is |
ISO 639-2 | isl ice |
ISO 639-3 | isl |
Ethnologue | isl |
Glottolog | icel1247 |
Wikipedia | is |
Linguasphere | 52-AAA-aa |
ASCL | 1502 |
IETF | is |
Historikoki, indoeuropar hizkuntza mendebaldekoena izan zen, baina ez da hala portugaldarrak Azoreetara bizitzera joan zirenetik. Mendebaldeko norvegierak, faroerak eta nornerak (hildako hizkuntza) mendebaldeko eskandinaviar hizkuntzak osatzen zituzten iraganean eta suedierak, danierak eta ekialdeko norvegierak ekialdeko eskandinaviar hizkuntzak ziren. Bi talde horiek gaur egungo Norvegiako hizkuntzan eragin zuten. Egun, haiek guztiek kontinenteko taldea (daniera, suediera eta norvegiera) eta uharteetako taldea (islandiera eta faroera) dute.
Hiztun gehienak –320 000 pertsona, gutxi gorabehera– Islandian bizi dira; 8000 baino gehiago Danimarkan (haietako 3000 ikasleak dira). 5000 hiztun inguru AEBetan bizi dira eta 1400 baino gehiago, Kanadan, Manitoban batez ere. Islandiako biztanleriaren % 97k ama-hizkuntza du, baina beste herrialdeetan hiztunen kopurua murrizten da.
Arni Magnussnarraren institutua (Stofnun Árna Magnússonar í íslenskum fræðum) islandiera ikertzeko gune nagusia da. Islandieraren batasunak –unibertsitateak, margolariak eta kultura, hezkuntza eta zientziaren elkartea batzen ditu– gobernuarekin hizkuntz politika adosten du.
1995etik, urtero islandieraren eguna azaroaren 16an ospatzen da.
Islandiera eskandinaviar hizkuntzen kidea da. Antzinako islandierak mendebaldeko eskandinaviar dialekto batean oinarria zuen. Gaur egungo islandiera uharteetako eskandinaviar hizkuntzen kidea da (faroerarekin batera); hizkuntza horiek ez zuten izan harremanik beste hizkuntzekin denbora luzez eta, beraz, esan dezakegu beren taldean (germaniar hizkuntzen artean) bakartuak direla.
Islandieraren historia IX. mendean hasi zen, antzinako eskandinavieraz hitz egiten zuten norvegiarrak Islandiara etortzearekin. Islandierazko testu zaharrenak K. A. 1100ean gutxi-gorabehera idatzi ziren. Testu horiek gehienak olerkiak eta legeak dira, ahozko hizketaren bidez bakarrik gordetzen zirenak lehenago. Horietako ezagunenak sagak (islandieraz saga hitzak «historia» esan nahi du) eta eddak dira, Snorri Sturlusonek idatzitakoak.
Sagen hizkuntzari «antzinako islandiera» deritzo; antzinako eskandinavieraren, bikingoen hizkuntzaren, aldaera da. Hizkuntza horrek zelta hizkuntzen eragina zuen halaber.
Islandia Europatik oso urrun dagoela eta, historian zehar islandiera ez zen errotik aldatu eta, beraz, gaur egungoa antzinako eskandinavieraren oso antzekoa da. Hiztunak hizkuntzaren garbitasuna mantentzen ahalegintzen dira, hitz berriak jatorrizko erroetatik sortuz (horri purismo deritzo).
XIV. mendean itzuli zen islandierara lehenengo zientzietako liburua, aritmetikaren ikasgaiak zituena, latinetik.
Islandiako lehenengo biztanle gehienak Norvegiatik iritsi ziren; antzinako eskandinavieraren mendebaldeko dialektoaz hitz egiten zuten. Isolamendua zela eta, beraz, beste hizkuntzen eraginaren eza zela eta, islandieraren garapena erabat burujabea izan zen, baina ez da uste behar etorkin horiek guztiek hizkuntza berberaz hitz egiten zutenik. Gehienak mendebaldeko Norvegiakoak izan arren, batzuk beste eskualdeetakoak ziren, baita beste eskandinaviar lurraldeetakoak ere. Horren ondorioz, norvegiar dialekto askok islandieran eragina izan zuten, baina biztanleen nahasketak –Alþingian (biztanleen urteko biltzarra) bereziki– dialektoen arteko bestelakotasunak kendu zituen. Islandieraren garapena lehenengo herrixkaren sorrerarekin hasi zen. Hizkuntza tonal baten ezaugarri guztiak galdu zituen (ezaugarri horiek gaur egungo norvegiera eta suedieran ikusten dira oraindik ere, hau da, hitz berak esanahi ezberdinak ditu, tonu ezberdinez ahoskatzen bada).
Islandieraren hiztun gehienak Islandian bizi dira, 290 000, 2007ko datuen arabera. 8165 hiztun Danimarkan bizi dira eta horietako 3000 ikasleak dira. Hiztun batzuk AEBetan (5655 gizaki 2000an) eta Kanadan (2385 gizaki 2001ean, Manitoban batez ere) bizi dira, baita Errusian (233 hiztun, 2010ean) ere. Islandian izan ezik, hiztunen kopurua murrizten ari da.
Guztizko hiztun kopurua 306 000 gutxi-gorabehera zen 2007an.
Islandierak dialekto gutxi ditu.
Honako hauek dira:
Danimarkaren menperatzearen garaian danierak eragin esanguratsua izan zuen islandieran, Reykjavikeko biztanleen hizketan bereziki, baina XIX. mendearen hasieran, Rasmus Christian Rask eta bertako batzuen jarduerari esker, islandiera hizkuntza garbia bihurtzen hasi zen.
Euskara-islandiera pidgina, Espainiako arrantzaleekin hitz egiterakoan erabiltzen zena, ere aipatzekoa da.
Alfabetoa latindar alfabetoaren aldaera da eta 32 hizki ditu. Zazpi bokal diakritiko ditu: Á, É, Í, Ó, Ú, Ý, Ö; idazketak hiru hizki berezi, Ð/ð (bokalen arteko euskal d bezala ahoskatzen da), Þ/þ (Espainiako gaztelania estandarreko z bezala ahoskatua, edo ingelesezko think hitzeko th bezala) eta Æ/æ —ai ahoskatzen da—, ere baditu.
A / a | Á / á | B / b | D / d | Ð / ð | E / e | É / é | F / f |
G / g | H / h | I / i | Í / í | J / j | K / k | L / l | M / m |
N / n | O / o | Ó / ó | P / p | R / r | S / s | T / t | U / u |
Ú / ú | V / v | X / x | Y / y | Ý / ý | Þ / þ | Æ / æ | Ö / ö |
Islandiera hizkuntza germaniarrik garbienetakoa da; izan ere, askotan normandar-germaniar hizkuntzekin alderatuta (eta alemaniarrekin, orokorrean) oso hitz ezberdinak baititu. Kontzeptu modernoak, terminologia filosofikoari zein zientifikoari dagozkienak izendatzeko, hizkuntza askotan jatorri grekoa edo latinoa duten hitzak erabiltzen dira, baina islandieraz, ez.
Euskararekin ere horrelako joerak nagusi ziren XX. mendearen hasieran. Islandian garbizaletasuna XVII. mendean sortu zen, danieraren eta alemanaren eraginaren aurka; XVIII. mendearen amaieran doktrina izan zen, eta Rasmus Rask hizkuntzalariarekin bultzada hartu zuen XIX. mendearen lehen erdian.[1] Oso garrantzitsua izan zen XIX. eta XX. mendeetan.[2]
Hitzak alderatzeko:
Euskara | Alemana | Islandiera | Hitzaren esanahia |
---|---|---|---|
hies | Aids | alnæmi | sentiberatasunoso (al = oso, næmi = sentiberatasun) |
barometro | Barometer | loftvog | aireorratz (loft = aire, vog = orratz, balantza edo pisu) |
bateria | Batterie | rafgeymir | indarrontzi (raf = indar, geymir = ontzi) |
liburutegia; biblioteka (publikoa; etxekoa) | Bibliothek | bókasafn | Liburubilduma (bók = liburu, safn = bilduma) |
Hala eta guztiz ere, ahozkoan bereziki, beste hizkuntzetatik hartutako hitz batzuk daude, adibidez, klukka («erloju», zelta jatorriko hitza). Islandieraren aldaera erabat garbia dago halaber, «islandiera garaia» izenekoa eta hitz jatorrak bakarrik dituena, baina hedapenik gabekoa eta interneten bakarrik erabiltzen dena.
Islandierak «silaben oreka» du fonetikan, norvegierak, faroerak eta suedierak bezala; hau da, azentua dagoen silaban bokal bat kontsonante luze baten edo kontsonante multzo baten aurretik labur bihurtzen da; bestela, bokal bat luze bihurtzen da.
Islandierak monoptongoak eta diptongoak ditu; bokalak laburrak edo luzeak izan daitezke.
Monoptongoak:
Aurrekoak | Erdikoak | Atzekoak | |
---|---|---|---|
Goikoak (estuak) | i: i (í ý) | u: u (ú) | |
Goikoak (zabalak) | ɪ: ɪ (i y) | ʉ: ʉ (u) | |
Erdikoak | ε: ε (e) œ: œ (ö) | ɔ: ɔ (o) | |
Behekoak | a: a (a) |
Islandierazko diptongoak honako hauek dira: æ [ai] [a: i], au [œy] [œ:y], á [au] [a: u], ei, ey [εi] [ε:i], ó [ou] [o: u].
Ezpainkariak | Aurremihikariak | Palatalak | Aho-gingilezkoak | Eztarrikoak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sudurkariak | (m̥) | m | (n̥) | n | (ɲ̊) | (ɲ) | (ŋ̊) | (ŋ) | ||
Leherkariak | pʰ | p | tʰ | t | (cʰ) | (c) | kʰ | k | ||
Igurzkariak | Txistukariak | s | ||||||||
Eztxistukariak | f | v | θ | (ð) | (ç) | j | (x) | (ɣ) | h | |
Albokariak | (l̥) | l | ||||||||
Dardarkariak | (r̥) | r |
Islandierazko p, t eta k hasperenketarekin ahoskatzen dira –[pʰ, tʰ, kʰ]– beste germaniar hizkuntzetan bezala; b, d eta g letrek hots berberak, baina hasperenketa gabekoak adierazten dituzte. kk, pp eta tt hasperenketa dute beren aurretik –[ʰk:, ʰp:, ʰt:]– eta luzeak dira. Islandierak kontsonante ozenak, baina ahoskabeak –[r̥, l̥, n̥, ɲ̊, ŋ̊]– ere baditu.
Azentua beti lehen silaban joaten da, baita maileguetan ere (prófessor [`pro: ufεsɔr]), azentu gabeko aurrizkiak dituzten hitz bakan batzuetan izan ezik.
Flexibotasun nabaria du egun ere, beste eskandinaviar hizkuntzek (faroera izan ezik) ez bezala. Morfologia antzinako eskandinavieraren morfologiaren antzekoa da. Bukaeran atal oso bat dago artikulu honetan, morfologia luze azaltzeko.
Alemanez bezala, hiru genero (maskulinoa, femeninoa eta neutroa) eta lau kasu (nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa) daude, baita artikulua eta bi numero (singularra eta plurala) ere.
Artikulu zehaztua (euskaraz, «-a»z adierazlea duena, hots, "semea") bakarrik du, beti hitzei eransten zaiena; izenek bezala, artikuluak hiru genero ditu eta izenaren kasuaren arabera aldatzen da: armurinn = armur «esku» + inn («-a») < armur hinn («esku hori»); kinnarinnar = kinnar («masaila») + innar («-a») < kinnar hinnar («masaila horren»). Artikulu zehaztua, hitzei ez atxikitakoa –hinn–, gaur egun idatzizko hizketan erabiltzen da bakarrik: hinn gamli maður («gizon zaharra» —«gizon zahar hori»—) = gamli maðurinn.
Plurala erroko bokalak aldatuz zein atzizkien bidez adierazten da: hestur «zaldi» — hestar «zaldiak», tré «zuhaitz» — trær «zuhaitzak» etab.
Abidide baten bidez (hestur «zaldi»), taula honek izen maskulinoen deklinabidea erakusten du kasua, pluraltasuna eta artikulu zehaztuaren arabera.
M1 | Singularra | Plurala | Artikuluarekin (zehaztu singularra) | Artikuluarekin (zehaztu plurala) | |
---|---|---|---|---|---|
Nominatiboan | hestur | hestar | hesturinn | hestarnir | |
Akusatiboan | hest | hesta | hestinn | hestana | |
Datiboan | hesti | hestum | hestinum | hestunum | |
Genitiboan | hests | hesta | hestsins | hestanna |
Islandierazko aditzek denborak, moduak, konjugazioa eta bozak dituzte. Ingelesak eta alemanak bezala, aditz «indartsuak» eta aditz «indargabeak» ditu. «Indargabeak» arauaren arabera aldatzen dira lehenaldian eta aditz «indartsu» bakoitza, berriz, era berezi batean aldatzen da lehenaldian:
Orainaldia eta lehenaldia bakarrik flexioaren bidez osatzen dira; beste denborak aditz osagarrien bidez osatzen dira: adibidez, perfektua hafa «eduki (aditza)» aditzaren bidez osatzen da.
Islandierak eta ingelesak hizkuntza arbasoak partekatzen dituztenez, eta biak germaniar hizkuntzak izanik, bi-bietan oso antzeko hitz ezagun batzuk daude; esanahi bera edo antzekoa dute eta erro komun batetik datoz. Posesiboa sarritan -s atzizkiaz adierazten da, ingelesez bezala. Hizkuntza bakoitzak izan dituen aldaketa fonologikoak eta ortografikoak ezberdinak dira: horregatik, ortografia eta ahoskera ezberdinak azaltzen dira, baina kasu askotan antzekoak dira oraindik. Hona adibide batzuk.
Islandierak hitz-forma ugari ditu sortzen ditu; Izenordain, izen, aditz, izenondo eta numeralen kategorietako hitzekin batez ere. Jarraian, kategoria garrantzitsu horien flexio-adibideak aurkeztuko dira.
Islandieraz, ingelesez bezala, pertsona-izenordainak lau kasuren bidez flexionatzen dira. Hirugarren pertsonan, hiru genero bereizten dira, genero neutroko izenordain bat ere baitago. Hoona hailen flexioaren ikuspegi orokorra da hau:
Singularra | 1. pertsona | 2. pertsona | 3. pertsona (maskulinoa) | 3. pertsona (femeninoa | 3. pertsona(k) | 3. pertsona (genero neutroa) |
---|---|---|---|---|---|---|
Nominatiboa | ég (ni, nik) | þú (hi, hik) | hann (hura, hark) | hún (hura, hark) | það (hura, hark) | hán |
Akusatiboa | mig (ni) | þig (hi) | hann (hura) | hana (hura) | það (hura) | hán |
Datiboa | mér (niri) | þér (hiri) | honum (hari) | henni (hari) | því (hari) | háni |
Genitiboa | mín (nire) | þín (hire) | hans (haren) | hennar (haren) | þess (haren) | háns |
Alemanez ez bezala, pluralezko hirugarren pertsonan ere genero bereizketa dago,. þau forma neutroa pertsona talde mistoetarako erabiltzen da eta, beraz, ohikoena da; forma maskulinoak eta femeninoak sexu bereko taldeei bakarrik egokitzen zaizkie.
Plurala | 1. pertsona | 2. pertsona | 3. pertsona
(maskulinoa) |
3. pertsona (femeninoa) | 3. pertsona | 3. pertsona (genero neutroa) |
---|---|---|---|---|---|---|
Nominatiboa | við (gu, guk) | þið (zuek) | þeir (haiek) | þær | þau | |
Akusatiboa | okkur (gu) | ykkur (zuek) | þá (haiek) | þær | þau | |
Datiboa | okkur (guri) | ykkur (zuei) | þeim (haiei) | |||
Genitiboa | okkar (gure) | ykkar (zuen) | þeirra (haiei) |
Inori hitz egitean, islandieraz þú ("hi") izenordaina beti erabiltzen da, beraz —eskandinaviar hizkuntzetan egun ohikoa den bezala— beti izen-abizenekin. Herrialdeko presidenteari edo apezpikuari soilik hitz egiten zaie þér izenordain zaharkitu adeitsuaz (genitiboa: yðar, datiboa eta akusatiboa: yður ). Gainera, poemetan edo ereserki nazionalean, vér "gu" forma ere badago oraindik (genitiboa: vor, datiboa eta akusatiboa: oss ) við -ren ordez (forma zaharrean "biak" esanahia zuena oraindik).
