Araotz
haran eta elizatea, Oñatiko auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
haran eta elizatea, Oñatiko auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Araotz Oñatiko (Gipuzkoa) hego-mendebaldean dagoen harana da, auzo bat egungo izendapenetan, elizate bat tradizionalki.[1] Auzo txikiagoetan bildutako baserriek osatua, mendiek inguratua eta Arabako mugan kokatua.
Araotz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Oñati |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′37″N 2°27′06″W |
Garaiera | 461 m |
Arabarekiko mugan dugu hegoaldean, zehazki Ozeta, Larrea eta Axpuru herriekin mugan, Elgeako mendilerroak Araotzekin banatzen dituelari: mendi hauei Arabako Mendiak esaten zaie Araotzen hain zuzen[2]. Ekialdean Arantzazu eta iparraldean Urrexola auzo oñatiarrak eta ipar-mendebaldean Mendiola (Eskoriatza) mugakide ditu.
Hain zuzen ere, kokapenagatik bide nagusietakoa zen Arabako Lautada eta Gipuzkoa lotzeko. Halaber, mugalarien bide ohikoa izan zen, batez ere Gerra Zibilaren osteko hamarkadetan[3].
Errepide bidezko sarrera Oñatiko aldetik du, Jaturabe izeneko arroila eta parajetik barneratzen da bidea haranera.
Araotz auzune txikiago hauek osatzen dute:
Auzoaren ingurune naturala oso menditsua da, ohiko abiapuntua izanda iparralderantz Orkatzategi (874 m), hegoalderantz Elgeako Aumategi (1.191 m) eta mendebalderantz Andarto (1.076 m) tontorrera eta Deguria aldera igotzekoa.
Bestalde, aipatzekoak dira haitzean egindako leiho handi ikusgarria, Aitzulo izenekoa, Sandailiko edo Artixa errekako urtegitik gertu dagoena, eta Santa Krutz edo Ugastegiko baseliza.
Arrikrutzeko kobak publiko orokorrarentzat ikusgai daude 2007tik.
Antzinako ubideei jarraituz egindako ibilbide ederra da, Araotz inguratzen duena: Hegoaldeko muturrean karobi zahar bat dago, eta aurrera jarraituz gero Elgeako mendietara edo Usabakotxena igarobidera joaten da. Iparralderantz, bidea pasatzen da Espillamendi azpitik, Txirikillalekutik alde batetik Santa Krutz baselizaraino, edo bestetik Ugastegira. Hortik aurrera iparralderago Liñatza eta Orkatzategiko estazio megalitikoa dago, eta ekialderantz Araoztako urtegia (Aitzgain), hortik ubide zaharrak jaisten direla Urrexola auzora bestaldean.
Araoztatik ekialderago Aitzulo ezaguna dago, eta hortik behera Zubia auzunea, Ugaran eta Elizondo. Elizondotik Santa Krutzera igo daiteke zuzenean Agerretik edo Aizkorbetik igaroz, eta hortik Agerrera.
Araotzeko biztanleria |
---|
1960an 410 biztanle zituen, herri oso bat kontsidera zitekeen. 2020an, 62 biztanle bakarrik zituen[4]. Izatez, biztanleak hainbat etxe edo baserri ditu haranak (etxe gehiago beharbada)[5], eta oro har bizilagunekin eta zainduta daude.
Bigarren bizileku moduan funtzionatzen dute Araozko baserri gehienek 21. mendearen lehen laurdenean, Oñatin eta oro har Debagoienean kooperatiba eta gainerakoetan lana eta bizibidea topatu dutenentzat; asko Araozkoak jatorriz[2]. Ondorioz, biztanle urriek adieraziko luketena baino biziagoa dirudi haranak; bide, etxe eta inguruak zainduta daude. Larre zainduak ikusten dira, baina oso gutxi nekazaritzarako landuak (ez bada ortu txikiren bat etxeren batek kontsumo propiorako). Abeltzaintza gehiago ikusten da: ganadua, ardiak, behorrak…
Alkate bat badu Araotzek. Lau urtean behin ardura duen alkate horrek proposatzen du hiru laguneko zerrenda bere burua ordezkatzen, eta hiru horiek elkartzen dira euren artean hurrengoa nor izango den adosteko.
20. mendean auzolana oso ohikoa zen, baina istripu larriak eta heriotzak ere izan ziren zenbait lanetan, adibidez frontoiaren 1950eko hamarkadako eraikuntzan. Gaur egunean, kontratupeko lana nahiago dute, eta auzolana egiten denean, aseguru egoki batekin[2].
Debagoieneko hizkera[8] da bertakoa, mendebaldeko euskalkiaren[7] aldaera. Araozko hizkerak, ordea, herriko hizkeran agertzen ez diren ezaugarri bereziak ditu.
Bitoriano Gandiagak, Arantzazuko fraide frantziskotarra, auzoko abestiak, bertsoak eta bestelako ahozko materiala bildu zituen 1965 eta 1968 artea, eta Paulo Agirrebaltzategik liburua kaleratu zuen 2012an ondare honekin, "Araozko kantuak eta kontuak: Bitoriano Gandiagak araoztarren ahotatik batuak".[9] Bost ataletan dago banatuta: "Kantu-kantari", "Kontu-kontari", "Bertso-sortari", "Araoztarren ohiturak eta sineskerak" eta "Araozko pandero-joleen zazpi kanta".
Araozko jaiak Trinitateak dira, data mugikorrekoak, Bergarako Pazkoak izan eta astebetera egiten dira.
San Joan egunez ohitura zen San Migel elizan erruda eta apioa eramatekoa bertara kutun zintzilikario batzuetan sarturik, eta apaizak bedeinkatzen zituen, sorginkeria eta gaiztakeriaren kontra[2].
Eguberrian "Gabon-batzea" izeneko ohitura berreskuratu dute 21. mendean, auzune guztietan zehar egiten den ibilaldia da, Olentzero eta Mari Domingi irudikatzen dituztenekin batera baserriz baserri kantuka joaten dena, trukean jana, edaria eta dirua jasoz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.