From Wikipedia, the free encyclopedia
Kontxako Banderarako Sailkapen estropada Kontxako Banderan parte hartzeko egiten den sailkapen estropada da. Banderaren lehenengo jardunaldiaren aurreko ostegunean jokatzen dute, erlojuaren aurkako modalitatean, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Kantabria, Asturias eta Galiziako traineruek.TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak daude gonbidatuta.
Kontxako Banderarako Sailkapen estropada | |
---|---|
Sorrera | 1972 (gizonezkoak) 2008 (emakumezkoak) |
Herria | Donostia, Gipuzkoa |
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Parte-hartzaileak | Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Kantabria, Asturias eta Galiziako traineruak |
Modalitatea | lerrokatua |
Errekorra | Gizonezkoak: 19'04"64 (Urdaibai, 2004) Emakumezkoak: 10'29"64 (Getaria-Tolosa, 2011) |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Orio (12) Emakumezkoak: Zumaia (4) |
Azken ekitaldia | 2024 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak: Zierbena Emakumezkoak: Arraun Lagunak |
Sailkapen estropada honetako zazpi traineru onenak sailkatzen dira Kontxako Banderan parte hartzeko. Zortzigarren trainerua udal antolatzailearen ordezkaria da; hau da, Donostiako talde bat.
Lehenagoko hamarkadetan Kontxako Banderan txandak osatzeko partaideak biltzeko ere lan handiak izan ziren arren, 1960ko hamarkadaren bukaeran arraun talde asko sortu ziren. Ondorioz, 1970 eta 1971n Gipuzkoako traineruek baino ez zuten arraun egin, eta Bizkaia eta Kantabriakoak lehiatik at gelditu ziren, jadanik traineru asko zeudela argudiatuz.
Hauek protesta egin zuten, eta 1972ko ekitaldirako sailkapen estropada ezarri zen lehen aldiz, sistema berezia erabilita: Gipuzkoako txapelduna zuzenean sailkatutzat eman zen; gipuzkoako beste traineruek jokatu zuten Hondarribiako eliminatoria, eta lehenengo bostak sailkatu ziren. Sailkatutako seigarren eta zazpigarrenek beste estropada bat jokatu zuten Bizkaiko eta Kantabriako txapeldunekin, azken bi txartelak erabakitzeko (azken bi hauek lortu zuten).
1973tik aurrera, guztien arteko sailkapen estropada eratu zen. Dena dela, sailkapen estropada jokatu gabe Kontxara sailkatzeko modu bereziak erabili izan ziren hainbat urtetan: 1975ean, Bizkaiko eta Kantabriako txapeldunak zuzenean sailkatu ziren, inskribaturiko sei gipuzkoarrekin batera; eta 1979an, berriz, herrialdeko txapelketetako aurreneko bi bizkaitarrek, bi kantabriarrek eta lau gipuzkoarrek lortu zuten txartela.
1981ean, Donostiako traineruari lekua gorde zioten, 1982an ez, eta, 1983tik aurrera, donostiarren arteko sailkapen estropada bat jokatu izan da Donostiako traineru bat baino gehiago izan den denboraldietan.
Gaur egun, 24 ontzik parte hartzen dute, eta honela hautatzen dira traineru horiek: TKE Ligako klub guztiak, Euskadiko Txapelketako lau onenak, Gipuzkoako Txapelketako parte hartzen duten gipuzkoar guztiak, eta KAE Liga eta Galiziako Traineruen Ligako klub onenak (azken liga honetakoak gehienez hiru).
Datu jakingarriak 2011n, lehen hiru sailkatuen artean 38 ehuneneko aldea besterik ez zen izan, eta photo finisha erabili behar izan zen ordena finkatzeko: Astillero (19'19"28), Kaiku (19'19"48) eta Tirán (19'19"66).
Errekorra Urdaibaik du: 19'04"64 (2004).
