From Wikipedia, the free encyclopedia
KAE Ligako 2023ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hemezortzigarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa ekainaren 17an hasi zen Donibane Lohizuneko badian eta abuztuaren 20an amaitu Bilbo hiriko uretan; bigarren maila, aldiz, ekainaren 24an hasi zen Mutrikun eta abuztuaren 20an bukatu zen Bilbon; guztira, 24 estropada puntuagarri jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian KAE Ligako ordezkariek ez zuten TKE Ligara igotzeko txartelik lortu, beraz, lehen mailako berritasun bakarra Lapurdiko Arraun Taldearen parte hartzea izan zen, bigarren mailako txapelketa irabazi ostean Orioren B traineruaren lekua hartu zuena[2]. Guztira, 19 ontzik arraun egin zuten ligan, 12k lehen mailan eta 7k bigarrenean[3].
San Pedrok hirugarren aldiz eskuratu zuen KAE Liga. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Kantauriko Arraun Elkartea |
Partaideak | 19 talde (12+7) |
Estropadak | 24 estropada (14+10) |
Hasiera | 2023ko ekainaren 17a |
Amaiera | 2023ko abuztuaren 20a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Pedro (150 p.) |
Txapeldunordea | Lapurdi (148 p.) |
Ohorezko tx. | Arkote (145 p.) San Juan (125 p.) |
Jaitsiera | Busturialdea (38 p.) Castro (15 p.) |
← 2022 |
2024 → |
Denboraldi honetako txapelduna, bigarren urtez jarraian, Sanpedrotarra Arraun Elkartea izan zen[4]; guztira, 150 puntu eta sei bandera eskuratu zituzten gipuzkoarrek, eta 2023ko ontzi erregularrena beraiena izan zen. Igoera kanporaketan ere azkarrenak izan ziren eta 2024an TKE Ligan arituko dira arraunean[5]. KAE Ligako lehia, dena den, estua izan zen, Lapurdi igoberriak eta Arkote elkarteak gertutik jarraitu baitzuten Libia trainerua. Lapurtarrek Joseba Fernandezen gidaritzapean egin zuten lehen mailara buelta eta urtea 148 punturekin, lau banderarekin eta igoera kanporaketa jokatzeko txartelarekin amaitu zuten. Denboraldia borobiltzeko, azken estropadan galdu zuten KAE Ligako garaikur nagusia eta igoera baino ez zitzaien falta izan. Bizkaitarrek, aldiz, lehenengo jardunaldian puntu asko galdu ostean, hirugarren egin zuten, 146 punturekin, eta San Juanekin batera ohorezko txanda osatu zuten; bina bandera irabazi zituzten[6].
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Castrok maila galdu zuen. Kantabriarrak izan ziren ligako motelenak, 14 estropetatik 13tan azkeneko postuan gelditu ziren, eta hurrengo denboraldian bigarren ligan aritu beharko dira arraunean[6]. Deustu-Bilbo eta Busturialdea elkarteak, aldiz, 10. eta 11.enak hurrenez hurren, jaitsiera play-offean jokatu zuten aurreneko mailan jarraitzeko txartela; bilbotarrek mailari eutsi zioten eta bigarren egin zuten, baina Busturialdeko mutilak motelenak izan ziren bi estropadetan eta Castrorekin batera arituko dira 2024an bigarren mailan.
Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Orioren B traineruak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa; guztira, 9 bandera eta 68 puntu eskuratu zituzten oriotarrek, eta 10 estropadetatik 9tan azkarrenak izan ziren. San Nikolas ontziko mutilak, beraz, lehen mailan arituko dira hurrengo denboraldian Portugaleterekin batera[6][7].
Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hemezortzigarren denboraldian; horietatik 5 gipuzkoarrak izan ziren, 3 bizkaitarrak, 3 kantabriarrak eta bat lapurtarra. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, Lapurdik (bigarren mailako txapeldunak) Orio Bren tokia hartu zuen[3].
• • • • • • • • • • • • |
Denboraldi honetan 14 estropada eta bandera izango ziren jokoan[1].
