1991ko Kontxako Bandera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

1991ko Kontxako Bandera (Banderaren 96. ekitaldia, garai hartan 89. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 1 eta 8an jokatu zen, San Pedrok bere 13. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Informazio gehiago Datu orokorrak, Palmaresa ...
Remove ads

Kontakizuna

Bigarren jardunaldian estropada itzela eginez lortu zuen garaipena izan ere lehen jardunaldian hirugarren egina baitzen Orio eta San Juanen atzetik. Orduan gainera egun bakarreko errekorra ezarri zuen 19:36:97ko denbora markatzean.

Urte honetako polemika handia Kontxako Banderan gabe, sailkapen estropadan izan zen. Sanjuandarren bigarren ontzia zen C.D. Yola bosgarren sailkatu zen baina arraunlari bat ez zen dopingaren kontrolera azaldu eta epaileek deskalifikatu egin zuten taldea. Honen ordez zortzigarrena gelditu zen Zarautzek egin zuen arraun Kontxako Banderan.

Ciudad de Santanderrek lehen aldiz lortu zuen Kontxako Banderan arraun egitea, Zarautz bere aldetik 1961eko Kontxako Banderatik aritu gabea zen.

Donostiarren ordezkaria Arraun Lagunak izan zen, Aste Nagusiko klasifikatorioan Ur-Kirolak eta Fortuna gainditzeagatik.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 17 traineru aritu ziren lanean, 11 gipuzkoar, lau bizkaitar eta bi kantabriar. Estropada hau Oriok irabazi zuen.

Remove ads

Parte-hartzaileak

Informazio gehiago Talde parte-hartzaileak, Taldeak ...
Remove ads

Emaitzak

Informazio gehiago Behin betiko denborak, Postua ...
  • (R) Errekor berria.

Tripulazio irabazlea

Sailkapen estropada

Informazio gehiago Postua, Taldea ...

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads