euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Joan Mari Irigoien Aranberri (Altza, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 30a - Donostia, 2023ko maiatzaren 17a[1]) euskal idazlea izan zen.[2]
Joan Mari Irigoien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joan Mari Irigoien Aranberri |
Jaiotza | Altza, 1948ko irailaren 30a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2023ko maiatzaren 17a (74 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta itzultzailea |
Lantokia(k) | Donostia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nahiz eta ingeniaritza ikasi, ez zuen arlo horretan jardun. Errealaren bigarren taldeko jokalaria izan zen gaztetan, eta gazte zelarik ere aldi baterako Venezuelara joan zen. Bertan Hego Amerikako literatura (Sabato, García Márquez, Benedetti...) ezagutzeko aukera izan zuen. Handik itzulitakoan, Egin egunkarian zuzentzaile aritu zen. Irakasle ere ibili zen, eta Euskal Telebistarako hainbat lan egin zituen.[3]
Lanik ezagunenak Babilonia eta Lur bat haratago eleberriak ditu (azken hori euskaraz idatziriko fikziozko libururik luzeenetakoa da). Imanol anaia ere idazlea da. Joan Mari Irigoien hogeita lau urtez idazle profesionala izan zen Elkar argitaletxean. 2013ko urrian, ordea, osasun arazoak zirela eta, erretiroa hartu zuen: alboko esklerosi primarioa diagnostikatu zioten: hitzak ahoskatzeko ez ezik, mugitzeko zailtasunak ere izan zituen. Horrek bere jarduna gutxitzera behartu zuen, baina poesia lantzen segitu zuen.[4] Azkenik, gaitzak okerrera eginda, 2023ko maiatzaren 17an hil zen.[1][5][6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.