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | Donibane Ziburuko XXXI. Estropada-Etxebat Sari Nagusia | Donibane Lohizune, Lapurdi | 2023ko ekainaren 17a | San Juan | |
2. | Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiaren XIII. Ikurrina | Pasaia, Gipuzkoa | 2023ko ekainaren 18a | San Pedro | |
3. | Elantxobeko XXXV. Traineru Estropada | Elantxobe, Bizkaia | 2022ko ekainaren 24a | San Pedro | |
4. | Mundakako Onura Homes XX. Ikurrina | Mundaka, Bizkaia | 2023ko ekainaren 25a | Lapurdi | |
5. | CMO Valves II. Bandera | Pasaia, Gipuzkoa | 2023ko uztailaren 1a | San Pedro | |
6. | Zumaiako XXXVIII. Ikurrina | Zumaia, Gipuzkoa | 2023ko uztailaren 9a | Lapurdi | |
7. | Marina de Cudeyoko Udaleko XVIII. Bandera-Dynasol Sari Nagusia | Marina de Cudeyo, Kantabria | 2023ko uztailaren 15a | Arkote | |
8. | Plentziako XXXIV. Ikurrina | Plentzia, Bizkaia | 2023ko uztailaren 22a | Lapurdi | |
9. | Camargoko Udaleko XXXI. Bandera | Camargo, Kantabria | 2023ko uztailaren 29a | San Juan | |
10. | Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiaren XVII. Bandera | Hondarribia, Gipuzkoa | 2023ko abuztuaren 6a | Lapurdi | |
11. | Pasaiako XXXVIII. Ikurrina | Plentzia, Bizkaia | 2023ko abuztuaren 12a | San Pedro | |
12. | Castro Urdialesko Hiriko XLX. Bandera | Castro Urdiales, Kantabria | 2023ko abuztuaren 15a | San Pedro | |
13. | Zarautz Arraun Elkartearen XIV. Ikurrina | Zarautz, Gipuzkoa | 2023ko abuztuaren 19a | Arkote | |
14. | Bilbo Hiriko L. Ikurrina | Bilbo, Bizkaia | 2023ko abuztuaren 20a | San Pedro |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | Banderak | Lorpena | |
1. | San Pedro | 150 | 10 | 12 | 11 | 12 | 12 | 6 | 10 | 11 | 9 | 10 | 12 | 12 | 11 | 12 | 6 | Igoera play-offa | |
2. | Lapurdi | 148 | 11 | 9 | 12 | 9 | 10 | 12 | 11 | 12 | 10 | 12 | 10 | 11 | 10 | 9 | 4 | ||
3. | Arkote | 145 | 6 | 10 | 10 | 11 | 9 | 11 | 12 | 10 | 11 | 11 | 11 | 10 | 12 | 11 | 2 | Ohorezko txanda | |
4. | San Juan | 125 | 12 | 8 | 9 | 10 | 11 | 10 | 9 | 9 | 12 | 6 | 8 | 5 | 6 | 10 | 2 | ||
5. | Zumaia | 106 | 7 | 11 | 8 | 5 | 8 | 9 | 8 | 8 | 3 | 5 | 9 | 9 | 9 | 7 | - | ||
6. | Zarautz | 96 | 8 | 5 | 6 | 6 | 6 | 8 | 7 | 7 | 8 | 9 | 4 | 7 | 7 | 8 | - | ||
7. | Camargo | 94 | 9 | 4 | 7 | 8 | 7 | 7 | 6 | 6 | 6 | 8 | 7 | 8 | 5 | 6 | - | ||
8. | Pedreña | 69 | 5 | 7 | 4 | 7 | 5 | 3 | 2 | 5 | 7 | 7 | 3 | 6 | 3 | 5 | - | ||
9. | Hondarribia B | 60 | 3 | 6 | 5 | 3 | 4 | 2 | 5 | 4 | 5 | 4 | 6 | 2 | 8 | 3 | - | ||
10. | Deustu-Bilbo | 46 | 4 | 3 | 2 | 2 | 3 | 5 | 4 | 3 | 2 | 2 | 5 | 3 | 4 | 4 | - | Jaitsiera play-offa | |
11. | Busturialdea | 38 | 1 | 2 | 3 | 4 | 2 | 4 | 3 | 2 | 4 | 3 | 2 | 4 | 2 | 2 | - | ||
12. | Castro | 15 | 2 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | - | 2024ko KAE-2 Liga |
Kanporaketa honetan lau ontzik hartu zuten parte: denboraldia 10. eta 11. postuan amaitu zuten elkarteek, Deustu-Bilbok eta Busturialdeak; eta bigarren mailako 2. eta 3. ontzi azkarrenek, Portugaletek eta Donostiarra Bk[6].
