Conchita Wurst

From Wikipedia, the free encyclopedia

Conchita Wurst
Remove ads

Thomas "Tom" Neuwirth (Gmunden, 1988ko azaroak 6a) abeslari eta drag artista austriarra da, Conchita Wurst drag pertsonaiaren paperean agertzen dena. Wurst nazioarteko arretara etorri zen Austriako ordezkari bezala 2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuenean "Rise Like a Phoenix" abestiarekin.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Gmundenen jaioa, Neuwirth Graz hirira bizitzera joan zen modan espezializatutako heziketa jasotzera, 2007an Starmania telebista lehiaketan parte hartuz abeslaritza munduan hasi zen arte. Ondoren denbora gutxi iraun zuen Jetzt Anders! boy band-eko kide izan zen. 2011an agertu zen Neuwirth Conchita Wurst bezala lehenengo aldiz; Conchita Wurst emakumezko bizardun pertsonaia bat izanik. 2012an Wurst bigarren izan zen Eurovision-en Austria ordezkatu ahal izateko lehiaketan.

2014an Austria Eurovisionen ordezkatzeko aukeratua izan zen, bertan puntu gehien jaso zituelarik. Honek nazioarteko arreta ekarri zion eta gay ikono bilakatu zen, hainbat LGBT harrotasun ekiltalditan, Europako Parlamentuan edo Vienako Nazio Batuen egoitzan antzesteko gonbidapenak lortuz.

Remove ads

Diskografia (Albumak)

  • Conchita (2015)
  • From Vienna with Love (2018)
  • Truth Over Magnitude (2019)

Kanpo estekak


Biografia
Austria
Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads