traineru estropada From Wikipedia, the free encyclopedia
San Pedroko Bandera San Pedron antolatzen den estropada da. TKE Ligarako eta Euskotren Ligarako estropadan 2011etik aurrera Pasaiako Portuko Bandera antolatu izan da TKE Ligarako.
San Pedroko Bandera | |
---|---|
Sorrera | 1992 |
Herria | Pasai San Pedro, Gipuzkoa |
Antolatzailea | Sanpedrotarra Arraun Elkartea |
Modalitatea | lerrokatua |
Errekorra | 19:23:02 (Orio, 2010) |
Garaipen gehien | San Pedro (10) |
Azken ekitaldia | 2020 |
Irabazlea(k) | San Pedro |
San Pedroko Bandera jokatzen jarraitu da, baina KAE Ligako estropada gisa.
80. hamarkadan sanpedrotarrek sanjuandarrekin batera Pasaiako Bandera antolatu ohi zuten baina 1990tik aurrera elkarte bien arteko desadostasunak zirela eta San Pedrok Pasaiako Bandera jokatzeari utzi eta bere estropada propioa antolatzea erabaki zuen. Lehenengo ekitaldia 1992koa izan zen Scania-Olaondo Bandera izenarekin.
2011 urtean Pasaiako Portuko Bandera abiatu zen eta ondoren babesle desberdinekin jokatu izan zen Sanpedrotarrak antolaturiko bandera, hala nola, Pasaiako Kaiko Agintaritzaren Bandera, La Caixa Bandera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera eta Adegi bandera. Bigarren taldea uretan izan denean San Pedrok Promozio estropada antolatu izan du KAE Ligan eta estropada hau da San Pedroko Banderaren palmaresari gehitzen zaiona. 2020an San Pedroren talde nagusia KAE Ligan ari denez, estropada ere liga horretakoa da.
Bigarren taldea uretan izan denean San Pedrok Promozio estropada antolatu izan du KAE Ligan. 2011tik aurrera San Pedroko Banderaren palmaresari gehitzen zaio.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2010 | Santoña | Portugalete | Hibaika |
2011 | Getaria | Busturialdea | Ondarroa |
2012 | Orio B | Trintxerpe | Donostiarra B |
2013 | Hondarribia B | Arkote | San Pedro B |
2014 | (Pasaiako Bandera) | ||
2015 | Castro Urdiales | Hondarribia B | San Pedro B |
2016 | (Pasaiako Bandera) | ||
2017 | Lapurdi | San Juan B | Hibaika |
2018-19 | ez ziren jokatu | ||
2020 | San Pedro | Pedreña | Getaria |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.