Zumaiako arraun taldea From Wikipedia, the free encyclopedia
Telmo Deun Arraun Kirol Elkartea (eta aurrez Aita Mari Arraun Elkartea) Zumaiako (Gipuzkoa) arraun elkartea da. 1975eko abuztuaren 5ean sortu zen Aita Mari A.E. eta 2008an Telmo Deun A.K.E.-k haren tokia hartu zuen [1].
Zumaia | |
---|---|
Sorrera | Aita Maria A.E. (1975) Telmo Deun A.K.E. (2008) |
Herria | Zumaia, Gipuzkoa |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | Telmo Deun |
Palmaresa | 3 Kontxako Bandera (2 + 1) 0 TKE Liga 2 Euskotren Liga 3 Espainiako Txapelketa 3 Euskadiko Txapelketa (1 + 2) 9 Gipuzkoako Txapelketa (5 + 4) |
Webgunea | www.blogak.baleike.eus |
Zumaia (gizonezkoak) | |
---|---|
Herria | Zumaia, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Iñaki Aristi |
Entrenatzailea | Rufo Urtizberea |
Patroia(k) | Aitor Aristi |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | Telmo Deun |
Palmaresa | 2 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE Liga (Federazio Liga) 3 Espainiako Txapelketa 1 Euskadiko Txapelketa 5 Gipuzkoako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 2.a (KAE 1 Liga) |
Webgunea | www.blogak.baleike.eus |
Beste hainbat garaipenen artean Kontxako 3 bandera lortu dituzte zumaiarrek, gizonezkoek bi eta emakumezkoek bat; horrela, Zumaia izan zen historian gizonezkoen eta emakumezkoen Kontxako Banderak irabazi zituen lehenengo elkartea.
Zumaiarren aro onena 1980. hamarkadan izan zen, 1981 eta 1987 artean bereziki. Kontxako Banderak eta Espainia eta Euskadiko txapelketak irabazi zituzten. 1984an esate baterako jokaturiko 19 banderatatik guztiak irabazi zituzten[2]. XXI. mendean TKE Ligan aritu izan da Zumaia hainbat denboraldiz.
2005etik aurrera Zumaiako emakumezkoak ere trainerutan arraunean aritu dira. 2008an hirugarren egin zuten Kontxan eta 2012 eta 2013an Emakumezkoen bi Liga, Kontxa bat eta Zarauzko bi Ikurrina irabazi zituzten.
Taldearen kolorea gorria da eta traineruaren izena Telmo Deun da.
Elkartea sortu aurretik Zumaiako traineruek hainbat aldiz parte hartu izan zuten Kontxako Banderan. Gerra aurretik ohikoa izan zen zumaiarren parte hartzea, emaitza aipagarririk lortu ez bazuten ere. Lehenengo aldia 1920an izan zuen eta bost traineruren artean azkenak izan ziren, ondorengo urteak 1921, 1922, 1928, 1930 (Oikina izenarekin) eta 1932an. Bigarren aldia 50.hamarkadaren hasieran izan zen, 1951 eta 1954 artean urtero aritu ziren emaitzarik onena 1954ko hirugarren postua lortu zutelarik.
1968an, 1969an (hirugarren berriz ere) eta 1970. urtean Kontxako Banderan parte hartzeak animatuta 1975ean Aita Mari Arraun Elkartea sortu zuten zumaiarrek[3] eta 1978an egin zuten debuta traineruetan. 1979an lortu zuen lehenengo garaipena Castron jokaturiko Gurutze Gorriaren aldeko estropadan. 1981ean irabazi zuen lehenengo bandera handia, Bilbo Hiriko Bandera, eta hemendik aurrera Euskal Herriko traineru handienetakoa bihurtu zen 1987rarte. Denboraldi gogoangarriak izan ziren 1983koa (Espainiako eta Gipuzkoako txapelketak eta Nerbioiko banderak), 1984koa (Jokaturiko 19 banderatatik guztiak irabazi zituenekoa, tartean bere lehenengo Kontxa eta Espainia, Euskadi eta Gipuzkoako txapelketak)[2] eta 1987koa (13 banderaz jabetu zenekoa, Kontxa eta Espainiako txapelketa barne)[4].