Taldea | Garaipenak | urteak |
---|---|---|
Orio | 12 | 1972, 1974, 1978, 1984, 1991, 1992, 1995, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001 |
San Pedro | 6 | 1987, 1988, 1989, 1990, 1993, 1996 |
Kaiku | 6 | 1980, 1981, 1983, 2009, 2012, 2014 |
Bermeo Urdaibai | 5 | 2004, 2008, 2015, 2017, 2018 |
San Juan | 4 | 1977, 1986, 1994, 2010 |
Astillero | 3 | 2002, 2003, 2011 |
Hondarribia | 3 | 2007, 2016, 2022 |
Zierbena | 3 | 2020, 2023, 2024 |
Zumaia | 2 | 1982, 1985 |
Castro Urdiales | 2 | 2005, 2006 |
Getaria (Náutico) | 1 | 1972 |
Donostia | 1 | 1976 |
Portugalete | 1 | 2013 |
Ondarroa | 1 | 2019 |
Santurtzi | 1 | 2021 |
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Orio | 46 | 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1982, 1983, 1984, 1987, 1989, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024. |
Hondarribia | 40 | 1973, 1974, 1978, 1979, 1980, 1981, 1983, 1987, 1988, 1990, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024. |
Koxtape (San Juan) | 32 | 1972, 1974, 1975, 1977, 1978, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2005, 2010, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017. |
Kaiku | 25 | 1972, 1973, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1985, 1986, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2022, 2024. |
Castro Urdiales | 21 | 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984, 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009. |
Bermeo Urdaibai | 21 | 1999, 2002, 2004, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024. |
*Donostia AB (+Donostia-Arraun) | 19 | 1972*, 1974*, 1975, 1976*, 1977*, 1980*, 1981, 1983, 1984, 1985*, 1989, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2007. |
San Pedro | 19 | 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2008, 2009, 2013, 2015, 2018. |
Zierbena | 18 | 1981, 1982, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024. |
Santurtzi | 17 | 1976, 1977, 1979, 1980, 1981, 1982, 1984, 1985, 1988, 1989, 1990, 1991, 1995, 2018, 2019, 2020, 2021. |
**Donostiarra | 17 | 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024. |
Astillero | 14 | 1973, 1974, 1976, 1978, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2010, 2011, 2012. |
Tirán | 14 | 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2004, 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016, 2017. |
*Ur Kirolak | 14 | 1982*, 1983*, 1984*, 1985, 1986, 1988*, 1989*, 1990*, 1993, 1994*, 1995, 1996, 2003, 2004. |
*Arraun Lagunak (+Donostia-Arraun) | 14 | 1988, 1990, 1991, 1992, 1993*, 1994, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2007. |
Zumaia | 13 | 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1992, 2001, 2006. |
Cabo da Cruz | 10 | 2003, 2004, 2005, 2006, 2014, 2018, 2020, 2021, 2023, 2024. |
Pedreña | 9 | 1976, 1979, 1985, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010, 2011. |
Lasarte | 8 | 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979. |
Donibaneko Arraunlariak | 8 | 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 2000. |
Ondarroa | 6 | 1994, 1995, 1996, 2019, 2022, 2023. |
Getaria | 6 | 1972, 1973, 2001, 2022, 2023, 2024. |
Hernani | 5 | 1973, 1974, 1975, 1977, 1978. |
Trintxerpe | 4 | 1997, 1998, 2000, 2001. |
