Txillardegiren omenez Donostiako liburutegi bati Txillardegi izena jartzea eskatzen duen elkartea From Wikipedia, the free encyclopedia
Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena Donostiako herri ekimen euskaltzalea da. 2013ko abenduaren 2an, Euskararen Egunaren atarian, hainbat kultur eragile bildu ziren Donostiako Udal Liburutegi Nagusia “Txillardegi Liburutegia” izendatzeko eskaerarekin bat zetozela adierazteko eta abian jarri zuten atxikimendu-kanpainaren berri emateko. Txillardegi Gogoan egitasmoaren lehen pausuak ziren. Gerora, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena bihurtu zen, ofizialki 2017ko abenduan.[1] Harrezkero urtero antolatu dute ekitaldi bat urteurrenaren egunean.
Mota | Herri ekimena |
---|---|
Sorrera | 2013eko abenduaren 2a |
Eremua | Euskal Herria |
Helburua | Txillardegiren omenez Donostiako liburutegi bati Txillardegi izena ematea |
Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa, donostiar ingeniari, hizkuntzalari, idazle eta politikaria izan zen.[2]
Haren eragina hainbat arlotan nabari da:
Txillardegik euskalgintzaren eremuan egindako lanagatik, Donostiako Udal Liburutegi Nagusia Txillardegi liburutegia izendatzeko eskaria egin zuten Donostiako 17 idazlek udalaren erregistroan, 2013ko urriaren 10ean.
Hauxe izan zen eskaeraren testua:
« | Azpian sinatzen dugun Donostiako idazleok eskaera aurkezten dugu Donostiako Udalean, hiriaren Liburutegi Nagusia “Txillardegi Liburutegia” izenda dezan. Honela, gure hizkuntzari eta gure hiriari hainbeste eman dion idazlearen oroimenak merezi duen lekua hartuko luke, Koldo Mitxelenak, Carlos Santamariak eta Inazio Mª Barriolak hartu duten bezala. Urrezko Domina eman zionez, esan gabe doa Donostiako Udalak ezagutzen dituela Txillardegiren merituak bere izena hiriaren barruan txerta dadin kulturaren eta bereziki irakurketaren eragin-gune gisa. | » |
—Ramon Agirre, Jokin Ansorena, Joxe Austin Arrieta, Harkaitz Cano, Rafa Egiguren, Mikel Hernandez Abaitua, Joan Mari Irigoien, Ibai Iztueta, Koldo Izagirre, Fito Rodriguez, Beñat Sarasola, Ibon Sarasola, Ana Urkiza, Arantxa Urretabizkaia, Dorleta Urretabizkaia, Juan Luis Zabala, Iban Zaldua |
Eskaerarekin bat egin zuten 843 kultur eragilek eta herritarrek, change.org–en.[12] Baina udalak ez zuen eskaera onartu; PSE, PP eta PNVk, abenduaren 20ko udal bilkuran, eskabidearen aurka bozkatu zuten.
2022an, Txillardegiren heriotzaren X. urteurrena baino lehen, idazleek bigarrenez egin zuten eskaera udalean. txillardegiliburutegia.eus gunean 1.000tik gora sinadura bildu ziren eskaerari babesa emateko.[13] Berriro ere PNV, PSE eta PP alderdiak kontra azaldu ziren.
Hamar urteko ibilbidearen ondoren, beraz, Idazleen Ekimenak gelditu egin zuen udal eskaera, helburua lortu gabe. Udal eskaera hori baztertuta, baina lanean jarraitu zuen ekimen publikoa urteroko ekitaldiaren antolaketarekin.[14][15]
Donostiako liburutegiari Txillardegi deitzeko eskatu zuten hainbat eragilek (Berria, 2013-12-03)[16]
Txillardegi idazle donostiarra omendu zuten Donostiako Lasala plazan (Irutxuloko Hitza, 2014-01-14)[17][18][19] Koldo Izagirre eta Joxe Austin Arrieta idazleek parte hartu zuten.[20]
Desagertu egin ziren geroago Txillardegiren omenez Lasala plazan jarritako plakak.[21]
Lasala plazan antolatu zuten berriro ekitaldi bat.[22]
Txillardegiren besarkada bisualizatu zuten Dr Camino aretoko ekitaldi batean. [23][24]
Txillardegi omentzeko ekitaldi sorta prestatu zuten 5. urteurrenean.[25] Txillardegi poliedrikoaren irudia azaldu zuten Lasala plazako ekitaldi batean.[26][27]
Hala ere etsita azaldu ziren ekimeneko kideak udalarekin. [28][29]
“Euskara da euskaldunon aberria” esaldia duen horma-irudia ere inauguratu zuten 2018an Donostiako Antigua auzoko Gaskoinia plazan. Egun horretako idazle gonbidatua Ibon Sarasola izan zen.[30]
Donostian bakarrik ez, beste errekonozimendu batzuk jaso ziren 2018an Donostiatik kanpo.[31]2018ko otsailean, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak Oñatiko Udalari proposatu zion Arantzazun Txillardegi oroitzeko plaka bat jartzea, senitartekoek Oñatin zeuzkatela erroak kontuan hartuta, Araotzen zehazki.. Udalak aho batez onartu zuen eskaria, 2018ko maiatzean. Milikua eraikinean oroigarria bat jarri zuten honako azalpenak emanez: “Hemen ikerketa lanean jardun zen Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi), idazlea, irakaslea eta politikaria, oñatiar jatorrizko senitartekoa, eta euskara batuaren aita"[32][33]
« | Arantzazu, amets eder moduko bat zen beretzako, behar bada, garai hartako urte ilun haietan euskararen babesgune izan zelako, eta bertan loratu zen gazteria ezinbestekoa izan zelako hizkuntzaren biziraupenerako. Ezin aipatu gabe utzi Aita Villasante, Gandiaga eta Jakin taldeko Azurmendi, Insausti, Torrealdai, Agirrebaltzategi eta beste hainbat eta hainbat.
Nolako oroitzapen bereziki ederrak zituen Jose Luisek Gandiaga Topagunean egindako egonaldiaz. Nor aurkitu zuen bertan? Bitoriano Gandiaga poeta maitatua bera, han bizi baitzen hura bakar-bakarrik, sekulako solairu zabal batean. Hutsik zegoen orduan Topagunea eta Jose Luis goiko solairu osoan kokatu zen, eta nor bere kasa lanean aritzen omen ziren orduak eta orduak, elkarri traba egin gabe, baina egunero ibilalditxo bat egiten omen zuten elkarrekin. Eta zein gai jorratzen ote zuten bi lagunek? Ez al duzue asmatzen? Bada, Euskal Herria eta euskara. |
» |
—Jone Forcada |
Urteurreneko omenaldia Donostian eta Hendaian antolatu zen.[34] Antiguako ekitaldian Jean-Louis Davant zuberotarra izan zen idazle gonbidatua.[35] Txillardegik utzia oroitu zuten Hendaian antolatu zen ekitaldian.[36]
Urte berean apirilean Txillardegi omendu zuen 21. Korrikak euskararen alde egindako lanarengatik.[37] Txillardegiren bost bilobek eraman zuten lekukoa Korrika-ko omendu gisa.[38]
Gainera, azaroan gorazarre-ekitaldi jendetsu batekin inauguratu zuen EHUk Txillardegi aretoa.[39][40]
2020ko urteurreneko ekitaldian Mikel Antza idazlea eta Eneko Sierra saxo-jolea izan ziren gonbidatuak. Lehenago Txillardegiren Antigua erakusteko ibilbide bat antolatu zuten, Josu Tellabide histolrialariak gidatua.[41] Aste berean hitzaldi bat antolatu zen Elixabete Garmendia kazetariarekin, Parkea Bizirik Elkartearekin eta Bizilagunekin Plataformarekin.
Ekitaldiko gonbidatuak izan ziren Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek Txillardegi Liburutegia izenburuko bertsoak plazaratu zituzten.[42] Janitz Enparantza txistularia eta Sua Enparantza eta Natale Bueno dantzariak ere izan ziren ekitaldian. [43][44]
Bertsoetan Donostiako izendegiaren inguruan, hiri horretako udal liburutegiak Txillardegiren izena eramatea aldarrikatuz.[45]
1.Donostian kaleei zuzendu begia: |
2.Urbietan erosten nuen loteria |
[...] | 8.Zein da Donostiaren iruditeria |
Irudi honetan ikusten da abestiko kaleen pertsonak noraino diren herrikoi, zenbat bisita jaso duten Wikipedian 2015 eta 2023ren artean.[46]
Urteurrenaren zenbaki borobila ospatzeko ohiko ekitaldiaz gain aurreko astean zehar beste hainbat antolatu zituzten:[47][48][49]
Bestalde Berria egunkariak liburutegiaren izenari buruz inkesta bat pasa zien kultura erreferente diren 7 pertsonari, eta iritzi hauek nabarmendu zituen:[52]
Geroxeago 2022ko maiatzean,Txillardegi plaza izena zuen plaka kendu zuen udalak. Plaka Donostiako Antigua auzoan Txillardegi etxea zegoen tokian jarri zuen Txillardegi Udal Liburutegia herri plataformak 2019ko urtarrilaren 13an, Antiguako Gaskoina Plazan. Plaka jarrita egon zen hiru urtez, udalak kendu zuen arte.[53]
Txillardegi omendu zuten berriro Antiguan Revuelta eta Etxebeste musikariekin.[54] [55]
Martxoaren 24an, euskara batuak "herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko, Euskaltzaindiak eta Orereta Ikastolak Errenteria eta Donostia lotuko zuen 8.000 lagunek osatutako giza-kate erraldoi bat antolatu zuten. Euskara batuaren sorreran eta gorpuztean nabarmendutako 15 pertsona oroituko zituen ekimenak: Koldo Mitxelena, Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Xabier Kintana, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Henrike Knörr, Arantxa Urretabizkaia, Arturo Campion, Gabriel Aresti, Jean-Louis Davant eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi.[56]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.