Alemanak ez bezala, islandierak kasu-forma desberdinak bereizten ditu izenordain erreflexiboetarako.
kasua | Erreflexiboa |
---|---|
Akusatiboa | sig |
Datiboa | sér |
Genitiboa | sín |
Alemanez ez dagoen islandiar bihurkariaren beste berezitasun bat izenordain horren erabilera logoforikoa da.
Galdera-izenordainak hiru generoen arabera bereizten dira:
Singularra | Plurala | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
maskulinoa | femeninoa | neutroa | maskulinoa | femeninoa | neutroa | ||
Nor(k)? | Nor(k)? | Nor(k)? Zer(k)? | Nor(k)? Zer(k)? | Nortzu(e)k? | Nortzu(e)k? | Nortzu(e)k? Zertzu(e)k? | |
Nominatiboa | hver | hver | hvert | hvað | hverjir | hverjar | hver |
Akusatiboa | hvern | hverja | hvert | hvað | hverja | hverjar | hver |
Datiboa | hverjum | hverri | hverju | hverju | hverjum | ||
Genitiboa | hvers | hverrar | hvers | hvers | hverra |
Beste adberbio garrantzitsu batzuk hauek dira: hvar "non", hvenær "noiz", hve "nola", hvernig "nola, nolatan", af hverju "zergatik", hvert "nora", hvaðan "nondik".
1etik 4ra arteko zenbakiak islandieraz flexionatuta agertzen dira eta generoarekin eta kasurako dagokion izenarekin bat etorri behar dute:
"bat" | "bi" | "hiru" | "lau" | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
maskulinoa | femeninoa | neutroa | maskulinoa | femeninoa | neutroa | maskulinoa | femeninoa | neutroa | maskulinoa | femeninoa | neutroa | |
Nominatiboa | einn | ein | eitt | tveir | tvær | tvö | þrír | þrjár | þrjú | fjórir | fjórar | fjögur |
Akusatiboa | einn | eina | eitt | tvo | tvær | tvö | þrjá | þrjár | þrjú | fjóra | fjórar | fjögur |
Datiboa | einum | einni | einu | tveim(ur) | þrem(ur) | fjórum | ||||||
Genitiboa | eins | einnar | eins | tveggja | þriggja | fjög(ur)ra |
Zenbatzerakoan eta, islandiarrek normalean zenbakien forma maskulinoak erabiltzen dituzte. Hala ere, etxe zenbakiak forma neutroan ematen dira.
Zenbaki batzuen ikuspegi orokorra:
5etik 12ra | 13tik 20ra | 30etik 100era | 200+ | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
5 | fimm | 13 | þrettán | 30 | þrjátíu | 200 | tvö hundruð |
6 | sex | 14 | fjórtán | 40 | fjörutíu | 300 | þrjú hundruð |
7 | sjö | 15 | fimmtán | 50 | fimmtíu | etc. | |
8 | átta | 16 | sextán | 60 | sextíu | 1000 | (eitt/ein) þúsund (n/f) |
9 | níu | 17 | sautján | 70 | sjötíu | 2000 | tvö þúsund (n)/
tvær þúsundir (f) |
10 | tíu | 18 | átján | 80 | áttatíu | ||
11 | ellefu | 19 | nítján | 90 | níutíu | etab. | |
12 | tólf | 20 | tuttugu | 100 | (eitt) hundrað (n) | 1000000 | (ein) milljón (f) |
Zenbakien ikuspegi sakona wiki hiztegian aurki daiteke ( islandiera, alemana ).
Alemana bezala, islandierazko izenak hiru generotan banatzen dira, hau da, maskulinoa, femeninoa eta neutroa, baina hiru genero horiek pluralean ere bereizten dira. Hitz bakoitza bere generoaren arabera flexionatzen da; generoen barnean flexio-klase desberdinak ere daude.
Izenaren paradigmaren barruan lau kasu daude: nominatiboa, genitiboa, datiboa eta akusatiboa; hitzaren zutoinari flexio amaiera bat gehituz eratzen dira. Pluralean, datibo (-um) (ia beti) eta genitibo (-a) (salbuespenik gabe) flexio-amaiera uniformeak daude, zein generotakoak diren kontuan hartu gabe.
