Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Io (antzinako grezieraz Ίώ), Argoseko dontzeila zen, Inakoren alaba, Heraren apaiz anderea, Zeusek maitatu zuena. Beste bertsio batek, hiriko errege zen Iasoren alaba dela dio.
Io (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Formak | behia |
Familia | |
Aita | Inako, Peirasus (en) eta Iasus (en) |
Ezkontidea(k) | Telegonus (en) |
Bikotekidea(k) | Zeus |
Seme-alabak | Epaphus (en) eta Zeroesa |
Zeus jainkoa ametsetan agertzen zitzaion Iori, Lernako lakuan bere birjintasuna ematera konbentzitu nahian: "O, Jupiterren birjina, duina eta ze pozik bere ohearekin, ez dakit nori egin behar diozun, bilatu". Iok hau bere aitari kontatu zionean, Inako orakuluari galdetzera joan zen, bere alaba bere etxetik kanporatzeko aholkatu ziona, hala egin ezean, Zeusek, bere tximistarekin bere leinu guztia suntsiko zuela eta. Inakok hala egin zuen, eta bere alabari buruz ezer ez zekienaren itxurak egin zituen, baina, handik gutxira, damutu eta Zirno bidali zuen Ioren bila. Hau Kariara iritsi zen, eta, aurkitu ez zuenez, bertan bizitzen jarri zen, bere betebeharra bete gabe itzultzeko beldurrez. Beste horrenbeste gertatu zen Lirkorekin, Inakok Ioren bila bidali zuena eta Karian bizitzen jarri zena, bertako errege Kaunoren alabarekin ezkonduz.
Bitartean, Io Zeusekin joan zen, baina Herak ustekabean harrapatu zituen, bere senarra zaintzen zuena barrena jelosiak janda. Jainkoak, Io salbatzeko, txahal zuri bihurtu zuen. Herak, bere senarrari, Io emateko esan zion, eta ehun begiko erraldoia zen Argos Panoptesi, Io zaintzeko esan zion.
Baina Zeusek, Hermesi, bere maitea erreskatatzeko eskatu zion. Txori bihurtuta, Argosek Io lotuta zuen zuhaitzeraino gidatu zuen, eta Hermesek Argos bere txirularekin lokartu zuen, harri zorrotz batekin hilez erraldoiak bere begi guztiak itxi zituenean. Bere zerbitzuengatik sari gisa, Herak, Argosen begiak, bere hegaztirik gogokoena zen paumaren isatsean jarri zituen, eta mendekua aldarrikatu zuen. Txahalaren adarrak, etengabe ziztatzen zuen ezpara batetara lotu zituen, eta Io, noraezean korrika ihesi joaten behartu zuena. Hala torturatua, Itsaso Jonikoa zeharkatu zuen, beragatik izena jaso zuena, Iliria, Trazia eta Kaukaso zeharkatu zituen, azken honetan, Prometeo kateatuta topatu zuelarik, eta Afrikatik jarraitu zuen, graia eta gorgonekin topo eginez.
Bere bidaiaren amaiera, Egipto izan zen, non atseden hartu ahal izan zuen eta Zeusen ferekekin gizaki itxurara itzulia izan zen. Bien artean, Epafo izan zuten seme bezala, Nilo ibaiaren ertzean. Orduan, Herak, kureteei, jaio berria ekartzeko esan zien. Hala lortuz, Zeusek zigortu zituen, bere emaztearen agindu krudelak betetzeagatik suntsitu zituenak. Orduan, Ioren bigarren erromesaldia hasi zen, oraingoan bere semearen bila. Azkenean, Sirian aurkitu zuen, non Astartek edo Saosisek elikatzen zuen, Bibloseko Malkandro erregearen emaztea zena.
Jada bere semea besoetan zuela, Egiptora itzuli zen, non Telegonorekin ezkondu zen, garai horretan eskualde hori gobernatzen zuena. Honegatik, Epafok, Egiptoren koroa oinordetu zuen, mitoaren arabera, Menfis hiriaren sortzailea eta libiar, etiopiar eta erresuma greziarren zati handi baten amankomuneko arbasoa izan zelarik.
Io, bizantziar herriaren arbasoa ere bazen, Zeroesaren bidez, Zeusekin, beranduago Bizantzio edo Konstantinopla eraikiko zen tokian izan zuen alaba.
Iok, Demeter jainkosaren estatua bat eraiki zuen, Egipton Isis izena jasotzen zuena. Denborarekin, Iok berak jaso zuen izen hori, eta bere maitale Zeusek jainkotu zuen azkenik. Sendabelarren ezagutza handia ematen zitzaion, hilezkortasunarena barne.
Bere istorioaren sinbolismoagatik, Io, Egiptoko Isisekin eta Feniziako Astarterekin identifikatzen zen, hiruren ezaugarri eta istorioak nahasten zirelarik.
Io, emakume greziar bat ere bada, pertsiarrek bahitu zutena. Hau, pertsiarrak eta greziarrak, euren arteko gerrara eraman zituen zenbait bahiketetatik lehena izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.