From Wikipedia, the free encyclopedia
Josep Benet i Morell (Cervera, Lleida, Katalunia, 1920ko apirilaren 14a - Sant Cugat del Vallès, Katalunia, 2008ko martxoaren 25a) abokatua, politikaria eta historialaria izan zen.
Zuzenbide-ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta auzipetu askoren defentsa egin zuen frankismoaren garaiko gerra-kontseilu askotan. 1969-1971 urteetan, Kataluniako alderdi ezkertiarrak eta nazionalistak biltzen zituzten zenbait erakunde sortzen lagundu zuen, hala nola Taula Rodona, Forces Polítiques de Catalunya eta Assamblea de Catalunya.
1977ko hauteskundeetan L´Entesa dels Catalans koalizioko senatari aukeratu zuten, eta Estatut de Catalunya idatzi zuen batzordeko kidea izan zen. PSUC alderdiak Generalitateko lehendakari izateko aurkeztu zuen 1980ko hauteskundeetan, eta Kataluniako Legebiltzarreko parlamentari hautatu zuten. Montserrateko Abadiako Germinabit argitalpena zuzendu zuen 1957-1962 urteetan. 1969an Edicions Catalanes, de París sortu zuen Jordi Pujolekin batera.
XIX. eta XX. mendeetako historiari buruzko liburuak idatzi zituen, hala nola Maragall i la Setmana Trágica (1963), El moviment obrer durant el bieni progresita: 1854-1856 (1976) eta Catalunya sota el régim franquista (1973).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.