Aipatzekoa da 1983an Zumaia zela Kontxa irabazteko faboritoa, baina antolatzaileek modu ez argian Orio sailkatu izanagatik Kaiku, Castrok eta Zumaiak berak protesta gisa ez zuten parte hartu banderan. 1988 eta 1989an seina bandera eskuratu zituen baina maila dezente jaitsi zuen goraka zihoazen San Juan eta San Pedroren aurrean.
90. hamarkadan emaitza kaskarrak izan ondoren, 1992ko Kontxako 7. postua salbu, 2000. urtean Euskal Ligan bederatzigarren gelditu zen. 2001ean Getariarekin bat egin zuen, Paternina-Indaux eratuz (bakoitzaren babesleen izenak), eta izugarrizko denboraldia egin zuten, Kontxan bosgarren sailkatuz, Ligan laugarren, Gipuzkoako txapelketan bigarren eta A Ligakoa zen Plentziako Bandera irabaziz. 2002an berriz banatu ziren eta Zumaiak 15. egitea baino ez zuen lortu Ligan.
TKE Liga sortu zenean Zumaia federazioaren Ligan gelditu zen. 2005ean 9 bandera irabaziz KAE Liga irabaztea lortu zuen eta ordutik aurrera TKE Ligan ari da. 2007an eta 2008an lorturiko zortzigarren postuak dira orain artean izan dituen onenak.
2008an ordea arazo ugari izan zituen Aita Mari Elkarteak eta bazkide batzuek Telmo Deun Arraun Kirol Elkartea eratu zuten, Eusko Jaurlaritzak Aita Mari A.E.-ren oinordeko hartzen duena. Haren kolore, egoitza eta materiala hartu zituen. Logotipoa zela eta hainbat eztabaida izan ondoren Aita Marik zuenaren antzekoa hartu zuen, Telmo Deun izena daramana[1].
Hurrengo urteetan jeitsiera play-off ugari jokatu zituen Zumaiak baina mantentzea lortu zuen. 2013an ere 11. postuan gelditu zenez play-offetara joan beharko izan zuen eta azkenean maila galdu zuen. 2014an eta 2015ean launa bandera irabazi zituen eta KAE 1 Ligako bigarren postua eskuratu zuen. 2014ko play-offean ez zuen igotzerik lortu baina 2015ean aukera estropada biak irabazita TKE Ligara itzuli zen[5][6], urtebeterako ordea. 2017an KAE Ligan 4. egin bazuen ere hurrengo urteetan bigarren eta hirugarren txandetan aritu da.
2024an denboraldi bikaina osatu eta bigarren egin zuen KAE Ligan. Denboraldi hasieran ordea ez zuen igoera play-offetarako izenik eman eta ezin izan zuen zuen aukera baliatu.
Handiak | Nerbioiko Sari Handia (3): 1983, 1984 eta 1986. El Corte Ingles Bandera (2): 1983 eta 1984. Zarauzko Ikurrina (2): 1982 eta 1984. |
Etxekoa | Zumaiako Bandera (2): 1986, 2005 |
Gipuzkoan | Gurutze Gorriaren aldeko estropada (Donostian jokatua): 1984 Pasaiako Bandera (4): 1984, 1985, 2005, 2014 Pryca Bandera (1): 1985 Seat Saria (2): 1986, 1987 Orioko Bandera (1): 2000 Euskadiko Sprint Txapelketa (1): 2001 Zarauzko Promozio Ikurrina (1): 2005 Getariako Bandera (2): 2005, 2015 San Pedroko Bandera (1): 2005 Bisiguaren Egunaren Bandera (1): 2014 Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren Bandera (1): 2024 |
Bizkaian | Bilbo Hiriko Bandera (5): 1981, 1984, 1985, 1986, 1987 Santurtziko Bandera (4): 1982, 1984, 1987, 2015 Bermeoko Bandera (1): 1982 Getxoko Bandera (3): 1984, 1985, 1989 Portugaleteko Bandera (4): 1984, 1985, 1992, 2010 Petronor Bandera (3): 1984, 1985, 2005 Sestaoko Bandera (3): 1985, 1986, 1989 Lekeitioko San Antolin Bandera (6): 1985, 1987, 1988, 1998, 2003, 2010 Ondarroako Bandera (4): 1987, 2003, 2005, 2010 Elantxobeko Bandera (4): 1988, 1989, 2014, 2015 Erandioko Bandera (2): 1990, 2010 Plentziako Bandera (1): 2001 (Paternina-Indaux) |
