From Wikipedia, the free encyclopedia
Behia Bos taurus espezieko eme helduaren izena da, Bovidae familiako ugaztun hausnarkaria.
Hedaduraz, batez ere esne-abeltzaintzan, izen hori espezie osoari erreferentzia egiteko erabiltzen da, agian ekoizletzat hartzen den sexua delako, eta kasu honetan Bos taurus espeziearen sinonimoa da.
Arrak zezen deitzen dira, edo idiak, zikiratuta badaude. Kumeek izen ugari hartzen dituzte, adibidez txahal, aratxe izenek arra zein emea adieraz dezakete. Izen berezituak ere badira, adibidez: bigantxa eta biga erabiltzen dira behi gazteentzat, eta zekor, zezenko eta idisko aldiz zezen gazteentzat.
Uroen hainbat azpiespezieren ondorengoak, egungo behiak esnea eta haragia ekoizteko hazten dira, edo tiro-animalia gisa. Indian, behia sakratua da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.