From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Leto[1] (antzinako grezieraz: Λητώ, Lêtố; dorieraz Lato "izkutatua"), Zeo eta Febe titanen alaba bat da, eta, olinpoar jainkoei dagokienez, Zeusekin, Apolo eta Artemisaren ama. Hala eta guztiz ere, Leto, bere haurdunaldiagatik eta bere seme-alabetako bigarrena zen Apolo erditzeko toki egoki bat bilatzeagatik baino ez da aintzat hartzen. Hau da bere paper aktibo bakarra mitologian. Behin Apolo eta Artemis hazten direnean, Leto erretiratu egiten da, Olinpo gainean ama irudi ongarri arin bezala geratuz, iluna eta baketsua, behin bere lana bete ondoren.
Erromatar mitologian, Apolo eta Dianaren ama bezala, bere baliokidea Latona da.
Kretan, Dreros hirian, Spyridon Marinatosek, VIII. mendeko minoiko ondoko etxe tenplu bat atera zuen lurpetik, non Apolo, Artemisa eta Letoren hiru irudi bakarrak aurkitu zituen, aurreeratutako erdigune baten inguruan moldeatutako latorriz eginak. Walter Burkertek (Religion griegan), Festosen, sarbide erritu batekin lotuta agertzen dela adierazten du.
Leto Liziako jainkosa nagusia zen. Bere santutegia, Jantotik gertu zegoen Letoonak, hiri-estatuen liziar konfederazioa batzen zuen. Koseko jendeak ere, bere bezala aldarrikatzen zuen Leto jainkosa.
Hain jatorrizkoa den Leto jainkosaren neurri bat, bere aita titanean ikus daiteke, honen izenak, Zeo, polotik polorako zeru esferarekin lotzen duena, baita bere ama Feben ere, ilbetearen "puru" eta "purutzaile epitetoa dena, hain zuzen ere.
Zeus jainkoa, Letoren ahizpa zen Asteria bortxatzen saiatu zen, baina honek, galeper bihurturik ihes egin zuen, bere burua itsasora bota eta Ortigia uharte mugikorrean bihurtuz.
Hera Letoren atzetik doa, inork erditzerako ez hartzea lortzen du, Ortigia uhartea izan ezik, bertan inor bizi ez zelarik. Erditzea galerazten saiatzen da, erditzeen jainkosa den bere alaba Ilitiari, parte hartzea galeraziz, eta Letok, jada, 9 eguneko atzerapena duenean, jainkoek, Letoren minekin hunkiturik, lehenik Artemisa jaioarazten dute, honela, honek, bere amari Apoloren erditzean laguntzeko.
Ortigia uhartea, lau zutaberekin, hondora finkatua geratzen da, eta bere izena Delosgatik aldatzen du, dizdiratsua esan nahi duena, Apologatik, argiaren jainkoa.
Herak, Geak Piton sugea sortzea lortu zuen, umeak irens zitzan, baina Apolo gazte bihurtzen da 4 egunetan bakarrik, eta hil egiten du.
Heraren jazarpenean, Leto eta bere seme-alabak urmael batetara iristen dira, eta, edan behar dutenean, Heraren agindupean zeuden nekazari batzuek, ura irabiatzen dute, lokatz bihurtuz, eta Zeusek zigortu egiten ditu, igel bihurtuz.
Apolo eta Artemisa, bere amaren babesle porrokatuak izan ziren eta Titio erraldoia hil zuten bortxatzen saiatzeagatik.
Anfionen emazte zen Nioberen iseketatik ere defendatu zuten. Anfionekin, 7 seme eta beste hainbeste alaba izan zituen, eta Niobek iseka egin zion seme-alaba gutxi izateagatik, bere seme-alabak, Artemisa eta Apoloren geziengatik hiltzen ikustera zigortua izanik. Kloris baino ez zen onik irten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.