From Wikipedia, the free encyclopedia
KAE Ligako 2022ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamazazpigarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa ekainaren 19an hasi zen Pasaian eta abuztuaren 21ean amaitu zen Bilbo hiriko uretan; bigarren maila, aldiz, ekainaren 25ean hasi zen Donibane Lohizuneko badian eta abuztuaren 27an bukatu zen Santoñan; guztira, 25 estropada puntuagarri jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian TKE Ligan arraun egiteko txartela lortu ostean, Getaria eta Kaiku arraun elkarte txapeldunak ez ziren lehian aritu. Horien ordez, eta KAE Ligako bigarren mailara jaitsi ziren Lapurdi eta Astilleroren ordez, Zarautz (TKE Ligatik bueltan) eta aurreko urtean igoera lortu zuten Busturialdea eta Hondarribiako bigarren ontzia aritu ziren[2]. Guztira, 21 ontzik arraun egin zuten txapelketan, 12 lehen mailan eta 9 bigarrenean[3].
San Pedrok (irudian) bigarren aldiz irabazi zuen KAE Liga; play-offean, baina, ez zuen igoera lortu. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Kantauriko Arraun Elkartea |
Partaideak | 21 talde (12+9) |
Estropadak | 25 estropada (14+11) |
Hasiera | 2022ko ekainaren 19a |
Amaiera | 2022ko abuztuaren 27a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Pedro (142 p.) |
Txapeldunordea | Pedreña (134 p.) |
Ohorezko tx. | Arkote (133 p.) San Juan (113 p.) |
Jaitsiera | Orio B (35 p.) |
← 2021 |
2023 → |
Denboraldi honetako txapelduna Sanpedrotarra Arraun Elkartea izan zen[4]; guztira, 142 puntu eta hiru bandera eskuratu zituzten gipuzkoarrek, eta 2022ko ontzi erregularrena beraiena izan zen. Dena den, lehia estua izan zen, Pedreña eta Arkote elkarteek gertutik jarraitu baitzuten. Kantabriarren arraunketak hobera egin zuen denboraldian zehar eta Joseba Fernándezen gidaritzapean, urtea 134 punturekin, lau banderarekin eta igoera kanporaketa jokatzeko txartelarekin amaitu zuten. Bizkaitarrek, aldiz, Elantxobeko Estropadan puntu asko galdu ostean, hirugarren egin zuten eta San Juanekin batera ohorezko txanda osatu zuten. Banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Pedreñak eta Arkotek launa bandera irabazi zituzten, San Pedrok hiru, eta San Juanek, Zarautzek eta Castrok bana[5]. Azkenik, denboraldi amaieran jokatu zen igoera play-offean, KAE Ligako bi ordezkariek ez zuten TKE Ligara igotzea lortu, kanporaketan bi ontzi motelenak izan baitziren[6].
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Orioren B traineruak maila galdu zuen. Gipuzkoarrak izan ziren ligako motelenak, 14 estropetatik 10etan azkeneko bi postuetan gelditu ziren, eta hurrengo denboraldian B ligan aritu beharko dira arraunean[5]. Busturialdea elkartea ere maila galtzeko zorian izan zen. Bizkaitarrek denboraldi irregularra egin zuten eta azken jardunaldietan lehiakor jardun bazuten ere, jaitsiera play-offean ezin izan zioten Donostiarra Bko mutilen eta Camargokoen arraunketari eutsi. Dena den, hainbat elkartek jarritako erreklamazioa onartu ostean, talde gipuzkoarra kanporatu eta elantxobetarrek lehen mailan jarraitzeko eskaintza onartu zuten[7].
Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Lapurdiko Arraun Taldeak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa; guztira, 10 bandera eta 98 puntu eskuratu zituzten lapurtarrek, eta hamaika estropadetatik hamarretan azkarrenak izan ziren. Xubero ontziko mutilak, beraz, lehen mailan arituko dira hurrengo denboraldian[5].
Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hamazazpigarren denboraldian; horietatik 6 gipuzkoarrak izan ziren, 3 bizkaitarrak eta beste 3ak kantabriarrak[3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Busturialdearen, Hondarribiako bigarren ontziaren eta Zarautzen parte hartzea izan zen. Zarauztarrak azken postuan gelditu ziren TKE Ligako 2021eko denboraldian eta mailaz jaitsi behar izan zuten; bizkaitarrek, aldiz, zuzeneko igoera lortu zuten bigarren mailako txapelketa irabazi ostean; eta hondarribiarrek, azkenik, lehen mailako lehiaketan arraun egiteko txartela igoera play-offean eskuratu zuten[2].
• • • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2021 |
Arkote | Arkote Arraun Taldea | Plentzitarra | Gorka Etxeberria | Plentzia (Bizkaia) | 5.a | |
Busturialdea | Busturialdea Arraun Elkartea | Artarri | Luis Ángel Salvador | Elantxobe (Bizkaia) | 1.a (KAE2) | |
Camargo | Club de Remo Valle de Camargo | Virgen del Carmen | Carlos Rodríguez | Camargo (Kantabria) | 11.a | |
Castro | Sociedad Deportiva de Remo Castreña | La Marinera | Paul Galdiz | Castro Urdiales (Kantabria) | 10.a | |
Deustu-Bilbo | Deustu Arraun Taldea | Tomatera | Gerardo Ranero | Deustu, Bilbo (Bizkaia) | 7.a | |
Hondarribia B | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Gonzalo Carrión | Hondarribia (Gipuzkoa) | 3.a (KAE2) | |
Orio B | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | Anjel Mari Larrañaga | Orio (Gipuzkoa) | 9.a | |
Pedreña | Sociedad Deportiva de Remo Pedreña | Seve Ballesteros | Joseba Fernandez | Pedreña, M. de Cudeyo (Kantabria) | 3.a | |
San Juan | Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea | Erreka | Endika Zaldua | Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) | 6.a | |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | Asier Carballeda | San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) | 4.a | |
Zarautz | Zarautz Arraun Elkartea | Enbata | Asier Puertas | Zarautz (Gipuzkoa) | 12.a (TKE) | |
Zumaia | Aita Mari Arraun Elkartea | Telmo Deun | Odei Arrizabalaga | Zumaia (Gipuzkoa) | 8.a |
Denboraldi honetan 14 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | Banderak | Lorpena | |
1. | San Pedro | 142 | 11 | 11 | 12 | 11 | 10 | 8 | 12 | 11 | 8 | 11 | 8 | 11 | 12 | 6 | 3 | Igoera play-offa | |
2. | Pedreña | 134 | 6 | 10 | 9 | 9 | 8 | 12 | 9 | 9 | 12 | 12 | 7 | 12 | 8 | 11 | 4 | ||
3. | Arkote | 133 | 12 | 12 | 10 | 3 | 12 | 9 | 10 | 10 | 11 | 8 | 6 | 9 | 9 | 12 | 4 | Ohorezko txanda | |
4. | San Juan | 113 | 9 | 8 | 7 | 8 | 11 | 5 | 11 | 12 | 10 | 9 | 1 | 10 | 3 | 9 | 1 | ||
5. | Zarautz | 98 | 8 | 9 | 11 | 12 | 9 | 10 | 7 | 7 | 4 | 4 | 3 | 3 | 7 | 4 | 1 | ||
6. | Hondarribia B | 96 | 10 | 6 | 4 | 5 | 6 | 1 | 8 | 6 | 7 | 7 | 10 | 8 | 10 | 8 | - | ||
7. | Castro | 92 | 5 | 7 | 6 | 6 | 4 | 6 | 4 | 5 | 6 | 10 | 12 | 7 | 11 | 3 | 1 | ||
8. | Zumaia | 84 | 3 | 3 | 5 | 10 | 7 | 3 | 6 | 8 | 9 | 6 | 5 | 5 | 4 | 10 | - | ||
9. | Deustu-Bilbo | 78 | 7 | 4 | 2 | 2 | 5 | 11 | 5 | 4 | 3 | 5 | 11 | 6 | 6 | 7 | - | ||
10. | Camargo | 46 | 4 | 5 | 8 | 7 | 3 | 2 | 2 | 3 | 2 | 2 | 4 | 1 | 2 | 1 | - | Jaitsiera play-offa | |
11. | Busturialdea | 41 | 1 | 2 | 3 | 1 | 1 | 4 | 1 | 1 | 1 | 3 | 9 | 4 | 5 | 5 | - | ||
12. | Orio B | 35 | 2 | 1 | 1 | 4 | 2 | 7 | 3 | 2 | 5 | 1 | 2 | 2 | 1 | 2 | - | 2023ko KAE-2 Liga |
Kanporaketa honetan lau ontzik hartu zuten parte: denboraldia 10. eta 11. postuan amaitu zuten elkarteek, Camargok eta Busturialdeak; eta (Donostiarra Bri jarritako zigorraren aurretik1) bigarren mailako 2. eta 3. ontzi azkarrenek, Donostiarra Bk eta Mutrikuk[5].
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | Emaitza1 |
Busturialdea | Busturialdea Arraun Elkartea | Artarri | Luis Ángel Salvador | Elantxobe (Bizkaia) | 11.a (KAE) | |
Camargo | Club de Remo Valle de Camargo | Virgen del Carmen | Carlos Rodríguez | Camargo (Kantabria) | 10.a (KAE) | |
Donostiarra B | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua | Fernando Balenziaga | Donostia (Gipuzkoa) | 2.a (KAE2) | |
Mutriku | Mutriku Arraun Taldea | Mutriku | Jacinto Salinas | Mutriku (Gipuzkoa) | 3.a (KAE2) |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | Camargo | 8 | 4 | 4 | 2023ko KAE Liga |
2 | Busturialdea | 6 | 3 | 3 | |
3 | Mutriku | 4 | 2 | 2 | 2023ko KAE-2 Liga |
4 | Donostiarra B | 0 | 01 | 01 |
1 Kantauriko Arraun Elkarteko Diziplinako Epaile Bakarrak ebatzi zuen Donostiarra Bk zenbait estropadetan (tartean igoera play-offean) deialdian sartu ezin zuen arraunlari bat ontziratu zuela eta, horrenbestez, jardunaldi horietan elkartea lehiatik kanporatzea erabaki zuen[7].
