From Wikipedia, the free encyclopedia
TKE Ligako 2023ko denboraldia Eusko Label Ligaren hogeita batgarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 1ean hastekoa zen Coruña hiriko uretan, dena den, lehenengo jardunaldia bertan behera gelditu zen Galiziako kostaldean izan zen denboralearen ondorioz[1]. Hasiera ofiziala, hortaz, egun bat atzeratu zen, uztailaren 2ra, eta Coruña Hiriko VII. Bandera egun bakarrean jokatu zen. Lehiaren amaiera, aldiz, aurreikusitakoa izan zen, irailaren 17an eta Portugaleten. 2023ko denboraldian guztira 19 estropada jokatu ziren[2]. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra zortzigarren aldiz irabazi ondoren, Bermeo Urdaibai Arraun Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua[3]. Lehian Samertolameu elkartu zitzaion, 2022an lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuen elkartea[3].
Urdaibai Arraun Elkarteak (irudian) 2022ko denboraldian lortutako garaikurra defendatu zuen. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Traineru Kluben Elkartea |
Partaideak | 12 talde |
Estropadak | 20 estropada |
Hasiera | 2023ko uztailaren 1a |
Amaiera | 2023ko irailaren 17a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Urdaibai (204 p.) |
Txapeldunordea | Zierbena (192 p.) |
Ohorezko tx. | Hondarribia (192 p.) Donostiarra (163 p.) |
Jaitsiera | Santurtzi (48 p.) Samertolameu (34 p.) |
← 2022 |
2024 → |
Denboraldi honetako txapelduna, nagusitasun osoz, Urdaibai izan zen[4]. TKE Ligaren historian bederatzigarren aldia izan zen Bou Bizkaia ontziko mutilek garaikurra irabazi zutena; guztira, 204 puntu lortu zituzten eta 19 estropadetatik 11tan garaile izan ziren[2]. Gainera, 2007ko denboraldian ezarritako errekorra hautsi zuten eta txapeldunordea 14 puntu gutxiagorekin utzi zuten, hau da, bederatzi ligetan bigarren ontziari atera zioten alderik handiena. Zilarrezko postua, hain zuzen ere, Zierbenarentzat izan zen. Galipoek azken estropadako garaipenari esker lortu zuten Hondarribia aurreratzea; izan ere, bi ontziek 192na puntu lortu bazituzten ere, bizkaitarrek ligan bandera gehiago irabazi zituzten[5]. Ohorezko txanda, bestalde, Donostiarrak osatu zuen. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Urdaibaik 10 bandera eraman zituen herrira, Zierbenak 4, Hondarribiak 2, eta Donostiarrak eta Oriok bana[2][4].
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Samertolameu eta Itsasoko Ama arraun elkarteek agur esan behar izan zioten TKE Ligari[4]. Galiziarrak txapelketako kaskarrenak izan ziren: 17 estropadetatik 9tan motelenak izan ziren eta 34 puntu baino ez zituzten eskuratu. Galiziako Traineruen Ligara zuzenean jaisteko txartela, ondorioz, beraien esku gelditu zen. Santurtziarrak, aldiz, azkenaurrekoak izan ziren ligan 48 puntu lortu ostean. Jaitsiera play-offean, baina, ezin izan ziren San Pedro eta Bueu baino azkarrago aritu eta maila galdu zuten[2].
Azkenik, CaixaBank Patroi Hoberenaren Saria Gorka Aranberrirentzat izan zen lehenbiziko aldiz[6]. Podiuma Ioseba Amunarrizek eta Unax Eizagirrek osatu zuten[2].
Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hogeita batgarren denboraldian; horietatik 6 bizkaitarrak ziren, 4 gipuzkoarrak eta 2 galiziarrak[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Samertolameu elkartearen parte hartzea izan zen, Aresek utzitako postua bete zuena[3].
• • • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2022 |
Cabo da Cruz | Club de Remo Cabo de Cruz | Cabo da Cruz | Gustavo Vázquez | Boiro (Coruña) | 8.a | |
Donostiarra | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua II | Igor Makazaga | Donostia (Gipuzkoa) | 3.a | |
Getaria | Getariako Arraun Elkartea | Esperantza | Ion Larrañaga | Getaria (Gipuzkoa) | 5.a | |
Hondarribia | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Mikel Orbañanos | Hondarribia (Gipuzkoa) | 2.a | |
Kaiku | Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea | Bizkaitaŕa | Jose Luis Korta | Sestao (Bizkaia) | 6.a | |
Lekittarra | Isuntza Arraun Elkartea | Lekittarra | Osertz Alday | Lekeitio (Bizkaia) | 11.a | |
Ondarroa | Ondarroa Arraun Elkartea | Antiguako Ama | Iñaki Errasti | Ondarroa (Bizkaia) | 9.a | |
Orio | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | Jon Salsamendi | Orio (Gipuzkoa) | 4.a | |
Samertolameu | Sociedad Deportiva Samertolameu | A Terca | David Costa | Meira, Moaña (Pontevedra) | 1.a (GTL) | |
Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | Javi Polo | Santurtzi (Bizkaia) | 10.a | |
Urdaibai | Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea | Bou Bizkaia | Iker Zabala | Bermeo (Bizkaia) | 1.a | |
Zierbena | Zierbena Arraun Elkartea | Zierbena | Daniel Pérez | Portua, Zierbena (Bizkaia) | 7.a |
Denboraldi honetan 18 bandera eta 20 estropada izan ziren jokoan, nahiz eta lehena bertan behera gelditu zen Coruñako uretan izan zen denboraleagatik[2].