Kantabrian | Gurutze Gorriaren Bandera (Castro Urdiales) (3): 1979, 1981, 1984 Portus Amanus Saria, Castro (2): 1982, 1984 Castro Urdialesko Bandera (7): 1983, 1984, 1985, 1987, 1989, 1992, 2014 Bilboko uholdeak kaltetuen aldeko estropada (Santoñan jokatua): 1983 Santoñako Bandera (8): 1983, 1984, 1985, 1987, 1988, 1989, 2000, 2005 SEAT Sari Handia (2): 1986, 1987 Astilleroko Bandera (2): 1987, 1988 Kantabriako Sari Handia (1): 1989 Ría del Asón Bandera (2): 1994, 2000 Laredoko Bandera: 2005 |
Asturiasen | Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1987 |
Galizan | Teresa Herrera Bandera (1): 1987 El Corte Inglés Bandera (Vigo) (1): 1988 |
Besterik | Errioxako Bandera (1): 1997 |
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 6.a | - |
2004 | Federazio Liga, 4.a | - |
2005 | Federazio Liga, 1.a | - |
2006 | TKE Liga, 10.a | - |
2007 | TKE Liga, 8.a | - |
2008 | TKE Liga, 8.a | - |
2009 | TKE Liga, 10.a | - |
2010 | TKE Liga, 11.a | - |
2011 | TKE Liga, 10.a | - |
2012 | TKE Liga, 11.a | - |
2013 | TKE Liga, 11.a | - |
2014 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2015 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2016 | TKE Liga, 12.a | - |
2017 | KAE 1 Liga, 4.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 9.a | - |
2019 | KAE 1 Liga, 9.a | - |
2020 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2022 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2023 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2024 | KAE 1 Liga, 2.a |
Zumaiarren arraun elkartea harrobiarekin lan handia egiten duen taldea da eta sarritan bi traineru atera ahal izan ditu, 2005ean, 2006an (Zarautzekin Urola Kosta osatuz), 2009an eta 2010an (KAE Ligako bigarren mailan hiru bandera irabazi eta ia lehenengo mailara igo zena).
Urte pare bat lehorrean egon ondoren 2014an berriz osatu zuen trainerua eta KAE 2 Ligan aritu da 2016 arte. 2017rako ere izena eman zuen baina azken unean baja eman du.
Ligak:
Banderak:
Urtea | Liga |
---|---|
2005 | Federazio Liga, 15.a |
2006 | KAE 2 Liga, 3.a* |
2009 | KAE 2 Liga, 7.a |
2010 | KAE 2 Liga, 3.a |
2011- 2013 | ez |
2014 | KAE 2 Liga, 11.a |
2015 | KAE 2 Liga, 12.a |
2016 | KAE 2 Liga, 8.a |
2017- | ez |
Zumaia (emakumezkoak) | |
---|---|
Entrenatzailea | Jose Enrike Manterola |
Patroia(k) | Amane Jimenez Naroa Gikoetxea |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | Telmo Deun |
Palmaresa | 1 Kontxako Bandera 2 Euskotren Liga 3 Gipuzkoako Liga 0 ETE Liga 2 Euskadiko Txapelketa 4 Gipuzkoako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 2.a (ETE Liga) |
2005ean nesken lehenengo estropada (Txingudi Bandera) jokatu zenean Zumaiak Getariarekin batera hartu zuen parte. 2008 arte Getariarekin batera aritu zen eta 2009tik aurrera bera bakarrik, Ondarruko arraunlari batzuk hartuta, tartean patroia. Hasieratik Kontxako Banderaren finalean sartu zen eta 2011ean Kontxako lehenengo jardunaldia irabazi bazuen ere azkenean hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
2012 eta 2013 denboraldiak izan ziren zumaiarren urterik onenak, bietan Emakumezkoen Traineru Ligaz[7] gain Gipuzkoako Liga eta Zarauzko Ikurrina irabazi baitzituen besteak beste[8]. 2013an iritsi zen gainera aurreneko Kontxako Bandera, euskal talde batek lortu zuen lehenengoa[9].
2014 denboraldian Ligarako sailkapena pasatu beharrik ez zuen izan. Aurreko urteetan baino motelago hasi zuen denboraldia baina abuztuaren bukaeran maila ona lortu zuen. Kontxako Banderan bigarren egin zuen, irabazlearengandik 3 segundu eskasera, eta Gipuzkoako Ligan ere bigarren amaitu zuen. 2015 denboraldia bikain hasi zuen. Gipuzkoako Ligako estropadak irabazi zituen eta Euskotren Ligarako arazorik gabe sailkatu zen. Baina denboraldiak aurrera egin ahala San Juan nagusitu zitzaion eta Euskotren Ligan bigarren eta Kontxan hirugarren postuan amaitu zuen. Euskadiko Txapelketa izan zen lortu duen garaipen aipagarriena[10]. 2016 urtean ez zuen trainerua osatzerik lortu.
Hiru urte lehorrean egin ondoren 2019an itzuli zen trainerua. ETE Ligan bigarren egin zuen bost bandera irabazita, eta Kontxarako ere sailkatu zen. Play-offetan ordea ez zuen mailaz igotzerik lortu. 2020an Hibaikarekin lehia estua izan zuen play-offetarako postu baten bila baina puntu bakarraren aldeaz hirugarren egin zuen Ligan. Kontxako Banderarako bigarren aldiz jarraian sailkatzea lortu zuen.
2023an ETE Ligan bigarren egin eta play-offak jokatzeko sailkatu zen. Bigarren egin zuen eta ez zen mailaz igo[11]. Kontxako Banderarako ere sailkapena lortu zuen itsaso txarrarekin sailkapen estropadan laugarren denbora eginez. Azken sailkapenean zazpigarrena izan zen.
2024an ere bigarren egin zuen ETE Ligan 6 bandera irabaziz. Kontxako Banderarako sailkatzear egon zen, 84 ehunenekorengatik ez zuen lortu, eta irailean play-offetan Euskotren Ligara igotzea lortu zuen.
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2008 | - | 3.a |
2009 | Gipuzkoa, 2.a | 4.a |
2010 | Gipuzkoa, 2.a | 3.a |
2011 | Emakumezkoen Liga, 3.a | 3.a |
2012 | Emakumezkoen Liga, 1.a | 2.a |
2013 | Emakumezkoen Liga, 1.a | Txapelduna |
2014 | Emakumezkoen Liga, 3.a | 2.a |
2015 | Emakumezkoen Liga, 2.a | 3.a |
2016 2018 | ez | - |
2019 | ETE Liga, 2.a | 8.a |
2020 | ETE Liga, 3.a | 7.a |
2021 | ETE Liga, 5.a | - |
2022 | ETE Liga, 4.a | - |
2023 | ETE Liga, 2.a | 7.a |
2024 | ETE Liga, 2.a |
Zumaia Arraun Elkartea | |
---|---|
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | Telmo Deun |
Palmaresa | 0 ABE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 1 Gipuzkoako Txapelketa |
2024 | 2.a (ABE Liga) |
Zumaia Arraun Elkartea izenarekin[12] 2016an hasi zen lehiatzen ABE Traineruen Ligan eta aurreneko denboraldian hirugarren egin zuen. 2017an bigarrena izan zen eta baita Gipuzkoako txapelduna ere.
Urtea | ABE Liga | Euskadiko txap. |
---|---|---|
2016 | 3.a | - |
2017 | 2.a | - |
2018 | 5.a | - |
2019 | 5.a | - |
2020 | - | - |
2021 | 8.a | 7.a |
2022 | 6.a | 5.a |
2023 | 7.a | 6.a |
2024 | 2.a | 6.a |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.