Guztira, 9 elkarte izan ziren bigarren mailan parte hartu zutenak; horietatik 4 gipuzkoarrak izan ziren, 3 kantabriarrak eta bizkaitar eta lapurtar bana[3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasunak lehen mailatik jaitsi ziren Astilleroren eta Lapurdiren parte hartzea, eta 2014tik itsasoratzen ez zen Castroren bigarren ontziarena izan ziren. Bestalde, 2021eko Busturialdea eta Hondarribia B arraun elkarteak lehen mailan aritu ziren eta Deustu-Bilboren eta Zarautzen B traineruak, aldiz, lehorrean gelditu ziren[2].
• • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2021 |
Astillero | Sociedad Deportiva de Remo Astillero | San José XV | Luis Andrés Rioz | El Astillero (Kantabria) | 12.a (KAE) | |
Castro B | Sociedad Deportiva de Remo Castreña | La Marinera | Manuel Gutiérrez | Castro Urdiales (Kantabria) | - | |
Donostiarra B | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua | Fernando Balenziaga | Donostia (Gipuzkoa) | 5.a | |
Hibaika | Hibaika Arraun Elkartea | Madalen | Josetxo Arrizabalaga | Errenteria (Gipuzkoa) | 8.a | |
Lapurdi | Lapurdiko Arraun Taldea | Xubero | Aitor Artetxe | Donibane Lohizune (Lapurdi) | 13.a (KAE) | |
Mutriku | Mutriku Arraun Taldea | Mutriku | Jacinto Salinas | Mutriku (Gipuzkoa) | 4.a | |
Portugalete | San Nikolas Arraun Taldea | Jarrillera | Jaime Ríos | Portugalete (Bizkaia) | 2.a | |
Santoña | Club de Remo Santoña | Virgen del Puerto | Sergio Rozadilla | Santoña (Kantabria) | 9.a | |
Trintxerpe | Illunbe Kirol Elkartea | Azkuene | Antonio Da Silva | Trintxerpe, Pasaia (Gipuzkoa) | 10.a |
Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].
1 Portugaleteko Uri Urena Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta bietan lapurtarrena izan zen trainerurik azkarrena[8].
2 Ría del Asóngo Bandera ez zen puntuagarria izan.
3 Kantauriko Arraun Elkarteko Diziplinako Epaile Bakarrak ebatzi zuen Donostiarra Bk zenbait estropadetan (tartean txapeldun izan zen Ría del Asóngo Banderan) deialdian sartu ezin zuen arraunlari bat ontziratu zuela eta, horrenbestez, jardunaldi horietan elkartea lehiatik kanporatzea erabaki zuen[7].
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 122 | Banderak | Lorpena | |
1. | Lapurdi | 98 | 9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 8 | 9 | 9 | 9 | - | 101, 2 | 2023ko KAE Liga | |
2. | Hibaika | 70 | 5 | 6 | 8 | 5 | 7 | 5 | 7 | 6 | 8 | 6 | 7 | - | - | Txapeldunordea3 | |
3. | Mutriku | 68 | 8 | 4 | 6 | 4 | 6 | 7 | 3 | 9 | 5 | 8 | 8 | - | 1 | Igoera play-offa | |
4. | Portugalete | 66 | 7 | 5 | 4 | 7 | 5 | 6 | 8 | 5 | 6 | 7 | 6 | - | - | Ohorezko txanda | |
5. | Donostiarra B | 62 | 4 | 7 | 7 | 8 | 8 | 8 | 6 | 7 | 7 | 03 | 03 | -3 | -3 | Igoera play-offa4 | |
6. | Astillero | 49 | 6 | 8 | 2 | 6 | 2 | 4 | 5 | 2 | 4 | 5 | 5 | - | - | ||
7. | Santoña | 36 | 3 | 3 | 3 | 3 | 4 | 3 | 4 | 3 | 3 | 3 | 4 | - | - | ||
8. | Castro B | 31 | 2 | 2 | 5 | 2 | 3 | 2 | 2 | 4 | 2 | 4 | 3 | - | - | ||
9. | Trintxerpe | 13 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 | 2 | - | - |
1 Portugaleteko Uri Urena Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta bietan lapurtarrena izan zen trainerurik azkarrena[8].
2 Ría del Asóngo Bandera ez zen puntuagarria izan; bandera, baina, lapurtarrek eraman zuen Donibane Lohizunera[5].
3 Donostiarraren bigarren ontziari zigorra ezarri ondoren, azken bi jardunaldietako puntuak berriro zenbatu ziren eta Hibaika Arraun Elkarteak bigarren postua eskuratu zuen; errenteriarrentzat, baina, beranduegi izan zen igoera kanporaketa jokatzeko[7].
4 Kantauriko Arraun Elkarteko Diziplinako Epaile Bakarrak ebatzi zuen Donostiarra Bk zenbait estropadetan deialdian sartu ezin zuen arraunlari bat ontziratu zuela eta, horrenbestez, jardunaldi horietan elkartea lehiatik kanporatzea erabaki zuen[7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.