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 11 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | Banderak | Lorpena | |
1. | Urdaibai | 204 | - | 8 | 10 | 12 | 10 | 12 | 12 | 12 | 12 | 11 | 12 | 12 | 10 | 7 | 12 | 12 | 6 | 12 | 12 | 10 | 104 | Txapelduna | |
2. | Zierbena | 1925 | - | 12 | 11 | 8 | 11 | 9 | 11 | 10 | 9 | 10 | 11 | 10 | 12 | 12 | 8 | 11 | 4 | 11 | 10 | 12 | 41 | Txapeldunordea | |
3. | Hondarribia | 1925 | - | 11 | 9 | 11 | 12 | 11 | 10 | 11 | 11 | 12 | 10 | 9 | 11 | 9 | 9 | 9 | 10 | 8 | 8 | 11 | 2 | Ohorezko txanda | |
4. | Donostiarra | 163 | - | 6 | 12 | 2 | 9 | 10 | 9 | 8 | 10 | 8 | 8 | 11 | 9 | 6 | 10 | 10 | 5 | 10 | 11 | 9 | 1 | ||
5. | Orio | 145 | - | 9 | 3 | 6 | 8 | 5 | 7 | 9 | 8 | 7 | 9 | 6 | 8 | 10 | 11 | 5 | 12 | 7 | 9 | 6 | 1 | ||
6. | Cabo da Cruz | 117 | - | 3 | 8 | 10 | 7 | 1 | 8 | 5 | 6 | 5 | 6 | 4 | 7 | 11 | 6 | 6 | 9 | 1 | 6 | 8 | - | ||
7. | Getaria | 116 | - | 10 | 6 | 7 | 4 | 8 | 5 | 4 | 7 | 2 | 7 | 8 | 5 | 3 | 7 | 8 | 7 | 6 | 7 | 5 | - | ||
8. | Lekittarra | 104 | - | 5 | 7 | 4 | 6 | 7 | 4 | 6 | 3 | 9 | 3 | 7 | 2 | 2 | 5 | 7 | 11 | 4 | 5 | 7 | - | ||
9. | Kaiku | 74 | - | 2 | 5 | 9 | 5 | 3 | 3 | 7 | 2 | 32 | 5 | 2 | 6 | 8 | 1 | 2 | 2 | 9 | - | - | - | ||
10. | Ondarroa | 72 | - | 7 | 4 | 1 | 2 | 4 | 6 | 2 | 5 | 4 | 4 | 5 | 4 | 5 | 2 | 4 | 8 | 5 | - | - | - | ||
11. | Santurtzi | 48 | - | 1 | 2 | 5 | 3 | 6 | 2 | 3 | 4 | 1 | 03 | 1 | 3 | 4 | 4 | 3 | 3 | 3 | - | - | - | Jaitsiera play-offa | |
12. | Samertolameu | 34 | - | 4 | 1 | 3 | 1 | 2 | 1 | 1 | 1 | 6 | 2 | 3 | 1 | 1 | 3 | 1 | 1 | 2 | - | - | - | 2024ko GT Liga |
Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik hartu zuten parte: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen elkarteak, Santurtzik; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, San Pedrok eta Lapurdik; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Aresek eta Bueuk. Bostetik bik baino ez zuten lortu 2024ko denboraldian parte hartzeko txartela: San Pedrok eta Bueuk[10].
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | Emaitza |
Ares | Club de Remo Ares | Santa Olalla de Lubre | José Manuel Peláez | Ares (Coruña) | 1.a (GTL) | |
Bueu | Club de Mar Bueu | Maruxia | José Ferral | Bueu (Pontevedra) | 2.a (GTL) | |
Lapurdi | Lapurdiko Arraun Taldea | Lapurdi | Joseba Fernandez | Donibane Lohizune/Angelu (Lapurdi) | 2.a (KAE) | |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | Asier Carballeda | San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) | 1.a (KAE) | |
Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | Javi Polo | Santurtzi (Bizkaia) | 11.a |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | San Pedro | 10 | 5 | 5 | 2024ko TKE Liga |
2 | Bueu | 61 | 4 | 2 | |
3 | Lapurdi | 61 | 2 | 4 | 2024ko KAE Liga |
4 | Santurtzi | 42 | 1 | 3 | |
5 | Ares | 42 | 3 | 1 | 2024ko GT Liga |
Postua | Patroia | Arraun Taldea | Puntuak[2] |
---|---|---|---|
1 | Gorka Aranberri | Urdaibai | 138 |
2 | Ioseba Amunarriz | Hondarribia | 118 |
3 | Unax Eizagirre | Getaria | 99 |
4 | Ander Etxegoien | Orio | 96 |
5 | Cristian Garma | Santurtzi | 92 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.