Hestur "zaldi" hitzak M1 (maskulinoa, 1. eredua) flexio-klase sendoko izen maskulino baten adibide gisa balio du:
M1 | Singularra | Plurala | Singularra | Plurala | |
---|---|---|---|---|---|
Nominatiboa | hestur | hestar | hesturinn | hestarnir | |
Akusatiboa | hest | hesta | hestinn | hestana | |
Datiboa | hesti | hestum | hestinum | hestunum | |
Genitiboa | hests | hesta | hestsins | hestanna |
Taularen ezkerraldeko erdian, hitza artikulurik gabe azaltzen da, eta eskuinaldeko erdian, berriz, artikulu determinatu batekin agertzen da. Islandieraz ez dago artikulu mugagaberik.
Era berean, dalur "harana" flexionatzen du M2 (maskulinoa, 2. eredua) taularen arabera, i klasea deritzona:
M2 | Singularra | Plurala | Singularra | Plurala | |
---|---|---|---|---|---|
Nominatiboa | dalur | dalir | dalurinn | dalirnir | |
Akusatiboa | dal | dali | dalinn | dalina | |
Datiboa | dal | dölum | dalnum | dölunum | |
Genitiboa | dals | dala | dalsins | dalanna |
Deklinabide femenino indartsuaren adibide bat borg "hiria" da:
F1 | Singularra | Plurala | Singularra | Plurala | |
---|---|---|---|---|---|
Nominatiboa | borg | borgir | borgin | borgirnar | |
Akusatiboa | borg | borgir | borgina | borgirnar | |
Datiboa | borg | borgum | borginni | borgunum | |
Genitiboa | borgar | borga | borgarinnar | borganna |
Deklinabide gehienei erregulartasun hauek aplikatzen zaizkie:
Neutro klase indartsuaren beste adibide bat borð "taula" da:
N1 | Singularra | Plurala | Singularra | Plurala | |
---|---|---|---|---|---|
Nominatiboa | borð | borð | borðið | borðin | |
Akusatiboa | borð | borð | borðið | borðin | |
Datiboa | borði | borðum | borðinu | borðunum | |
Genitiboa | borðs | borða | borðsins | borðanna |
Antzekotasunak daude maskulino indartsuaren eta neutroaren flexioan:
Islandieraz, u-umlaut agertzen da izenen flexioan. Horrek -a- bokala duten izenei eragiten die generoa edozein dela ere; ama-bokala -ö-bokalera egiten da silaba azentugabean -u- atzetik bada (hau da, kasu amaieran); Hala ere, -u- hori islandiar hizkuntzaren historian zehar desagertu izana, honako arau hau gogoratu behar da:
a > ö umlauta gertatzen da
Aurretik erakutsitako F1 klaseko femenino indartsu baten adibideak, vör "Lippe", eta N1 klaseko neutro indartsu baten adibideek, lur "Land" itxura dute (lodiz nabarmentzen dira umlautak):
Singularra | Plurala | Singularra | Plurala | ||
---|---|---|---|---|---|
Nominatiboa | vör | varir | land | lönd | |
Akusatiboa | vör | varir | land | lönd | |
Datiboa | vör | vörum | landi | löndum | |
Genitiboa | varar | vara | lands | landa |
U-umlauta femenino nominatibo singularrean gertatzen denez eta forma horrek hiztegian ere lema osatzen duenez, hori bereziki garrantzitsua da flexioan.
Alemanez bezala, islandierazko aditz-sistema aditz talde sendoan eta aditz talde ahulean banatzen da. Hala ere, badaude bi taldeen artean oszilatzen duten aditz batzuk. Aditz ahulen barruan lau talde daude: handiena W4 da. Adibide gisa hjálparen "lagundu"-ren paradigma jartzen da: haren subjektu bokala -a- da, eta ondoko amaierak letra etzanez agertzen dira:
W4 | Singularrezko orainaldia | Pluralezko orainladia | Singularrezko lehenaldia | Pluralezko lehenaldia | |
---|---|---|---|---|---|
1) | ég hjálpa | við hjálpum | ég hjálpaði | við hjálpuðum | |
2) | þú hjálpar | þið hjálpið | þú hjálpaðir | þið hjálpuðuð | |
3) | hann hjálpar | þeir hjálpa | hann hjálpaði | þeir hjálpuðu | |
Bide batez, hjálpa (islandiera zaharrean: hjalpa ) jatorriz alemanez bezala aditz sendoa zen. Horren aztarna bat adjektiboan dago (jatorriz iraganean) hólpinn, "salbatu".
