zeruko greziar jainkoa, jainkoen aita From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Zeus[1] (grekoz Ζεύς) edo Dias (Δίας, «errege jainkotiarra») jainkoen eta gizakiaren aita da[2] eta Olinpiar jainkoen buruzagia [3]: haren seme-alaba ez zirenek ere aita deitzen zioten. Jainkoen erregea zen eta unibertsoaren ikuskatzailea[4]. Zeruaren eta trumoiaren jainkoa ere izanik, haren sinboloak tximista, arranoa, zezena eta haritza ziren. Haren oinordekotza indoeuropearraz aparte, Ekialde Hurbileko atributu ikonografiko batzuk ere lortu zituen, adibidez, aginte-makila edo zetroa. Artista greziarrek, gehienetan, Zeus bi modutan irudikatzen zuten: zutik, aurrera eginez eta eskuineko eskuan tximista bat duelarik, edo dotoretasunez eserita.
Zeus | |
---|---|
Greziar mitologia eta Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Ζεύς |
Sexua | gizonezkoa |
Bizitokia | Olympus (en) |
Ikonografia | tximista, arranoa, zezen mitologikoa eta haritza |
Baliokideak | Jupiter, Perun (en) , Ideo, Amon, Baal, Thor eta Ahura Mazda |
Formak | zezena, beltxarga, cuckoo (en) , sua, Anfitriona, Satiroa, arranoa, ant (en) , Artemisa, sugea eta Euria |
Domeinua | Tximista eta trumoia |
Familia | |
Aita | Kronos |
Ama | Rea |
Ezkontidea(k) | Metis, Temis eta Hera |
Bikotekidea(k) | Egina, Leto, Leda (mitologia), Aega (en) , Alkmena, Anaxithea (en) , Antiope, Asterope (en) , Cabye (en) , Kalisto, Carme (en) , Cassiopeia (en) , Chaldene (en) , Klimene, Danae, Demeter, Dia (en) , Dione, Elara (en) , Electra (en) , Europa, Eurymedusa (en) , Eurinome, Gaia, Himalia (en) , Hora (en) , Io, Iodame (en) , Isonoe (en) , Laodamia (en) , Maera (en) , Maia, Mnemosine, Niobe (en) , Nysa (en) , Othreis (en) , Pandora (en) , Pertsefone, Pluto (en) , Pluto, Protogenia, Selene, Semele, Taigete, Thalia (en) , Thrace (en) , Thyia (en) , Afrodita, Calyce (en) , Lamia (en) , Podarge (en) , Pirra, Kaliope, Doris, Ekidna, Eos, Eurydome (en) , Aetna (en) , Helice (en) , unnamed daughter of Borysthenes (en) , Contumelia (en) , Coryphe (en) , Crete (en) , Cyrno (en) , Eurynome (en) , Nemesis, Lamia eta Phthia (en) |
Seme-alabak | Ares, Afrodita, Apolo, Hefesto, Artemisa, Hermes, Pertsefone, Dioniso, Helena Troiakoa, Horae (en) , Arcesius (en) , Talia, Polimnia, Erato, Terpsikore, Euterpe, Urania, Melpomene, Kaliope, Klio, Minos, Hesperideak, Aedea, Eako, Meletea, Argus (en) , Mneme, Thelxinoë (en) , Dardano, Eileithyia (en) , Hebe, Adrasteia (en) , Pollux (en) , Atë (en) , Locrus (en) , Herakles, Pertseo, Lazedemon, Aegipan (en) , Myrmidon (en) , Manes (en) , Acragas (en) , Tantalo, Anfion, Angelos (en) , Zethos (en) , Eirene, Dizea, Eufrosine, Eunomia, Talia, Aglaia, Enio, Pasitea, Acheilus (en) , Piritoo, Opus (en) , Arcas (en) , Britomartis (en) , Atymnius (en) , Solymus (en) , Mnemosine, Tityos (en) , Iasion (en) , Corinthos (en) , Emathion (en) , Sarpedon (en) , Radamantis, Cytus (en) , Colaxes (en) , Cres (en) , Epaphus (en) , Zeroesa, Orchomenus (en) , Libyan Sibyl (en) , Sarpedon (en) , Arche (en) , Pelasgo, Meliteus (en) , Latinus (en) , Graecus (en) , Zagreus (en) , Aethlius (en) , Ersa (en) , Pandia (en) , Palikoak, Astrea, Carpo (en) , Thallo (en) , Arctus (en) , Atropos, Kloto, Lakesis, Magnes, Mazedon, Taenarus (en) , Crinacus (en) , Tyche (en) , Endimion, Harmonia, Alagonia (en) , Melinoe (en) , Akeo, Balius (en) , Xanthus (en) , Helen, Carius (en) , Aletheia (en) , Caerus (en) , Litae (en) , Myrtilus (en) , Scamander (en) , Hekate, Asopus (en) , Auxo (en) , Megaros (en) , Pan, Nemea (en) , Kariteak, Themides (en) , Iardanus (en) , Dysis (en) , Geraestus (en) , Olenus (en) , Ogygias (en) , Aegle (en) , Aetae (en) , Arcesilaus (en) , Bithynus (en) , Bura (en) , Calligeneia (en) , Car (en) , Carnus (en) , Targitaus (en) , Chrysus (en) , Koribante, Corythus (en) , Cronius (en) , Cyrnus (en) , Damocrateia (en) , Dodon (en) , Dodone (en) , Eetion (en) , Ellops (en) , Eris, Ethalion (en) , Eubuleus (en) , Gargarvs (en) , Kastor eta Polux, Atena, Acme (en) , Spartaeus (en) , Basileia (en) , Opus II (en) , Hydarnis (en) , Thebe (en) eta Aegesthius (en) |
Anai-arrebak | Hera, Hades, Poseidon, Demeter, Kiron eta Hestia |
Kronos eta Rea titanen seme gazteena izan zen. Tradizio gehienetan, arreba Hera jainkosarekin ezkonduta agertzen da, baina Dodonako orakuluan emaztea Dione zuen, eta Iliadaren arabera, harekin Afrodita[5] alaba izan zuten. Oso ezaguna da anitz maitale izan zituelako; horren ondorioz, jainko-jainkosa eta heroi asko haren seme-alabak izan ziren: Atenea, Apolo eta Artemisa, Hermes, Persefone, Dioniso, Perseo, Herakles, Helena, Minos eta Musak. Herarekin aldiz, Ares, Hebe eta Hefestoren[6] aita izan zela esaten da.
Erromatarren Jupiterren baliokidea da, baita etruskoen Tinia eta egiptoarren Amon jainkoena ere. Gaur egun, Jainkoari buruz dugun irudia (bai izena, bai itxura) harengandik dator.
Grekoak Jainkoen erregea gurtzeko leku nagusia Olinpia zen: han, Olinpiar Jokoak jainkoen omenez egiten ziren. Zeusen itxurako eskultura bat zegoen, mendeetan zehar jainkoaren omenez eskainitako animalien errautsez egina, harriz egina izan beharrean.
Antzinako Grezian jainkoak ez zirela modu berean gurtzen leku batetik bestera, eta Zeusekin beste horrenbeste gertatzen zen. Hala ere, erritual batzuk modu bertsuan ospatzen ziren; adibidez, animalia zuri bat eskaintzen zen, aldare altu batean.
Zeusek rol dominatzailea zuen, Antzinako Greziako panteoi olinpikoan jainko nagusia baitzen. Heroi askoren aita izan zen, eta gurtza lokal askotan agertzen zen. "Hodei biltzaile" izenaz ezagutzen zen, baita zeruaren eta trumoien jainkoa gisan ere, baina artifizio kultural goren gisan ere ikusten zen. Zentzu askotan, greziarren iritziz, beraien sinesmen erlijiosoen haragitze gorena eta jainko arketipikoa zen.
Botere eta epitetoez aparte, Zeusi ezartzen zitzaizkion tituluak izugarri ezberdinak ziren eta denek nabarmentzen zioten figura autoritarioa:
Kronos titanak bere emazte Rearekin seme-alaba batzuk izan zituen: Hestia, Demeter, Hera, Hades eta Poseidon, baina denak irentsi zituen jaio zirenean, zeren eta Gea eta Uranok esan ziotenez, haren seme batek boterea eta munduko tronua galtzeko patua baitzuen, Kronosek bere aitarekin egin zuen bezala. Horren ondorioz, Zeus jaiotzeko zegoela, Reak Geari laguntza eskatu zion bere semea salbatzeko, eta horrela Kronosek zigor justua izan zezan, bere aita eta beste semeei egin zienagatik. Rea Kreta irlan ezkutatu eta bertan Zeus jaio zen. Kronos bere seme berriaren bila bertaratu zenean, emazteak harri bat eman zion haur-oihal batez inguratuta, eta titanak irentsi egin zuen, ezer susmatu gabe.
