Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dardano[1] greziar mitologian, Zeus eta Elektraren semea zen. Elektra hau, Atlasen alaba zen, pleiadeetako bat. Dardano, Arkadiako errege Iasionen anaia zen. Berau hil zuen, baina ezin izan zion tronua kendu, herriak bota egin baitzuen. Samotrazia uhartean egonaldi labur bat egin ondoren, Frigiarantz joan zen, eta han, Teukro erregearen alaba zen Batiarekin ezkondu zen. Tronua heredatu zuen, eta, biztanleei, dardano izena eman zien, bere izenetik eratorriz. Bere semea Eriktonio izan zen.
Dardano, Dardania herriaren sortzailea da, Ida mendiaren oinean, eta, beranduago, Troia izango zena. Diodoro Sikuloren arabera, Asiako herri asko gobernatu zituen, eta kolono gisa bidali zituen Traziatik iparraldera bizi ziren dardanoak. Troiaren sortzaile bezala, bertako erret etxeko arbasoa da eta, "dardaniar" "troiar"ren sinonimoa da (hala erabiltzen du sarri Virgiliok).
Apolodororen arabera, Dardanok Samotrazia utzi zuen, bere sorterria, edo Arkadia, bere anaia Iasionen heriotzagatik atsekabeturik. Iasion, Zeusek botatako tximista batek jota hil zen, Demeter liluratzeagatik, edo, agian, Deukalionen euri jasagatik, eta Troadera iritsi zen.
Gaur egun, Dardanelos itsasarteak, Dardanoren omenez hartzen du bere izena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.