Jordi Pujol
politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jordi Pujol i Soley (Bartzelona, Katalunia, 1930eko ekainaren 9a) politikari erretiratua da. 1974tik 2003 arte CDC alderdiko (CiU federazioa osatzen duten bi alderdietako bat) buruzagi izan zen; 1980an Kataluniako Generalitateko lehendakari hautatu zuten, eta kargu horretan iraun zuen 2003 arte. 2003an erretiratu zenean, Artur Mas bihurtu zen alderdiko buruzagi. Generalitateko lehendakaritzan, Pasqual Maragall izan zuen ondorengo, Maragallek koalizio gobernua osatu baitzuen PSC, ERC eta ICVko kideekin.
Unió Democrática de Catalunya erakundeko kide batzuekin batera Banca Catalana sortu zuen 1959. urtean. Hurrengo urtean Brigada Politiko-sozialak atxilotu eta torturatu zuen Francoren diktaduraren aurka protesta egiteagatik,[1] eta espetxean izan zen 1963 arte. Convergència Democràtica de Catalunya alderdia (CDC) sortu zuen 1975ean eta alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten bi urte geroago. 1980an Generalitateko lehendakari hautatu zuten. Arazoak izan zituen epaitegietan Banca Catalanaren porrotaren ondorioz (1984-1986). Generalitateko lehendakari hautatu zuten berriz 1984, 1988, 1992, 1995 eta 1999ko hauteskundeetan. 1989an alderdiko idazkaritza nagusiaren postua utzi zuen alderdiko lehendakari izateko. Katalanera eta kataluniar kultura (irakaskuntza, irrati eta telebista), errepide sarea eta lurralde antolakuntza berria bultzatu ditu, besteak beste. 1980an Kataluniako Generalitateko lehen lehendakari hautatu zuten eta 2003 arte izan zen presidente.
2014an presidentearen eta haren familiaren aurka ireki zuten auzibidea, Pujol auzia izenaz ezaguna, modu irregularrean aberasteagatik eta ustelekeria leporatuta.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jordi Pujol |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.