Remove ads
Antiznako erromatarren jainko nagusia From Wikipedia, the free encyclopedia
Jupiter[1] (latinez: Iuppiter, Iovis genitiboa) erromatar panteoiko jainko gorena da, Saturnoren eta Rearen semea. Erromatarrentzat eta Italiako beste herrientzat zeruaren, eguneko argiaren, eguraldiaren, tximistaren eta trumoiaren jainkoa zen[2].
Jupiter (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Erromako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Iuppiter |
Sexua | gizonezkoa |
Ikonografia | tximista, arranoa eta hasta (en) |
Baliokideak | Zeus, Perun (en) , Thor, Jupiter (en) , Cimistenus (en) , Maleciabrudes (en) , Assaecus (en) , Adceneicus (en) , Nennicus (en) , Tamitenus (en) eta Uxlemitanus (en) |
Familia | |
Aita | Saturno |
Ama | Ops |
Ezkontidea(k) | Junon |
Bikotekidea(k) | Latona (en) eta Juturna |
Seme-alabak | Vulkano, Diana, Herkules, Bako, Iuventas (en) , Marte, Belona, Minerva, Apollo (en) , Iarbas (en) , Merkurio, Proserpina eta Garamantis (en) |
Anai-arrebak | Junon, Vesta, Pluton, Neptuno eta Zeres |
Gero, greziarren Zeus jainkoarekin elkartu zuten, eta haren genealogia eta gertaerak erantsi zizkioten. Erromako tradizio literarioan, Zeusen irudikapena Jupiterrenaren gainetik jartzen da, halako moldez non mitoek eta ikonografiak nahasten baitituzte bi jainkoek. Horregatik, Jupiterri, ordura arte ia mitologiarik edo ahaidetasunik gabea, Zeus jainko grekoaren ezaugarri mitologikoak egozten zaizkio. Hala, Jupiter Junon arrebarekin ezkonduta dago. Jupiter Neptunoren eta Plutonen anaia zen, Poseidonen eta Hadesen baliokide erromatarrak, hurrenez hurren. Bakoitzak unibertsoko hiru erresumetako bat zuzendu zuen: zerua, urak eta azpimundua.
Iuppiter Optimus Maximus deitzen zioten, Erromako Estatuaren patroia zelako: legea eta ordena sozialaz arduratzen zen.
Iuppiter, Iovis izena indoeuropar jatorriko izen konposatu baten bilakaeratik dator *Dyus ph2ter, "aita zeru" esan nahi duena. Izen hori grekoz Ζεύς πατὴρ eta sanskritoz Dyauṣ Pitā da. Konposatuaren lehen zatia *dyew- sustrai indoeuroparretik sortutako hitz familiari dagokio, "eguneko argia", "zeru argitsua" esan nahi duena; horren gainean sortzen da, halaber, dies "eguna" latindar hitza. Diespiter ere agertzen da Plautoeta Varronen testuetan, Jupiter izendatzeko[3].
Jainko subiranoak, arranoa eta tximista ditu ezaugarri. Arranoak beste hegazti batzuen aurretik jarri zituen augurioen zantzuak interpretatzerakoan, eta erromatar armadaren sinbolo arruntenetako bat bihurtu zen (aquila). Bi ikurrak maiz konbinatu ohi ziren jainkoa arrano baten forman irudikatzeko, atzaparretan tximista bat eutsiz, sarritan txanpon greko eta erromatarretan ikusia.
Haren zuhaitz sakratua haritza zen, berak, Saturnok bezala, ezkurrekin elikatzen irakatsi baitzien gizon-emakumeei[4].
Zetro bat eskuan duela irudikatzen da; batzuetan, hala ere, lau zaldi zurik daramaten zalgurdi batean ageri da. Zeruaren jainkoa zenez, tximistaren eta trumoiaren jabe zela uste zuten antzinako erromatarrek eta Kapitolino muinoan Iuppiter Optimus Maximus tenplua eraiki zuten haren ohoretan.
Artean oso sarritan agertzen da Jupiterren irudia, bai eskulturan bai margolanetan. Aipagarriak dira eskulturan: Vatikanoko Iupiter Verospi, Napoliko eta Louvre museoko eskulturak, Kapitolioko museoko irudia (Jupiter zutik, tximista eskuan duela), edota Joan Boloniakoaren Iupiter Pluvius ospetsua. Pinturan aipatzekoak dira: Rafaelen Jupiter eta Antiope (Vatikanoan), Tizianorena (Louvre museoan), Bronzinorena (Munichen), eta abar.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.