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | Emaitza |
Busturialdea | Busturialdea Arraun Elkartea | Artarri | Luis Ángel Salvador | Elantxobe (Bizkaia) | 11.a (KAE) | |
Deustu-Bilbo | Deustu Arraun Taldea | Tomatera | Gerardo Ranero | Deustu, Bilbo (Bizkaia) | 10.a (KAE) | |
Donostiarra B | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua | Fernando Balenziaga | Donostia (Gipuzkoa) | 3.a (KAE2) | |
Portugalete | San Nikolas Arraun Taldea | Jarrillera | Jaime Ríos | Portugalete (Bizkaia) | 2.a (KAE2) |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | Portugalete | 8 | 4 | 4 | 2024ko KAE Liga |
2 | Deustu-Bilbo | 51 | 3 | 2 | |
3 | Donostiarra B | 51 | 2 | 3 | 2024ko KAE-2 Liga |
4 | Busturialdea | 2 | 1 | 1 |
Guztira, 7 elkarte izan ziren bigarren mailan parte hartu zutenak; horietatik 5 gipuzkoarrak izan ziren eta bizkaitar eta kantabriar bana. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasunak lehen mailatik jaitsi zen Orioren B trainerua eta berriro ere itsasoratu zen San Juanen B taldea izan ziren. 2022ko Castro Bren, Santoñaren eta Trintxerperen ontziak, aldiz, lehorrean gelditu ziren[3].
|
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2022 |
Astillero | Sociedad Deportiva de Remo Astillero | San José XV | Luis Andrés Rioz | El Astillero (Kantabria) | 6.a | |
Donostiarra B | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua | Fernando Balenziaga | Donostia (Gipuzkoa) | 5.a | |
Hibaika | Hibaika Arraun Elkartea | Madalen | Josetxo Arrizabalaga | Errenteria (Gipuzkoa) | 2.a | |
Mutriku | Mutriku Arraun Taldea | Mutriku | Jacinto Salinas | Mutriku (Gipuzkoa) | 3.a | |
Orio B | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | Anjel Mari Larrañaga | Orio (Gipuzkoa) | 12.a (KAE1) | |
Portugalete | San Nikolas Arraun Taldea | Jarrillera | Jaime Ríos | Portugalete (Bizkaia) | 4.a | |
San Juan B | Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea | Erreka | Migel Pina | Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) | - |
Denboraldi honetan 10 estropada eta bandera izan ziren jokoan[6].
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | Mutrikuko VII. Yurrita group bandera | Mutriku, Gipuzkoa | 2022ko ekainaren 24a | Orio B | |
2. | FEGEMU II. Bandera | Pasai Donibane, Gipuzkoa | 2023ko uztailaren 1a | Orio B | |
3. | XIII. Bandera Donostiarra-Kirol Txartela | Donostia, Gipuzkoa | 2023ko uztailaren 8a | Orio B | |
4. | Orio Kanpiña V. Bandera | Orio, Gipuzkoa | 2023ko uztailaren 15a | Orio B | |
5. | Portugaleteko Uri Urena XLI. Bandera | Portugalete, Bizkaia | 2023ko uztailaren 16a | Portugalete | |
6. | Real Astillero de Guarnizoko XXIX. Bandera | El Astillero, Kantabria | 2023ko uztailaren 23a | Orio B | |
7. | Ondarroako XXXVIII. Bandera-Goimek Sari Nagusia | Ondarroa, Bizkaia | 2023ko abuztuaren 5a | Orio B | |
8. | Hondarribia Arraun Elkartearen Bandera | Hondarribia, Gipuzkoa | 2023ko abuztuaren 6a | Orio B | |
9. | Errenteriako Hiria IX. Ikurrina | Pasaia, Gipuzkoa | 2023ko abuztuaren 12a | Orio B | |
10. | Bilbo Hiriko L. Ikurrina | Bilbo, Bizkaia | 2023ko abuztuaren 20a | Orio B |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | Banderak | Lorpena | |
1. | Orio B | 68 | 7 | 7 | 7 | 7 | 5 | 7 | 7 | 7 | 7 | 7 | 9 | 2024ko KAE Liga | |
2. | Portugalete | 51 | 4 | 5 | 4 | 6 | 7 | 5 | 5 | 5 | 5 | 5 | 1 | Igoera play-offa | |
3. | Donostiarra B | 48 | 3 | 2 | 3 | 4 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | - | ||
4. | Astillero | 39 | 6 | 6 | 6 | 5 | 1 | 3 | 4 | 4 | 3 | 1 | - | Ohorezko txanda | |
5. | Hibaika | 37 | 5 | 4 | 5 | 3 | 3 | 4 | 2 | 3 | 4 | 4 | - | ||
6. | San Juan B | 19 | 1 | 3 | 2 | 2 | 4 | 1 | 1 | 2 | 1 | 2 | - | ||
7. | Mutriku | 18 | 2 | 1 | 1 | 1 | 2 | 2 | 3 | 1 | 2 | 3 | - |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.