From Wikipedia, the free encyclopedia
Franz Liszt (hungarieraz: Liszt Ferenc; Doborján[1], Austriako Inperioa, gaur egun, Austria, 1811ko urriaren 22a - Bayreuth, Alemaniar Inperioa, 1886ko uztailaren 31) erromantizismo garaiko hungariar musikagile, piano-jotzaile eta zuzendaria izan zen[2].
Franz Liszt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Franz Liszt |
Jaiotza | Raiding (en) , 1811ko urriaren 22a |
Herrialdea | Hungariako Erresuma Austriar Inperioa Austria-Hungariako Inperioa |
Bizilekua | birthplace of Franz Liszt (en) |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Bayreuth, 1886ko uztailaren 31 (74 urte) |
Hobiratze lekua | Stadtfriedhof Bayreuth (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Adam Liszt |
Ama | Anna Liszt |
Ezkontidea(k) | Marie d'Agoult |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | frantsesa alemana hungariera |
Irakaslea(k) | Adam Liszt (en) Carl Czerny Antonio Salieri Anton Reicha Ferdinando Paër |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea, Birtuosoa, musikagilea, idazlea eta apaiz katolikoa |
Lantokia(k) | Austria-Hungariako Inperioa Weimar eta Erroma |
Enplegatzailea(k) | Franz Liszt Musika Akademia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Niccolò Paganini |
Kidetza | Sängerschaft zu St. Pauli Jena (en) |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | sinfonia musika klasikoa Hungarian folk music (en) |
Musika instrumentua | pianoa organoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Third Order of Saint Francis (en) |
| |
Hungarieraz Liszt Ferencz[Oh 1] zuen izena (Liszt Ferenc erabilera modernoaren arabera)[Oh 2], eta 1859tik 1865era arte, ofizialki, Franz Ritter von Liszt izenez ezagutu zuten[Oh 3].
Liszt ospetsu egin zen Europa osoan XIX. mendean bere interprete-trebezia handiagatik. Bere garaikideek zioten teknikoki garaiko pianista aurreratuena zela, eta, agian, garai guztietako handiena[3]. Konpositore garrantzitsu eta eragin handikoa izan zen, piano-irakasle bikaina, artearen garapen modernoan nabarmen lagundu zuen orkestra-zuzendaria eta baita beste konpositore eta artista (interpretatzaile edo exekutatzaile) batzuen ongile ere, bereziki Richard Wagner, Hector Berlioz, Camille Saint-Saëns, Edvard Grieg eta Aleksandr Borodínena.
Konpositore gisa, Alemaniako Eskola Berriko («Neudeutsche Schule») ordezkari garrantzitsuenetako bat izan zen. Pianorako obra ugari eta era askotarikoak konposatu zituen (rapsodia, estudio, transkripzio, etab.), pianorako eta orkestrarako estilo kontzertantean, baita orkestra-produkzio zabala ere. Bere garaikide eta ondorengoengan eragina izan zuen, eta XX. mendeko ideia eta joera batzuk aurreratu zituen. Bere ekarpen aipagarrienetako batzuk izan ziren olerki sinfonikoaren asmakuntza; eraldaketa tematikoaren kontzeptua garatu zuen bere esperimentuen zati gisa forma musikalean, eta, harmonian, desbideraketa erradikalak egin zituen[4].
Franz Liszten lehen gizonezko arbaso ezaguna bere birraitona da, Sebastian List (sic). XVIII. mendearen lehen erdian Hungarian (Austria Beheretik) sartu ziren hizkuntza germanikoa zuten milaka etorkinetako bat izan zen. 1793an hil zen Rajkan (Moson konderria), 90 urte zituela[5]. Liszten aitona langileburu izan zen Esterhazy Etxeko zenbait finkatan, eta pianoa, biolina eta organoa jotzen zekien[6]. Liszt familia Austria eta Hungaria osoan zehar sakabanatu zen, eta kideak elkarren arteko harremana galduz joan ziren[7].
Adam Lisztek magiarrera egokitu zuen familiaren List deitura, hungariarrek errazago ahozka zezaten. Adamen aitak, Georgek, bere bizitzaren amaieran hartu zuen ortografia-aldaketa, ilobak abizena ospetsu egin ondoren[8][9].
