politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Josep Tarradellas i Joan (Cervelló, Baix Llobregat, 1899ko otsailaren 19a - Bartzelona, 1988ko ekainaren 10a) katalan politikaria izan zen.
Gaztetan, hainbat erakunde politiko eta sindikal nazionalista eta ezkertiarreko kidea izan zen. 1931n, Esquerra Republicana de Catalunyako idazkari orokorra izendatu zuten. Konstituzio Gorteetan diputatua izanik, Francesc Maciàren agindupean kontseilaria ere bazen.
Frantzian erbesteratuta 1939tik, 1954an kanpoko Generalitateko presidente izendatu zuten (125.a). 1977ko urrian, Adolfo Suárez eta Joan Karlos I.arekin hitzartu ondoren, Kataluniara Generalitateko presidente gisa itzuli ahal izan zen. Iristean, «Ja soc aqui!» («Hemen naiz jadanik!») iragarri zuen. Nazio-batasuneko gobernua osatu zuen instituzio demokratikoak berriz abian jartzeko. 1980ko Kataluniako Parlamenturako lehenengo hauteskundeekin bukatu zen haren presidentetza, Jordi Pujolek ordezkatu zuenean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Tarradellas |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.