Jaio eta berehala, Reak Zeus Ida mendiko kobazulo batean ezkutatu zuen, Kretan. Jainkoaren bizitzaren momentu horretaz historia asko daude, eta haien arabera, Zeus honela hezi zen:
Zeus hazi eta heldua zenean Kronos bere anai-arrebak berrahoratzera behartu zuen, baina beste historio batzuetan bere aitaren sabela ireki eta beste jainkoak atera zituen. Gero Zeusek Kronosen anaiak, hekatonkiroak eta ziklopeak askatu zituen Tartarotik, Kanpe zaindaria hilaz prozesuan, eta hauek eskertzeko tximista eta trumoia eman zioten. Horrela, Titanomakia izeneko guda hasi zen, eta Zeusek bere anai eta arreben laguntzaz, baita hekatonkiroen eta ziklopeen laguntzaz, Kronos eta beste titanak garaitu zituzten hauek Tartaroan giltzapetuz. Zeusek hekatonkiroei eman zien titanak zaintzeko misioa, eta Atlas titana Zerua ( Urano) eusten jarri zuen.
Borroka bukatu zenean Zeusek bere anaia zahar Poseidon eta Hadesekin mundua banatu zuen zotz eginez: Zeusek zerua eta airea lortu zituen, Poseidonek itsasoak eta ura, eta Hadesek, hilen mundua edo inframundua. Lurra, Gea hain zuzen, ezin zen erreklamatu, eta horrexen ondorioz, hiruren menpean geratu zen, adibidez Poseidonen lurrikarekin edo Hadesek hilak eskatzen zituenean.
Gea oso haserre zegoen, Zeusek haren semeak titanak nola tratatu zituen ikusita; beraz, jainkoei eraso egin zien. Zeus jainkoen errege bilakatu eta gutxira Geak bere bi munstro seme Tifon eta Ekidna jainkoei eraso egitera bidali zituen. Zeusek Tifon garaitzea lortu zuen, zailtasun askorekin, hala ere, mendi baten azpian harrapatuz, baina Ekidna eta haren semeak libre utzi zituen etorkizuneko heroiek erronkak izan zitzaten.
Zeus Heraren neba eta gizona zen, eta harreman horren ondorioz, Ares, Hebe eta Hefesto jaio ziren, mito batzuek Herak Hefesto bakarrik izan zuela dioten arren. Egile batzuek Ilitia eta Eris ere haien alaba gisan irudikatzen dituzte. Zeus oso famatua da, maitale asko izan zituelako, gehienak gizakiak: Semele, Alkmena, Io, Europa eta Leda, baian baita ninfa batzuk ere. Harreman horietatik dinastia heleniko askoren sortzaileak jaio ziren. Greziar mitologiaren arabera, Zeus zenbait jainkosaren maitale ere izan zen: Leto, Demeter, Dione eta Maiarena, adibidez.
Mito askok Hera maitale eta konkista horiekiko oso jeloskor erakusten dute; hortaz, maitale eta haien seme-alaba guztien etsai gisan halaber. Denbora batean, Eko izeneko ninfa batek Hera amodio-kontu horietatik entretenitzeko lana izan zuen, etengabe berba eginez. Hala ere, Herak iruzur horren berri izan zuenean Eko, madarikatu zuen besteek esaten zutena bakarrik esan ahal izatera.
Beste historio batzuetan, Herak izugarri gutxietsen zuen Ganimedes. Zeusek hura Troiatik Olinpora eraman zuen printze gazte bat izan zen, jainkoen oparia izateko, baita Zeusen maitalea izateko ere.
Zeusen bahitzeak benetan bortxaketak izan ziren, ez amodio-kontuak. Gertaera mitikoak ziren: tokian tokiko gurtzen arabera, uretako eta basoko ninfei gertatzen zitzaien olinpiar ordena patrilinealaren ondorioz, eta iraultza kultural, sozial eta erlijioso gisan erabiltzen ziren antzinako sinesmenak alde batera uzteko eta ohitura erlijioso berriak sortzeko.
Bahiketa horietan inoiz olinpiar jainkosarik ez agertzea deigarria da. Zeusek ninfarekin garai heroikoetaraino iraun zuen errege dinastien lehen erregea sortu zuen. Kasu askotan, Hera jainko jeloskorrak tradizio erlijioso kontserbadoreak irudikatzen zituen, eta maliziaz mendekatzen zen ninfa traidoreaz eta haren ondorengoez. Bahitu batzuk emakumea izaten ziren eta kasu horietan, beti ninfa baten alaba edo erdijainkosa izaten zen.
Zeusen Olinpiako estatua da Zeusen omenez egin den eskultura famatuenetako bat, seguruenik famatuena. Fidias greziar eskultoreak egin zuen, K. a. 435 urtean. Eskultura Olinpian eraiki zen, eta tradizioz mundu zaharreko Munduko Zazpi Mirarietako bat zen. Fidiasek tunika eta apaingarriak urrez egin zituen, eta gorputza, boliz.
Neoplatonismoan, Zeusek beste jainkoekiko zuen harremana oso garrantzitsua izan zen, eta Demiurgo edo Buru Jainkotiartzat interpretatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.