Franz Liszt 1811ko urriaren 22an jaio zen, eta Adam Liszten eta Maria Anna Liszten (Langer, ezkongabeko abizena) seme bakarra izan zen. Bere jaioterria, Raiding herria (Sopron konderria), Hungariako Erresumakoa zen bere garaian [Oh 4]. Austriako Burgenland estatuan dagoen Raidingen, alemana erabiltzen zen. Hala, bai familian, bai Lisz zihoan eskolan, hizkuntza hori baino ez zen hitz egiten. Gutxiengo batek bakarrik hitz egiten zuen hungarieraz, eta, gai ofizialetan, latina erabiltzen zen. Geroago, Lisztek hungariera pixka bat ikasi zuen 1870eko hamarkadan, ikastera behartu zutenean populazioa, baina maila oso eskasa zuen. Hala ere, alemanez, frantsesez eta italieraz hitz egiten zuen, eta ingelesa pixka bat ere[11].
Liszten aitak, musikaren maitale eta Society of Dilettantiko kide, pianoa, biolina, biolontxeloa eta gitarra jotzen zituen. Esterhatziko Nikolas II.aren zerbitzura egin zuen lan, eta Joseph Haydn, Johann Nepomuk Hummel eta Ludwig van Beethoven zuzenean ezagutu zituen, eta noizbehinka lehen biekin aritzen zen errege kaperan[12]. Sei urte zituela, Franz Liszt arretaz entzuten hasi zen bere aita pianoa jotzen, eta, aldi berean, musika erlijiosoa eta musika musika erromaniaz interesa piztu zitzaion. Adamek semearen musika-gaitasuna ezagutzen zuen, eta, zazpi urterekin, lehen piano-eskola eman zion. 1819an, zortzi urte zituela, Franz konposatzen eta inprobisazioak egiten hasi zen, oinarrizko modu batean. Urte horretan bertan, lehen emanaldia egin zuen piano-jotzaile gisa. 1820ko urrian eta azaroan, bederatzi urte zituela, Soproneko eta Bratislavako kontzertuetan agertu zen. Aitak lortu zuen Franz haur prodijio gisa aurkeztea Esterhazy Etxeko gortean[13].
1820ko azaroaren 28ko Städtischen Preßburger Zeitungek zioen:[14]
« | Verflossenen Sonntag, am 26. dieses Monats, in der Mittagsstunde hatte der neunjährige Franz Liszt die Möglichkeit, sich vor einer zahlreichen Versammlung des hiesigen hohen Adels und mehrerer selbsternannter Künstler, in der Wohnung des hochgeborenen Grafen Michael Esterházy auf dem Klavier vorzustellen. Die außerordentliche Fertigkeit dieses jungen Künstlers, sowie auch dessen schneller Überblick im Lesen der schwersten Stücke, indem er alles, was man ihm vorlegte, vom Blatt spielte, erregte allgemeine Bewunderung. | » |
« | Joan den igandean, hilaren 26an, eguerdian, bederatzi urteko Franz Lisztek, piano-jotzaile gisa aurkezteko aukera izan zuen Michael Esterhazy konde ezagunaren etxean, tokiko goi-mailako aristokraziaren eta beren burua artistatzat zuten askoren bilera jendetsuan. Artista gazte honen aparteko trebetasunak, eta pieza zailenak kokatzen zizkieten bitartean begirune batez irakurtzeko bizkortasunak eta erraztasunak mirespena eragin zuten. | » |
Adamek nobleziaren dirua lortu zuen bere semea Vienan hezteko Karl Czerny-ren (Beethoven eta Hummel-en ikasle) eskutik. Franzek Antonio Salierirekin (Vienako gorteko musika-zuzendaria izan zen garaian) konposizioa ere ikasi zuen. Adam, aldez aurretik, Hummel Franzen irakasle izan zedin saiatu zen, baina haren ordainsariak altuegiak ziren Liszt familiarentzat. Czernyk, berriz, Liszti doako eskolak ematea onartu zuen. 1822ko abenduaren 1ean estreinatu zen jendaurrean, Vienan, Landständischer Saal-eko kontzertu batean, eta arrakasta handia izan zuen. Austria eta Hungariako zirkulu aristokratikoetan hartua izan zen, eta Beethoven eta Schubertekin ere bildu zen. [Oh 5] 1823ko udaberrian, Adamek Esterhazy printzeari eskatu zion lanera ez joateko urtebeteko zuen baimena beste bi urtez luzatzeko. Printzeak ezetz esan zionez, bere zerbitzupean egotea utzi zuen. Apirilaren amaieran, familia Hungariara itzuli zen azken aldiz, Adamek harro agertu nahi baitzuen bere seme distiratsuaz Pesten egin ziren hainbat kontzertutan. Maiatzaren amaieran, familia berriro itzuli zen Vienara[15].
1823aren amaieran edo 1824aren hasieran, Liszten lehen konposizioa argitaratu zen, Diabelliren bals baten gaineko bariazioa (orain S.147), zeina Vaterländischer Künstlervereinen (Artisten elkarte patriotikoa) II. zatiaren 24. bariazioa baitzen. Antologia hori Anton Diabellik eskatuta egin zen, eta haren balsen gainean egindako berrogeita hamar bariaziok osatzen zuten, berrogeita hamar konpositore desberdinek osatuak (II. zatian). I. zatia Beethovenek gai berari buruz egindako hogeita hamahiru bariaziok osatzen zuten, eta Diabelli Bariazioak, Op.120 izenez dira ezagunak.
1823ko irailaren 20an, Liszt familiak Viena utzi zuen Parisa joateko. Bidean, Lisztek, bere eta bere familiaren mantenurako, kontzertuak eman zituen Munich, Augsburg, Stuttgart eta Estrasburgon. Miesichen zioten Wolfgang Amadeus Mozarten antzeko talentua zuela hura haurra zenean[16]. Azkenean, familia Parisa iritsi zen 1823ko abenduaren 11n. Hurrengo egunean, Adam Liszt eta bere semea hiriko kontserbatoriora joan ziren, haurra ikasle gisa onartuko zutelakoan. Luigi Cherubinik, ikastetxeko zuzendariak, esan zien (berak ezarritako arau berri bat zela eta) Parisko Kontserbatorioan herritar frantsesei baino ez zitzaiela ikasten uzten. Adam Liszt, beraz, bere semearen piano-maisu bilakatu zen. Franzek eskala eta estudiokin praktikatzen zuen, metronomo[17] batekin, eta Johann Sebastian Bach-en fuga batzuk ere interpretatzen zituen egunero, tonalitate desberdinetara transposizioak eginez[18].
Lisztek azkar ikasi zuen frantsesa, eta bere hizkuntza nagusi bihurtu zuen. Sébastien Érard-ek egindako piano bat eskuratu zuen, ihes bikoitzaren sistemaz hornitua, garai hartan aitzindaria zen mekanismoa[Oh 6]. Zirkulu pribatuetan interpretatu zuen, eta 1824ko martxoaren 7an eta apirilaren 12an eman zituen kontzertuak Theâtre Italienne-n, halako moldez, non haren ospea azkar handitu baitzen. Parisen Petit Liszt (Liszt txiki) izenez ezagutzen zuten. 1824an, 1825ean eta 1827an, Ingalaterra bisitatu zuen, aitarekin batera, eta han Teacher Liszt (Maisu Liszt) deitzen zioten[Oh 7]. Bonu nagusia 1866an baliogabetu zuten, Liszten ama hil zenean ordura arte interesak hari ordaindu baitzioten. Ohiko tasak % 4 edo % 5 ziren; hau da, urtean, 2.400-3.000 libera.
1824tik, Lisztek konposizioa ikasi zuen Anton Reicha eta Ferdinando Paërrekin[21]. Adam Liszten eskutitzetatik, badakigu semeak hainbat kontzertu, sonata, ganbera-musikako obrak eta beste hainbat obra konposatu zituela. Ia denak galdu egin dira, baina 1824an pianorako egindako lan batzuk argitaratu ziren. Pieza horiek garaiko Vienako eskolaren estilo komunean idatzi ziren. Czerny maisu ohiaren lanak hartu zituen eredu gisa, eta, geroago, Sigismund Thalbergek eta Theodor Döhlerrek, Liszten arerio birtualek ere emulatu zuten[22]. Lehen lan horien erantzuna etsigarria izan zen. 1824ko udaberrian, Paëren laguntzarekin, Liszt opera bat konposatzen hasi zen: Don Sanche, ou Le château de l'amour (On Santxo, edo maitasunaren gaztelua)[23]. Rodolphe Kreutzerrek zuzendua eta Adolphe Nourritek On Santxoren papera interpretatuz, opera 1825eko urriaren 17an estreinatu zen Académie Royale de Musique-n, baina arrakastarik gabe. Liszt, gero, beste ibilbide batek erakarri zuen. Musikarekiko interesa galtzen hasi zen, eta denbora asko ematen zuen erlijio-ideiekin. Aitak, ordea, kontzertuak ematen jarraitzera behartu zuen[24]. 1826an, Marseillan, jatorrizko estudioak egiten hasi zen. Berrogeita zortzi pieza konposatu nahi izan zituen, baina hamabi bakarrik egin eta argitaratu ziren bere opus 6 gisa[25].
1827ko udan, Liszt gaixotu egin zen[26]. Adam Liszt Boulogne-sur-Mer hirira (Mantxako kanalaren ondoko bainuetxera) joan zen semearekin. Liszt sendatzen zen bitartean, aitak tifus harrapatu zuen, eta urte horretako abuztuaren 28an hil zen. Boulognen lurperatu zuten, eta Franzek ez zuen inoiz haren hilobia bisitatu[27].
Aita hilda, Liszten kontzertu-karrera amaitu zen haur prodijio gisa. Urte batzuk geroago, konpositoreak berak jarrera eszeptikoa izango zuen haur prodijio gisa izandako ibilbideaz. Diru asko eta ospe izena irabazi bazuen ere, orokorrean, ez zuen bere hezkuntza garatzeko aukerarik izan[28]. Gabezia hori sakoneko irakurketaz ordeztu zuen. 1830eko hamarkadatik aurrera, mauka-mauka irakurtzen hasi zen, eta hil zenerako, 1886an, milaka liburu zituen eskuratuak. 1880ko martxoan, Lina Ramanni idatzi zion haur prodijio gisa egindako konposizio-lanari buruz, eta baieztatzen zion ez zuela ezer lortu han ezer ez zegoelako. Bere ustez, bai gazteentzat, bai konpositore zaharrentzat ere, beti zen hobea eskuizkribuak galtzea[29].
1821ean, Carl Czerny eta Antonio Salieriren ikasle izan zen Vienan. 1823-1835 urteetan, Parisen, Anton Reicha eta Ferdinando Paëren ikasle izan zen. Bere garaiko artista eta idazle askoren lagun izan zen: Hector Berlioz, Frédéric Chopin, Richard Wagner, Victor Hugo, Alphonse de Lamartine, George Sand eta Eugène Delacroix, besteak beste.
1848an, Weimarko gorteko kapera-maisu izendatu zuten, eta han izan zen 1859. urte arte. Weimarren, Wagner (Lohengrin, 1850), Schumann, Berlioz, Mendelssohn, Weber eta Schuberten musika-lanak estreinatu zituen. Garrantzi handiko musikagune egin zuen Weimar hiria. Garai hartan idatzi zituen Fausto (1853-1861) eta Dante (1856) sinfoniak; bizitzako aldirik emankorrena izan zuen hura.
1860tik aurrerako musika-lanek erlijioa dute gaitzat: Santa Isabelen kondaira (1862) eta Christus oratorioa (1866). 1869. urtetik aurrera, Erroman, Weimarren eta Budapesten bizi izan zen. Bizitzako azken bost urteetan, irakaskuntza izan zuen zeregin nagusia. Alexander Siloti, Frederic Lamond, Moriz Rosenthal eta Felix von Weingartner ikasle izan zituen, besteak beste.
Mende-erdi batez liluratu zituen Lisztek musikazaleak pianoan zuen abileziagatik. Abiadura izugarria zuen, eta indar handia. Musikagile gisa, berrikuntzak egin zituen, eta, orkestrarako, genero berri bat sortu zuen: poema sinfonikoa. Azken lanetan, inpresionismoari eta espresionismoari aurrea hartu zien. Liszten ekarpenik handiena, hizkuntza harmonikoa eta tonalitatea zabaltzea izan zen, eta XX. mendeko musikagile askori aurrerabidea erakutsi zien.
Aurrekoez gainera, haren lan aipagarrienak dira pianorako idatzitako Harmonia poetikoak eta erlijiosoak (1834-50), Joaldi traszendentezko estudioak (1838), hiru Kontzerturako estudio handi (1848), hobekuntza-estudioak, Ab irato izenekoak, partitura ezagunei egindako transkripzioak eta bere garaiko opera famatuen bariazioak (Bellini, Donizetti, Verdi), Rapsodia hungariarrak, Maitasunezko ametsak, baladak.
Orkestrarako lanak hiru taldetan bereizten dira. Lehenak hamabi poema sinfoniko biltzen ditu: Prometheus (1850), Orpheus (1854-56) eta Hamlet (1859), besteak beste. Bigarren taldekoak sinfoniak dira, koruekin batera, eta, hirugarrenean, orkestrari trebetasun handiagoa eskatzen dioten lanak: Mefisto balsa, Dibertimentua hungariar erara, Schubert-en martxak eta Rákóczy-ren martxa. Eliz musikaren barruan, Graneko Meza (1855), Missa choralis (1865), Koroatze Meza Hungariarra (1867), kantatak, requiem bat eta organorako Misa pro Organo aipatu behar dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.