Portugalete | 4 | 1981, 1985, 2013, 2014. |
Zarautz | 4 | 1991, 2006, 2007, 2020. |
Beraun | 3 | 1972, 1973, 1974. |
Perillo | 3 | 1998, 1999, 2002. |
Algorta | 2 | 1980, 1982. |
Mundaka | 2 | 1986, 1987. |
Santoña | 2 | 1984, 1989. |
Ciudad de Santander | 2 | 1991, 1993. |
Isuntza | 2 | 1986, 1999. |
Sanjuandarra | 1 | 1975. |
Karmeleko Ama (Santurtzi B) | 1 | 1981. |
*Fortuna | 1 | 1987. |
Yola (San Juan B) | 1 | 1990. |
Samertolameu | 1 | 1994. |
*Santiagotarrak (Donostia Arraun Santiagotarrak) | 1 | 2002. |
Mecos | 1 | 2003. |
Arkote | 1 | 2005. |
Chapela | 1 | 2012. |
Ares | 1 | 2021. |
(*) Donostiarra izateagatik automatikoki sailkatuez aparte, sailkapen estropadetan sailkatuak
(**) Donostiarra bateratuaren parte hartzeak, sailkapen estropada pasa beharrik gabe
Hasierako ekitaldietan jardunaldi bakarra zutenez (gizonezkoen bigarrenaren aurretik jokatzen zena), bezperan egiten zen sailkapen estropada. Gaur egun gizonezkoen sailkapen estropadaren aurretik aritzen dira lehian, ostegunean. Edozein traineruk aurkez dezake bere burua, eta Katalunia eta Valentziatik ere etorri izan dira elkarteak.
Urtea | Irabazlea | Denbora |
---|---|---|
2008 | Zumaia-Getaria | 13'42" |
2009 | Galizia | 11'03"83 |
2010 | Getaria-Tolosa | 11'09"30 |
2011 | Getaria-Tolosa | 10'29"64 |
2012 | Zumaia | 12'32"56 |
2013 | Zumaia | 11'16"86 |
2014 | Hibaika | 11'02"10 |
2015 | Zumaia | 11'12"64 |
2016 | Hibaika | 11'22"02 |
2017 | San Juan | 11'09"68 |
2018 | Náutico de Riveira | 11'17"02 |
2019 | Orio | 11'12"92 |
2020 | Orio | 11'08"82 |
2021 | Arraun Lagunak | 10'54"00 |
2022 | Arraun Lagunak | 10'46"36 |
2023 | Orio | 12:23.24 |
2024 | Arraun Lagunak | 10'55"32 |
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Zumaia | 4 | 2008, 2012, 2013, 2015 |
Getaria | 3 | 2008, 2010, 2011 |
Orio | 3 | 2019, 2020, 2023 |
Arraun Lagunak | 3 | 2021, 2022, 2024 |
Tolosaldea | 2 | 2010, 2011 |
Hibaika | 2 | 2014, 2016 |
Galizia | 1 | 2009 |
San Juan | 1 | 2017 |
Náutico de Riveira | 1 | 2018 |
Taldea | Aldiak | Urteak |
---|---|---|
Hibaika | 12 | 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024 |
Zumaia | 11 | 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2019, 2020, 2023 |
Orio | 11 | 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024 |
Tolosaldea | 10 | 2009, 2010, 2011, 2012, 2018, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024 |
San Juan | 9 | 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020 |
Arraun Lagunak | 9 | 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024 |
** Donostiarra | 8 | 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024 |
Getaria | 6 | 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2016 |
Hondarribia | 6 | 2008, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023 |
Galicia-Rías Baixas | 5 | 2008, 2009, 2010, 2011, 2012 |
Náutico de Riveira | 3 | 2017, 2018, 2019 |
Deustu | 3 | 2016, 2017, 2021 |
Astillero | 3 | 2008, 2009, 2024 |
Chapela | 3 | 2021, 2022, 2024 |
Kaiku | 3 | 2018, 2023, 2024 |
Bilbo Handia | 2 | 2010, 2011 |
Mecos | 2 | 2013, 2017 |
Hernani | 2 | 2016, 2017 |
Cabo da Cruz | 2 | 2016, 2022 |
Zarautz | 1 | 2016 |
(**) Donostiarra bateratuaren parte hartzeak, sailkapen estropada pasa beharrik gabe
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.