From Wikipedia, the free encyclopedia
Delos Greziako uhartea da, Zikladeetako txikiena. 3,4 km2 eta 14 biztanle (2001).
Delos1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Deloseko hondakinak. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 530 |
Kokalekua | Grezia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1990 (XIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Erlijio-gune garrantzitsua izan zen K.a. XIV. mendetik aurrera, joniarrak Atikan sartu zirenetik, batez ere. Delos uharteak lehen mailako lekua hartu zuen Greziako historian. Atenasen mendean egon zen K.a. VI. mendetik aurrera, Delos merkataritza-gune handia izan zen, eta mediarrekiko gerren ondotik (K.a. 477) bertan egokitu zen lehen itsas konfederazioa.
K.a. 454. urtean, ordea, pribilegio guztiak kendu zizkioten. K.a. 315. urtean burujabetza lortu zuen, eta K.a. 166. urtean erromatarrek Atenasen mende ezarri zuten berriro ere. Urte oparoen ondoren, Delos itsas jendearen esku egon zen, eta bizantziarrek, eslaviarrek eta arabiarrek inbaditu ondoren (VI-VII. m.), galdu zen betiko.
Delos uhartean hiltzeko debekua ezarri zen K.a. V. mendetik aurrera. Uhartea antzinako greziarrentzat inguru sakratua zen eta garbia mantentzeko neurri desberdinak hartu zuten, horrela jainkoei otoitz egiteko leku segurua izaten jarraituko lukeela. Antza, neurria, K.a. V. mendean hartu zen. K.a. VI. mendean Pisistrato, Atenasko tirano ospetsua izan zen tenplu inguruko hilobi guztiak kentzeko agindua eman zuena. V. mendean Delfosko orakuluak uharte osotik gorputz guztiak kentzeko agindua eman zuen eta hiltzeko edo jaiotzeko debekuak ezarri zituen.
XIX. mende bukaeran (1873) hasi ziren indusketei esker, Antzinako Greziako arkeologia-gune garrantzitsuenetakoa azaleratu zen Delosen (Apoloren tenplua, agorak edo plazak, Aintzira Sakratuaren inguruko monumentuak, Kynthos mendiko santutegiak, antzokia eta heleniarren garaiko auzoa).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.