Marta Ferrusola i Lladós
enpresaburu kataluniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Marta Ferrusola i Lladós (Bartzelona, 1935eko ekainaren 28a – ibidem, 2024ko uztailaren 8a[1]) kataluniar enpresaburua izan zen[2]. Kataluniako lehen dama izan zen 1980tik 2003ra, Jordi Pujol senarra Kataluniako Generalitateko presidentea izan baitzen.
Remove ads
Remove ads
Bizitza
Josep Ferrusola i Pascual eta Carme Lladós i Martíren alaba, Jordi Pujolekin ezkondu zen 1956ko ekainaren 4an. Zazpi seme-alaba izan zituzten: Jordi (j. 1958), Marta (j. 1959), Josep (j. 1963), Pere (j. 1965), Oriol (j. 1966), Mireia (j. 1969) eta Oleguer (j. 1972)[3][4].
Senarraren 23 urteko agintaldian, Marta Ferrusolak kargu sinbolikoak izan zituen fundazioetan eta ongintzan, hala nola, Bartzelonako Haurren Nazioarteko Jaialdiaren antolakuntza batzordeko presidente[5]. 1990an Hidroplant enpresa sortu zuen Núria Claverol Carles Sumarroca i Coixeten emaztearekin batera[4][6].
2017az geroztik, Pujol auzian inputatu zuten, senarrarekin eta seme-alaba batzuekin batera[7][4].
2024ko uztailaren 8an hil zen Bartzelonan, 89 urte zituela[1].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads