Dialekto

lurralde zehatz batean mintzatzen den hizkuntza aldaera From Wikipedia, the free encyclopedia

Dialektoa —batzuetan aldaera diatopikoa eta geolektoa ere deitua— sistema fonetiko, lexiko eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak dituen hizkuntza aldaera da, lurralde mugatu batean mintzatzen dena. Zenbaitetan, hizkuntzalaritzatik kanpora, gizarte-prestigioko arrazoiak direla tarteko, dialektoa «hizkuntza baino maila apalagoa duen mintzaira» dela jotzen da.

Dialektoaren eta hizkuntzaren arteko banaketa

Thumb
Arabieraren dialektoak. Egun, oso urruti dauden dialektoen artean, elkarrekiko ulergarritasuna ez dago ziurtatuta; baina hurbil dauden herrietan, haien arteko aldaketak askoz txikiagoak dira: dialektogunea eratzen da.

Hizkuntza baten eta dialekto baten arteko ezberdintasuna ez da argia.

Alde batetik, arrazoi linguistikoak daude. Ikuspegi horren arabera, hizkuntza batetik edota hizkuntza-talde batetik datorren hizkera dialektoa da. Horrela, gaztelania, italiera, galiziera, errumaniera, eta abar, latinaren dialektoak dira.

Historikoki, baina, hitz hori hizkuntza bat gutxiesteko erabili den terminoa da. Dialekto, hortaz, gizarte onespenik gabeko hizkuntzei deitu izan zaie (asturiera, aragoiera, frankoproventzera, eta beste hainbatekin gertatu bezala). Hizkuntza gutxitu gehienek egoera hori pairatu izan dute edo oraindik pairatzen dute.

Bestetik, askotan arrazoi politikoak direla medio, dialekto bat hizkuntza bilakatu da, eta alderantziz. Serbokroazieraren dialekto izan dira kroaziera, serbiera, montenegroera eta bosniera urte askoan, baina hizkuntza talde horien herrialde bakoitzak independentzia lortu zuenetik, hizkuntza bihurtu dira, arrazoi politikoen indarra agerian utziz. Egoeraren argigarri, serbieraren eta kroazieraren ia desberdintasun bakarra alfabetoa da: kroazierak latindarra darabil eta serbierak, zirilikoa.

Max Weinreich hizkuntzalariak hau dio: "Armada duen dialektoa hizkuntza da". Haren arabera, hizkuntzaren eta dialektoaren arteko bereizketa, beraz, politikoa da, linguistikoa bainoago.

Euskararen dialektoei euskalki deritzaie.

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Zabaltza, Xabier (2006): Una historia de las lenguas y los nacionalismos, Bartzelona: Gedisa.

Kanpo estekak

Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.