Aditz tauletan ezkerraldeko zutabeetan orainaldiko forma adierazgarriak azaltzen dira, eskuinaldeko erdian iraganekoak, zeina W4 klaseko aditzekin eratuta dagoen -að- (singularra) edo -uð- (pluraleko) atzizkiarekin.
Gainera, i-klaseko aditz adibide bat -i- bokala duen orainaldi singularrean: reyna "saiatu". Lehenaldiko atzizkiak -d- forma erakusten du hemen:
Zero aditz ahulen klase deiturikoari telja "zenbatzea"ri dagokio, eta horrek iraganeko denboran e > a/ö umlauta erakusten du. Aditz hauek ez dute subjektu bokalik baina j - atzizkia erakusten dute orainaldiko pluralean:
w1 | Singularrezko orainaldia | Pluralezko orainaldia | Singularrezko lehenaldia (atzealdeko umlauta) | Pluralezko lehenaldia (atzealdeko umlauta) | |
---|---|---|---|---|---|
1) | ég tel | við teljum | ég taldi | við töldum | |
2) | þú telur | þið teljið | þú taldir | þið tölduð | |
3) | hann telur | þeir telja | hann taldi | þeir töldu | |
Aditz sendoek W1 klasea bezala flexioa egiten dute orainaldian, baina ahal den guztietan umlautak singularrean erakusten dituzte (a > e, o > e, ó > æ, ú > ý). Iraganaldia ez da hortz-atzizki baten bidez eratzen, (alemanez bezala) bokal nagusiaren soinuaz baizik - adibide gisa 6. denboratik taka "hartu". Aditz sendoen multzoa (ablaut seriea):
S6 | pres. sg. (Umlaut) |
pres. Pl. | pret. sg. (Ablaut) |
pret. Pl. (Ablaut) | |
---|---|---|---|---|---|
1) | ég tek | við tökum | ég tók | við tókum | |
2) | þú tekur | þið takið | þú tókst | þið tókuð | |
3) | hann tekur | þeir taka | hann tók | þeir tóku | |
Aditz klase indibidualen subjuntibo-formak ez dira zerrendatzen.
Aditz ahulen eta sendoen ikuspegi determinatua Islandiaren Wiktionary- n aurki daiteke.
Islandieraz deklinabide adjektibo sendoak eta ahulak daude, eta horien aukeraketa izenaren determinazioaren araberakoa da. adjektiboaren posizio predikatiboaren araberakoa da. Adjektiboaren kasua, zenbakia eta generoa komunztadura dute izenarenekin.
Deklinabide gogorra hiru generoetan veik- "gaixo" adjektiboaren adibidea erabiliz erakus daiteke:
Singularra | maskulinoa | femeninoa | neutroa |
---|---|---|---|
Nominatiboa | veikur | veik | veikt |
Akusatiboa | veikan | veika | veikt |
Datiboa | veikum | veikri | veiku |
Genitiboa | veiks | veikrar | veiks |
Pertsona-izenordainekin bezala, pluralean dauden adjektiboak ere bereizten dira generoen artean; hala ere, unitate-amaierak daude genitiboan eta datiboan:
Plurala | maskulinoa | femeninoa | neutroa |
---|---|---|---|
Nominatiboa | veikir | veikar | veik |
Akusatiboa | veika | veikar | veik |
Datiboa | veikum | veikum | veikum |
Genitiboa | veikra | veikra | veikra |
Deklinabide ahula izen deklinabide ahulei dagokie singularrean eta rík- "aberatsa" adjektiboaren adibidea erabiliz ikus daiteke:
Singularra | maskulinoa | femeninoa | neutroa |
---|---|---|---|
Nominatiboa | ríki | ríka | ríka |
Akusatiboa | ríka | ríku | ríka |
Datiboa | ríka | ríku | ríka |
Genitiboa | ríka | ríku | ríka |
Genero guztien plural arrunta u da adjektibo flexio ahulean.
Islandieraren hiztegiko adjektiboen eranskina zehaztasun handiagoa lortzeko erabil daiteke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.